Albistea entzun

'Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!', Euspot lehiaketarako gaia

Iragarkiak maiatzaren 29a baino lehen aurkeztu beharko dira. 3.000 euro banatuko dituzte
Euspot lehiaketako antolatzaile eta babesleak, atzo, Donostian.
Euspot lehiaketako antolatzaile eta babesleak, atzo, Donostian. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2023ko urtarrilak 26 - Donostia

Hamabigarren aldira iritsi da Euspot euskarazko iragarki lehiaketa, eta aurten gazteengan zientziazaletasuna sustatzea izango dute helburu. Aurten parte hartzaileek landu beharko duten gaia hau izango da: Zientzialari eta ikertzaile izan nahi dut!.

Hain justu, aurtengo babesle nagusia Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2030 Plana (ZTBP Euskadi 2030) izango da. Euspoten aurtengo aldia aurkezten izan zen atzo Donostian Cristina Uriarte Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako mandataria. Eusko Jaurlaritzaren egoitzan egin zuten aurkezpena, eta han izan ziren Goio Arana Mondragon Unibertsitateko Komunikazio campuseko zuzendaria, Unai Elkoro Aretxabaletako alkatea (Gipuzkoa), Arantzazu Lagunilla Arteman agentziako zuzendaria, Naiara Okina Arizmendi ikastolako (Arrasate, Gipuzkoa) komunikazio arduraduna eta Leire Luengo Bai Euskarari elkarteko ordezkaria. Erakunde horiek dira lehiaketaren antolatzaile eta babesleak.

Parte hartzaileek 30 segundoko iragarki bat bidali beharko dute. Antolatzaileek iragarri dute lan horiek bokazio zientifiko eta teknikoak sustatzeko, gazteengan zientzia eta teknologiaren inguruko interesa eta grina pizteko, eta munduaren eraldaketan aktiboki parte hartzeko izango direla. Zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematika gaiak gazteengana hurbildu eta balioetsi nahi dituzte aurtengo lehiaketaren bitartez, eta gai horien edukiak eta lanbideen gaineko interesa handitu. Sormena eta ikasteko grina bultzatu nahi dituzte antolatzaileek, pentsamendu zientifikoa sustatuz.

Publizitate formakuntza

Aurreko urte batzuetan bezala, Euspot lehiaketako antolatzaileek ikus-entzunezko publizitatearen gaineko formakuntzak eskainiko dituzte Euskal Herriko ikastetxeetan, iragarki egileen harrobia indartzeko asmotan. Formakuntza saio horien helburua izango da gazteei sormenaren eta publizitatearen inguruan izan dezaketen sena sustatzea, eta lehiaketan parte hartzera animatzea.

Euspot.eus webguneak 20.000 bisita inguru izaten ditu urtero. Interneteko sare sozialetan, gainera, 2.000 jarraitzaile baino gehiago ditu lehiaketak. Haren inguruko informazio gehiago webgune horretan bertan aurki daiteke.

Euspot lehiaketan sei sari banatuko dituzte aurten (3.000 euro orotara): iragarkirik onenarena; publikoaren saria; gazteen saria; musika sinkronizazio onenaren saria; Mondragon Unibertsitateko ikasleen iragarkirik onena; eta Arizmendi ikastolako ikasleen lanik onena.

Euspot ez da soilik gazteentzat, nahiz eta ikasleentzako sariak dauden. Parte hartzaileen artean askotarikoa da profila, jatorria eta interesa. Lehiaketa irekia baita edozein herritarrentzat. Urteotan, 600 iragarki baino gehiago jaso dituzte. Parte hartzaile asko espero dituzte aurten.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Alvaro Arrizabalaga—ezkerretik hasita bigarrena— bisitariei azalpenak ematen. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Altxor arkeologikoa

Amaia Jimenez Larrea

Paleolitoko indusketetarako bereziki «garrantzitsua» da Lezetxiki. Bertara egin duten bisita gidatuari esker, bisitariek aztarnategiaren egoera ikusi ahal izan dute.
 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Aktore asko goi maila artistikora iritsi dira umeentzako obrei esker»

Unai Etxenausia

Teatro Paraiso antzerki konpainiaren sortzaileetako bat da Lopez. Konpainia hori Gasteizko Abetxuku auzoan sortu zen, haurrentzako antzerkia egiteko. Singapur, Kanada, Norvegia... Mundu osoan zehar ematen dituzte antzezlanak.
Gazte batzuk sakelako telefonoa erabiltzen. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal gazteek egunean ordu ugari pasatzen dituzte Instagramen

Urtzi Urkizu

11-17 urte artekoak egunean 23 aldiz sartzen dira aplikazioan, eta aldi bakoitzean, 26 minutuz

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...