Albistea entzun

Gaur itzuliko da 'Musika zuzenean' Hamaikara

Bortzgarren denboraldia du aurtengoa musika oinarri duen saioak. Donostiako Dokan jaia antolatu dute biharko 150 programak ospatzeko
Iruñeko Tatxers musika taldea beren entsegu lokalean, programaren grabazioan.
Iruñeko Tatxers musika taldea beren entsegu lokalean, programaren grabazioan. HAMAIKA TELEBISTA Tamaina handiagoan ikusi

Ainhoa Larretxea Agirre -

2021eko irailak 16

Musika du ardatz Hamaika Telebista kateko Musika zuzenean saioak, eta bortzgarren denboraldian ere asmo berarekin jarraituko du:euskal musikaren eszena ezagutaraztea. Gaur hasita ortzegunero emango dute Hamaika Telebistan, 20:15 eta 22:00etan, eta hamaika.eus helbidean ere ikusgai egonen da. Denboraldi hasiera berezia da aurtengoa, gainera; izan ere, 150. saioa du gaurkoa Musika zuzenean-ek, eta besta berezi batekin ospatuko dute Donostiako Doka kafe antzokian bihar. Zuzeneko musika aldarrikatuko dute bertan, eta Ginger eta Rodeo taldeen kontzertuak izanen dituzte urtemuga ospatzeko.

Aitzineko denboraldietan bezala Musika Zuzenean kolektiboko Koldo Otamendi Euskal Herriko alde guztietako taldeen entsegu lokaletan sartuko da, eta bertatik bertara ezagutuko ditu musikarien amets, gogo, ezinegon eta partiturak. Lehen atalean Iruñeko Tatxers musika taldearen berri emango du saioak, eta datozen ataletan, bertzeak bertze, Hegazkin, Rotten XIII eta Xiberoots taldeen entseguetan murgilduko da Otamendi. Gainera, bortzgarren denboraldian itxura eraberritua izango du saioak. Estetika berria izango du programak, eta, hori aldatzeaz gain, saioko kantuaren bertsio «modernoagoa» egin du Gipuzkoako Rukula taldeak.

150. saioa du gaurkoa Musika zuzenean programak, eta Otamendi aurkezlea pozik da orain arte egindako bidearekin. «Bost urte hauetan 200 elkarrizketatik gora egin ditugu, eta egunerokoan irrati edo telebistan ateratzen ez den eszena erakutsi dugu», nabarmendu du. 150 saio egin ondotik, helburu bera du saioak Otamendiren hitzetan: «Euskal Herriko musika talde berriak ezagutaraztea».

Euskal Herriko zazpi probintzietan murgildu da saioa orain arte, eta hemendik aitzinera ere euskal musika eszenaren aniztasun hori erakusteko asmo sendoa du Otamendik. Musika taldeek egindako harrera ona nabarmendu du aurkezleak:«Programan ateratzea proposatzen diegunean, asko pozten dira, erakusleiho ona delako, eta asko eskertzen dute musika izatea hizketagai bakarra. Musika saioa da, eta elkarrizketa musikala da erabat».

Biharko Donostian antolatutako ospakizunarekin, musikaren eta areto txikien aldarria egingo du Musika zuzenean kolektiboak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

 ©MONIKA DEL VALLE / @FOKU

«Euskaraldia oso neorrealista da»

Urtzi Urkizu

ETB1ek 'Dailobit' saioaren bigarren atala emango du gaur, Euskaraldian izandako bizipenekin. Rutak Leire Palaciosekin batera aurkezten du programa. «Naturaltasunez agertzen saiatzen naiz».
Filip Albor, Amaia Karrere eta Arantxa Hirigoien, <em>Ttinka</em> disko-liburuaren egileak. ©MATHIEU HARANBURU/ BELARRI

«Ikusi dut gauza gutirekin anitz pasarazten ahal dela»

Ainize Madariaga

'Ttinka' disko-liburua plazaratu du Hirigoienek, Filip Albor eta Amaia Karrerekin batera.Ttipitik «on» denez kantuak eta ipuinak euskaraz entzutea, haurren beharretara egokitu dute obra.
Jon Zabaleta, HernaniKomik azokan emandako Joseph Camino saria eskuetan duela. ©JON URBE / FOKU

«Marrazteak goizero jaikitzen laguntzen dit»

Enekoitz Telleria Sarriegi

Trazu ezberdin asko dituen bineta erraldoi bat da Zabaletaren bizitza, marrazkiz zirriborratu duena. Hernani bere jaioterrian saritu dute, eta euskal komikiari egindako ekarpena aitortu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...