Albistea entzun

Gabon gaua kantari pasatuko dute Hamaika telebistan eta ETB1en

Hamaikak 'Betiere, Kolpez kolpe' emango du gaur. ETB1ek, 'Herri txiki, zirku handi' saio berezia
Umore onez eta kantuan arituko dira gaur gauean Hamaikaren <em>Betiere, Kolpez kolpe</em> saio berezian.
Umore onez eta kantuan arituko dira gaur gauean Hamaikaren Betiere, Kolpez kolpe saio berezian. HAMAIKA Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko abenduak 24

Iritsi dira Eguberriak, eta euskarazko telebista kateek emankizun bereziak prestatu dituzte gaur gauerako. Hamaika telebistak Betiere, Kolpez Kolpe programa emango du gaur, 22:00etatik 23:30era. Naroa Iturrik gidatuko du saioa, eta alboan izango ditu Ekhiñe Atorrasagasti, Ibai Fresnedo, Jenni Lopez eta Nerea Arriola.

Gabon gaueko saio berezi horretarako abesti bat sortu dute lantaldekoek, Los Lobos taldearen La Bamba kantaren erritmora. Betiere, Kolpez kolpe izena du kantak, eta ikus-entzuleak animatu nahi dituzte asteazkenero Iturrik aurkezten duen programa ikustera.

Hamaikak iragarri duenez, Montekargasa ataleko esketxak ez dira faltako programan. «Ohiko umore azidoa» ere ez. Gainera, Mari Domingiren errepublikara bidaia egingo dute gaur gauean. Gauerdian berriro emango dute saioa, eta Internet bidez ere ikusteko aukera egongo da.

Kolpez kolpe-ko lantalde berak emango dio amaiera urteari Hamaika telebistan: Urtezaharreko saio berezia egingo dute, eta mahatsak Donostiako platoan jango dituzte. Gau horretan «martxa handiko» euskal musika izango dute. Kolpez Kolpe Onena eskainiko dute, hau da, urteko unerik onenen bilduma.

Urtarrilaren 6an, berriz, Gure Hots dokumentala estreinatuko du Hamaikak.

ETB1 Gure Zirkuko karpan

ETB1 katean, bestalde, Herri txiki, zirku handi programa emango dute gaur, 23:10ean. Mikel Pagadizabal eta Zuhaitz Gurrutxaga arituko dira aurkezle lanetan, Tolosan (Gipuzkoa), Gure Zirkuaren karpan.

Aurten Euskal Herrian gehien nabarmendu diren pertsonak kantuan jarriko dituzte: Euskal Pentatloi Sarietako parte hartzaileak; Euskadi Irratiko esatariak; euskal txirrindulariak; En Tol Sarmientoko Iñigo Etxezarreta, Zuhaitz Gurrutxagarekin batera; sei sukaldari eta aurkezlek Hilario Arbelaitz omenduko dute; lau pilotari kantuan arituko dira; Mihiluze-ko Ilaski Serrano eta Antton Telleria abesten nola moldatzen ikusi ahalko da; baita Conquis-eko —ETB2ko saioa urtarrilaren 9an itzuliko da— zenbait lehiakide ohi ere; eta Jai Alai Winter Series txapelketako finalistak ere abesten arituko dira.

Ohiko moduan, politikariak ez dira faltako Gabon gaueko saioan: Gasteizko, Donostiako eta Bilboko alkateek Hertzainak-en Aitormena kanta abestuko dute.

Orioko eta Urdaibaiko arraunlariak elkarrekin arituko dira kantuan. Eta Go!azen telesaileko sei aktorek Sugan taldearen Zarena zarelako abestia kantatuko dute.

Herri txiki, Zirku handi saioaren aurretik, ETB1ek Fair Saturday 2022 ikuskizunaren hasiera ekitaldia emango du, 22:05etik 23:10era. Bilboko Udal Musika Bandarekin batera, Bizkaiko 30 herritako abesbatza eta eragileetako lagunak aritu ziren kantari. Eta, haiekin batera, Gatibu, Maren, Afrika Bibang eta Kalakan taldeak. Aurretik ere, 21:00etan, Kalakan ikusi ahalko da ETBn.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Hilarri bakoitza mundu bat da orain»

Iker Tubia

Etxeko lanari segida ematea erabaki zuenetik, hargin eta ehorzketa lanetan aritzen da Soule. Droneak bestelako ikuspegia ematen dio, baita lanak ere: «Heriotzaz gehiago solastatu behar dela uste dut».
Ogirik gabe jateak gosea ez asetzea eragiten die batzuei, antropologia sozialak dioenez. ©BERRIA

Gosearen memoria kolektiboa

Naroa Torralba Rodriguez

Espainiako gerraren ondorengo gose garaiak ditu ikergai Gloria Romanek. Elkarrizketa saio batzuk egin zituen gerraostean haur izan zirenekin, eta artikulu bat idatzi du ogiak eta gozoek haien memoria indibidualean duten garrantziari buruz. Laburpena egin du Twitterren, eta erantzun ugari jaso du.
Aron Piper aktorea <em>El Silencio</em> telesailean. Fikzioa Bilbon girotuta dago. ©LANDER LARRAÑAGA / NETFLIX

'El Silencio': munduan gehien ikusitako telesailetan hirugarrena Netflixen

Urtzi Urkizu

Fikzioa 80 herrialdetan dago lehen hamarren artean. Ingelesezkoak ez direnetan, lehena da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...