«Jardunbide desegokiak» salatu ditu ELAk
Udaltzainak hautatzean Eusko Jaurlaritzaren Segurtasunaren Koordinazioko Zuzendaritza «jardunbide desegokiak» izaten ari dela salatu du ELA sindikatuak. Esan dutenez, enplegu eskaintza publikoa gainditu ez duten hainbat hautagairi deitzen ari zaizkie udaltzain gisa lan egiteko. Gainera, lan poltsaren arauak ez dituzte betetzen, ELAk dioenez.
Euren agerraldian, Ernek eta Esanek ere salatu dute egoera hori, eta esan dute «neurri ulertezina» eta «legez kanpoko kutsukoa» dela.
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.