Albistea entzun

'Hardball' Youtuben ere estreinatu du ETBk, eta bide hori baliatuko du

Orain arte, ETBk geroago jarri izan ditu edukiak Youtuben; zenbait kasutan, ez ditu bertan jarri
Australiako <em>Hardball</em> telesaila ostiraletan hasi da ematen ETB1. Gaztetxoei zuzendutako komedia bat da.
Australiako Hardball telesaila ostiraletan hasi da ematen ETB1. Gaztetxoei zuzendutako komedia bat da. ETB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2021eko maiatzak 6

Telebista batek bere edukiak Youtuben jarri ala ez jarri. Ala estreinatu eta bolada batera jartzea. Ala edukien arabera egitea aukeraketa. Gaiak askotariko eztabaidak eta hausnarketak eragiten dituela uste du Iñako Gurrutxagak, Eitb.eus-eko eduki arduradunak. Aldaketak iristen ari dira alor horretan EITB taldera. Hala antzeman daiteke joan den ostiraleko estreinaldia aintzat hartuta: ETB1ek Australiako Hardball telesaila —euskarara bikoiztuta— estreinatu zuen, eta, aurreneko aldiz, Youtuben ere ikusi ahal izan zen emanaldia.

Gurrutxagak azaldu duenez, kanpoko edukien erosketaz arduratzen den taldea eskubide bat ari da lortzen egunotan: euskarara bikoiztutako edukien mugarik gabeko hedapena. «Hardball izan da aurrenekoa, baina bide horretatik jarraitzea da asmoa».

Erabakiak estrategia aldaketa bat dakarrela aitortu du EITBko ordezkariak: «EITBren edukiak ahalik eta leiho gehienetan, eta ahalik eta bizkorren eskaintzea da asmoa, batez ere euskarazko edukiak».

Aurretik hartutako erabakiak zertan izan diren eta nola eman diren argitu du, era berean, Gurrutxagak. EITBk Interneteko nahieran eskaintza nola egin aztertu zuenean, plataforma propioa sortzea erabaki zuen, eta momentu hartan Youtube baztertu. Hartara, EITBren Nahieran-eko eskaintzak zuen lehentasuna. Eduki batzuk handik egun batzuetara igotzen zituzten Youtubera.

Go!azen telesailaren kasuan, bestalde, gailu eramangarrietarako aplikazio bat sortzea erabaki zuen ETBk. Eta horregatik egin zuen hautua neska-mutikoei zuzendutako fikzioaren eduki batzuk Youtubera ez igotzeko.

Gurrutxagaren iritziz, plataforma propioa izateak eragiten du edukien gaineko erabateko kontrola mantentzea, baina zabalkunde zailagoa eta mugatuagoa: «Erabiltzaileak dauden lekutik erakarri behar dituzu».

Aitzitik, kanpoko plataformak eragiten du norbere edukiekin egiten denaren kontrola galtzea. «Baina zabalkundea errazagoa izaten da, eta erabiltzaileak dauden lekura eramaten dituzu edukiak».

Gurrutxagaren iritziz, EITB publikoa izanik, «oso ondo» neurtu behar da edukiekin egiten den kudeaketa. Edukiak Youtuben jartzerako orduan, irizpide hauek hartu zituen aintzat EITBk: «Mundura zabaltzea, publiko berriak erakartzea eta komunitateak sortzen laguntzea».

Neska-mutikoei zuzendutako telesail bat da Hardball, eta bikoizketan lagunarteko euskararen alde egindako apustua nabarmendu du ETBk. Ostiraletan ETB1en ikusi ez duenak Youtuben ere ikusi ahalko du.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©JAIZKI FONTANEDA/ FOKU

«Ez da gaztetxearen inguruko film soil bat»

Amaia Jimenez Larrea

'Mari. Isilik nahi gaituztenan' Oñatiko Antixena gaztetxearen hamargarren urteurrenaren harira sortutako film bat da, fikziozkoa. Datorren astean estreinatuko da, Oñatin eta Durangoko Azokan.
Hilabete honetan bi aldiz agertu da Belharra, Donibane Lohizune parean. Europako uhinik handiena da. Matt Etxebarne ageri da argazkian, foil taula <em>hegalaria</em> lagun. ©AXEROMUSIC

Belharra: hogei urteko mugarria

Ainize Madariga

Hogei urte bete dira Donibane Lohizuneko Belharra uhin erraldoiaren gainean surf egin zutela lehen aldikoz. Axi Muniainek arraunean ere igan zuen lehentze, 2013. urtean. Gero eta haboro dira ausartzen direnak orain: Matt Etxebarne da haietako bat. Baina denek oroitarazi dute lanjer handia.
 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

«Hemengo irrati batzuk hasiak dira jolasten adimen artifizialarekin»

Urtzi Urkizu

Adimen artifizialarekin narrazioak sortu, eta horiek 'Zero eta bat' podcastera eramaten ditu Erezumak. Gaur sareratuko du hirugarren atala. «Esperimentatzen jarraituko dut».

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...