Albistea entzun

KRITIKA. Antzerkia

Bost axola kolesterola

Agus Perez -

2018ko martxoak 13

'Txarriboda'

Testuak: Agurtzane Intxaurraga, Kepa Errasti. Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga. Kantuen hitzak: Onintza Enbeita. Eszenografia eta gauzakiak: Xabier Mujika. Argiak: Xabier Lozano. Jantziak: Oihana Legorburu. Antzezleak: Sandra Fdez. Agirre, Iñigo Aranbarri, Patxi Gonzalez, Kepa Errasti, Juanjo Otero, Iñaki Maruri. Lekua: Eibarko Coliseo antzokia. Eguna: Martxoak 11.

Hika konpainiaren Txarriboda-n parte hartzeko prest zeuden ikusleek ia goraino bete dute Eibarko Coliseo antzokia, eta besaulkietarako bidean pintxoak eta cava kopak eskaini dizkiete zerbitzari atsegin batzuek. Irudimenezkoak baina ondo zerbitzatuak izan dira, eta emanaldiaren izaera jostagarria ondo baino hobeto irudikatu dute. Lehen minutuetan kabaret estiloko zeremonia-maisu anbiguo eta sentsualarena egin du Kepa Errastik, eta Iñaki Marurik teklatuetatik adierazi digu ez zegoela prest ezkontza guztietan jotzen ei den Pakito Txokolatero pasodoblea jotzeko. Benetan jo duen ala ez jakiteko emanaldia ikusi behar, eta han bertan jakingo du ikusleak zenbat trapu zikin ezkutatzen diren ezkontza zoriontsu honen azpian.

Agurtzane Intxaurraga agertzen zaigu lan honen egiletzat Kepa Errastiren laguntzarekin, eta nik uste dut elkarketa polita gertatu dela hor, egile bati eskatzen zaion dentsitateari gidoilari baten abildadea gehitu zaiolako. Izan ere, ezkontza artistiko honen fruitutzat jo dezakegu Intxaurragak solteago, libreago, ausartago jokatu izana, orain arte ezagutzen ez genizkion beste moldeetan, beste eremu batzuetan barna.

Izenburuaren esanguraz baliatuta, ezteiak eta txerriak izan dira argumentuko bi poloak, eta taula gainean denetarik gertatu da, baina niri ez dagokit hango desmasiak banan-banan aletzea. Hala ere, han ikusitakoa baten bati larregizkoa irudituz gero, nik aitortuko diot gonbidatu izan nintzen ezkontza arranditsu batean andregaiak eta apaizak elkarren haragi-ezagutza eduki zutela, Franco hil eta gutxira. Beraz, ez dabiltza oso desbideratuta lan honen egileak: kontua da nola eroan ikuslea muturreko egoera bakoitzeraino. Alde horretatik, argi dago Intxaurraga zuzendaria —Miren Gojenolaren laguntzaz— fin ibili dela pasadizo arruntetatik nobelatzar bateko eszena groteskoetaraino doan bidean, eta horretan dramaturgiaren lagungarria izan dela eremu eszenikoaren diseinu arina.

Argumentuan zehar antzezle guztiek eduki dute beren pertsonaiaren nortasunari distira emateko tartea, eta denak emanda interpretatu dituzte tokatu zaizkien rol diferenteak. Bestetik, aipatzeko modukoa izan da musika-aukeraketa: Antton Valverderen Maitasunaz hil gogoangarri harekin hasi eta bukatu da emanaldia, beste kanta batzuk herrikoiak izan dira —Antero txaparrotia edota Jon Zaharra adibidez— eta gainontzekoak Imanol Lartzabal, Patxi Gonzalez —andregaiaren aita antzezlanean— eta beste batzuenak izan dira. Gainera, lan honen ezaugarria da lekuan-lekuko eragileek parte hartzen dutela emankizunean: Eibarko kasuan, Kezka taldeko aurreskulari bik egin diete harrera ezkonberriei, Manu Goioganak bertsoak eskaini dizkie eta, amaiera aldean, cumbia dantzatu dute Biraka taldeko hamaika neskak eztei apokaliptikoen partaideekin batera, ondo dantzatu ere ikusle kubatar euskaldun baten iritziz.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Mendiluze eta Arzallus, kantuan, gaur, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. ©Marisol Ramirez / Foku

Amets Arzallusek irabazi du azken finalaurrekoa

Olatz Enzunza Mallona

Argitu da zein zortzi bertsolari ariko diren Iruñeko finalean: Joanes Illarregi, Nerea Ibarzabal, Amets Arzallus, Beñat Gaztelumendi, Sustrai Colina, Aitor Mendiluze, Alaia Martin eta Maialen Lujanbio.

<b>Finala.</b> 2017ko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finala, BECen. ©A. LOIOLA / FOKU

Txapelketa: zauri edo ukendu

Miren Mujika Telleria

Bilboko Bizkaia pilotalekua izango du azken geltoki Txapelketa Nagusiaren trenak. Ibilbide gorabeheratsua eginda, gaur helduko da hara. Kolpea edo poza izango da gaurko saioa bertsolarientzat, gaur erabakiko baita zein zortzi bertsolari arituko diren Nafarroa Arenako oholtzan.
Jon Sarasua idazlea, atzo, Donostian, <em>Harizko zubiak</em> liburuaren aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Hizkuntza lankidetzaren kontrabandoa

Jone Bastida Alzuru

Jon Sarasuak Haitira, Pernambucora, Mexikora eta Tangerrera egindako bidaietako esperientziak eta gogoetak jaso ditu liburu batean: 'Harizko zubiak'. Pamielak atera du

Iñigo Etxezarreta abeslaria <em>Guretzat</em> diskoaren aurkezpenean, atzo, Bilboko Kafe Antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Rockero izandakoen runbak

Olatz Silva Rodrigo

ETS taldeak 'Guretzat' diskoa kaleratu du. Ska eta rock doinuak alde batera utzi, eta beste hainbat musika estilo uztartu dituzte

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...