Albistea entzun

Hamaikak eta Kanaldudek Sareren manifestazioak emango dituzte

Baionako, Gasteizko, Donostiako eta Bilboko mobilizazioak zuzenean eskainiko dituzte gaur
Sarek iazko urtarrilaren 9an Bilbon egindako manifestazioa.
Sarek iazko urtarrilaren 9an Bilbon egindako manifestazioa. OSCAR MATXIN / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko urtarrilak 8

Bilbon denak elkartu beharrean, Euskal Herriko berrehun herri eta hiri baino gehiagotan egingo dituzte gaur arratsaldean manifestazioak, Sare Herritarrak deituta. Elkarbizitzarako, bakerako, etxerako bidean lelopean, milaka herritarrek bat egingo dute deialdiarekin, eta Hamaika telebistak eta Kanaldudek elkarlanean egingo dute zuzeneko emankizuna, 16:00etan hasita.

Kanalduderen unitate ibiltariak emango du Baionako manifestazioaren berri —hiru zutabe abiatuko dira, 15:00etan—. Baionako San Andres plazako amaierako ekitaldia zuzenean ikusi ahalko da Kanalduden eta Hamaikan. Gero, Hamaikako unitate ibiltariek Bilboko, Donostiako, Gasteizko eta Iruñeko mobilizazioen berri emango dute.

Hamaikaren platoan, bestalde, Ekhiñe Atorrasagastik gidatuko du emankizuna. Alboan izango ditu Miren Legorburu eta Karlos Renedo, analisiak egiteko. Kasu egingo diote Interneteko sare sozialetan arratsaldean dagoen mugimenduari ere. Halaber, hiriburuetan manifestazioaren amaieran egingo diren ekitaldiak emango dituzte.

Gaur goizean, bestalde, Bilboko Euskalduna jauregian mahai inguru berezi bat egingo dute, Sarek antolatuta, gatazkaren biktimei buruzkoa. Ekitaldi horren laburpena ere emango dute Kanalduderen eta Hamaikaren saio berezian. Karol Suarez kazetariak jasoko du han gertatzen dena.

Hamaikaren ohiko seinalean eta Hamaika.eus eta Kanaldude.eus atarietan ikusi ahalko da gaurko saioa, 16:00etatik Iruñeko manifestazioaren ingurukoak hasi arte —han izango da mobilizaziorik berantiarrena—.

Azken hamarkadetan presoen eskubideen alde egin diren ekinaldirik garrantzitsuenak gogora ekarriko dituzte, baita beste herri mobilizazio batzuk ere.

BERRIAk manifestazioaren berri emango du bere webgunean. EITBk albistegietan eskainiko dio tartea manifestazioari, baita beste euskal komunikabide askok ere.

'Portu bat hurbilago'

BERRIAk Sareren mobilizazioen gaia sakon landuko du biharko egunkarian. Horrez gain, Berria telebistak Portu bat hurbilago erreportajea estreinatu du. Zenbait euskal presoren gertukoen lekukotzak jaso dituzte, iaz Azken porturaino erreportajean egin zuten moduan. Preso horiek hurbilago daude orain. Ez dira gauza bera bi egun eta bi ordu. Eta ez dira gauza bera Puerto de Santamaria (Andaluzia, Espainia, 1.020 kilometro) eta Dueso (Kantabria, Espainia, 170 kilometro). Lekeitiotik (Bizkaia) Duesora, adibidez, bi orduz egin daiteke bidaia: 895 kilometro laburtu zaie bidea Sarai Goitia Arrizubietari, Iratxe Goitia Atxabali eta Iraide Juaristi Agirreri. Mirentxin gidariek, bestalde, bukatu dute euren bidea: senideek jada ez dute haien beharrik, eta itzali dituzte motorrak. Bidaia ugari egin dituzte urteotan guztiotan. Haien ingurukoak ere jaso dituzte erreportajean.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Kaskezurra agerian, esperimentuetako batean. ©BERRIA

Zentzumenek nola engainatzen duten erakutsi dute Urteko Irudipenik Onenaren lehiaketan

Edu Lartzanguren

Neural Correlate Society neurologo eta artista taldeak aurtengo lilurapenik onenak zeintzuk diren ebatzi du, eta Harry Potterren geltoki magikoaren inguruko begitazioak irabazi du lehenengo saria.

Natalia Garriga eta Rosa Roma i Monfa, atzoko agerraldian. ©ARNAU PASCUAL / KATALUNIAKO KULTURA DEPARTAMENTUA

Kataluniak ehunka bikoizketa eta azpidatzi emango dizkie plataformei

Jakes Goikoetxea

TV3k bikoiztutako eta azpidatzitako film eta telesailak jartzen ari dira 'streaming' plataformen esku
Txokolatezko txalupa bat itsasoratu du gaur Albaolak

Uretaratze gozo-gozoa

Enekoitz Telleria Sarriegi

Txokolatez egindako 1.500 kiloko txalupa bat itsasoratu dute Pasaiako badian. Albaola Itsas Kultur Faktorian egin dute, Euskal Herri osoko gozogileen artean. Eta bai: flotatu egin du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...