Albistea entzun

'Hauxa2' saioaren estreinaldian maitasunari helduko diote

Igandetik aurrera hamaika abentura biziko dituzte Ana Goitiak eta Onintza Enbeitak ETB1en
Ana Goitia eta Onintza Enbeita izango dira <em>Hauxa2</em> saioko protagonistak igandetik aurrera ETB1en.
Ana Goitia eta Onintza Enbeita izango dira Hauxa2 saioko protagonistak igandetik aurrera ETB1en. ETB Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2018ko ekainak 29

Onintza Enbeita kazetari eta bertsolariak eta Ana Goitia kazetari eta modako blogariak bat egiten dute kontu askotan, baina izaera ezberdineko protagonistak izango dira ETB1eko Hauxa2 saio berrian —aurretik, izen bereko atal laburra egin zuten Gure Kasa saioan—. Igandean estreinatuko dute programa, eta ordu bateko hamar atal izango dira guztira. Atal bakoitzean gai bat jorratuko dute Enbeitak eta Goitiak, lagun ezagunekin eta anonimoekin.

Luisma Laboa —ETBko makina bat saiotan ibilitakoa— da Hauxa2-ko zuzendaria. Iragarri du Enbeita Lekeitiora (Bizkaia) joango dela uda pasatzera, Goitiak gonbidatuta. «Etxebizitza bat alokatu dute elkarrekin, eta autoan batera eta bestera ere ibiliko dira».

Aurreneko atalaren izenburua Maitasuna: zenbat buru, hainbat aburu izango da. «Maitasun erromantikoa ote dagoen galdetuko dute saioan. Goitiak bikotekide bat aurkitu nahiko dio Enbeitari. Aitzakia hori hartuta, hainbat pertsonarekin egingo dute topo: polimaitasuna defendatzen duen neska bat, horren aurka dagoen emakume bat, eta banandu egin zen itsasgizon bat», azaldu du Laboak. Josebe Iturrioz feminista ere alboan izango dute eszena batzuetan.

Programako zuzendariak nabarmendu du bi emakume «zoragarri» topatu dituztela Lekeition, eta horiek ere protagonista izango direla: Edurne eta Rosa Mari. «Haiek kontatuko dute gaztetan nola egiten zuten mutiletan. Astero azalduko dira biak, atal bakoitzeko gaiaz hitz egiten». Protagonisten bizilagun bat ere astero agertuko da.

Lekeitiotik kanpo ere bai

Aurreneko atala osotasunean Lekeition girotuko dute, baina bigarren ataletik aurrera beste herri batzuetara joango dira Enbeita eta Goitia. Bigarren saioan, adibidez, udako abestiaren bila ibiliko dira, eta, horretarako, Zarautzera eta Oriora (Gipuzkoa) joango dira. «Orion, Gozategikoekin egongo dira, eta Zarautzen, Gontzal Mendibilekin eta Zuriñe Hidalgorekin». Hirugarren gaia elikadurari buruzkoa izango da.

Laboak nabarmendu du programak reality itxura izango duela, umorez zipriztinduta. «Lekukotza guztiak benetakoak izango dira». Kazetariak, bestalde, azaldu du lantaldean Bi pertsonality gisa definitzen dutela saioa: «Bi pertsonalitate ezberdin ikusiko ditugulako. Oso markatuta egongo dira Enbeitaren eta Goitiaren nortasunak. Joko asko ematen dute, gai guztiez hitz egiten dute, eta ez dira isiltzen».

Programaren grabazio eta edizio moduak, bestalde, ikuslea harrituko duela iruditzen zaio Laboari: «Telesail bat izango balitz moduan ikusiko du ikus-entzuleak, sekuentzia guztiek jarraipen bat izango baitute. Programak helburu bat dauka, eta ezustekoa eman dezakeen amaiera prestatuko dugu», azaldu du Laboak.

Enbeita eta Goitia, bestalde, Amorotoko (Bizkaia) jaien hasierako pregoilariak izango dira asteazkenean. Saioak ekitaldi hori grabatuko du, eta jaiei eskainitako atalean emango dute.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Joker liburu dendako postua atzo, Getxoko Santa Eugenia plazan. ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

Getxo gero eta japoniarragoa

Amaia Igartua Aristondo

Azkenaldian igo egin da mangarekiko interesa, eta Getxoko Komiki Azokako postuetan nabarmena da ildo aldaketa hori. Euskarazko komikiak ere gehiago egin eta saltzen dira.
Josette Dacosta margolariak mihiseak lurrean jarrita margotzen du. ©GUIILAUME FAUVEAU

Teklen bitartez emandako pintzelkadak

Ane Insausti Barandiaran

Adimen artifizialaren bidez, posible da ordenagailuari agindu bat eman eta hark obra bat sortzea. Hori artea ote den zalantzan jarri izan du, ordea, jendeak; hala gertatu da, adibidez, Coloradoko arte lehiaketa batean. Artista eta ikertzaileek esan dute pieza bat sortzea, fisikoki ez bada ere, artea egitea dela.
 ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...