Albistea entzun

ETBk 'Dantzatzen den herria' saioa estreinatuko du gaur gauean

Herri bateko historiaren gertakizun bati heldu, herritarrak elkartu, eta 'lipdub' bat egingo dute
Itziar Alduntzin kazetaria eta Gotzon Poza koreografoa dira ETBko saio berriaren aurkezleak.
Itziar Alduntzin kazetaria eta Gotzon Poza koreografoa dira ETBko saio berriaren aurkezleak. EITB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2020ko urtarrilak 8

Euskal Herriko zenbait herritako biztanleak elkartu, eta haiekin lipdub bat egitea: hori da ETB1eko Dantzatzen den herria saio berriaren oinarria. Gaur estreinatuko dute, 22:10ean —EITBren webgunean ere ikusi ahalko da—. Dantza tradizionalak, modernoak eta urbanoak tartekatuko dituztela iragarri dute, eta asmoa izango dela herria dantza baten inguruan biltzea.

Atal bakoitzean, saioak herri bakoitzari gorazarre egingo dio, baita bere historiari eta izaerari ere. Hori guztia bertan bizi diren herritarren eskutik.

Saio berria Itziar Alduntzin kazetariak aurkeztuko du —azkeneko urteetan irratian aritu da, eta gaur egun Onda Vasca Gipuzkoan ari da—. Harekin batera, Gotzon Poza koreografoa arituko da gidari lanetan. Programako lantaldea herri bakoitzera eramango duen gertakizun historiko baten inguruko kontuak bilduko ditu Alduntzinek. Aldi berean, herriko kaleetan barrena lipdub-ean parte hartuko duten dantzarien bila ibiliko da. Pozak, herritarrak konbentzitu ez ezik, dantzan ere erakutsiko die, saio amaierako emanaldia borobila izan dadin. Gainera, herri bakoitzeko elkarteen eta eragileen parte hartzearekin osatuko dute lipdub-a: dantza taldeak, musikariak, kirolariak, merkatariak eta abar. Denetariko elkarte horiekin guztiekin batera, koreografia «alai» eta «koloretsu» handi bat osatuko dute.

Hasteko, Getarian

Gipuzkoako kostaldean hasiko du ibilbidea Dantzatzen den herria saioak: Getarian. 500 urte bete dira Juan Sebastian Elkanoren espedizioa abiatu zenetik, eta urtemuga horren aitzakian egingo dute programa. Edonola ere, asmoa ez da izango Elkanori buruz hitz egitea, baizik eta Elkanoren sorterria dantzan jartzea. Elkano txakolindegiko familia, Aitor Jimenez dantzaria, saregileak, Haatik dantza konpainia, Txoko erretegiko langileak, Atzegi elkarteko gazte taldea, Getariako arraunlariak, Salbatore Deuna abesbatza eta San Anton itsas haztegiko lagunak azalduko dira dantzan. Bertakoentzat berezia den Kaiatikan abestia eta Kupela taldearen Txakolina kanta erabiliko dituzte lipdub-ean.

Atal bakoitzean herri bat bisitatuko dute Alduntzinek eta Pozak. Gaur Getarian ibili ostean, datozen asteetan, Gernika-Lumora (Bizkaia), Tolosara (Gipuzkoa), Leitzara (Nafarroa), Bermeora (Bizkaia) eta Pasai Donibanera (Gipuzkoa) joango dira. Beste herri gehiagotara ere iritsiko dira.

Bizkaiko Baleuko ekoiztetxeak eta ETBk elkarrekin ekoitziko dute programa berria. Orain Baleuko beste saio batzuk ere ari da ekoizten Euskal Telebistarako: Ur handitan eta 360º. Azkeneko hilabeteetan, Ahotsak abesbatzen lehiaketako bi denboraldi ere ekoitzi ditu.

Programa berriko aurkezlea ETB1eko Sorginen laratza saioan aritu zen 2000ko hamarkadako hasieran. Gaztean eta Euskadi Irratian egin zuen lan gero.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA / @FOKU

«Afrika erakutsi nahi diot munduari»

Unai Etxenausia

Boli Kostako kartzela batean gertatzen den istorioa kontatzen du Lacotek 'La nuit du rois' filmean. Iaz, Afrikaldia zinema jaialdian epaimahaiaren saria irabazi zuen, eta atzo jaso zuen saria Gasteizen.
1 ©GORKA RUBIO / @FOKU

Irribarreak herenegun eta atzo

Jakes Goikoetxea

Milaka lagunek parte hartu dute Ibarrako Kilometroak jaian. Antolatzaileak pozik daude, bertaratuek gozatu egin dutelako, gazteek botila festarik gabe ere ondo pasatu dutelako, eta ikastolen jaiaren eredu berriak arrakasta izan duelako. Orereta ikastolari eman diote 2023ko lekukoa.
Hainbat irrati librek 40 urte baino gehiago daramatzate Euskal Herrian emititzen. ©BERRIA

Ate bat zabaldu da Hegoaldeko irrati libreak legeztatzeko

Urtzi Urkizu

Espainiako legedi berriaren arabera, irrati libre eta komunitarioek azken bost urteetan etenik gabe emititu izana egiaztatu beharko dute

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...