Albistea entzun

'The New York Times'-eko 1.100 langilek 24 orduko greba egin dute

NewsGuild sindikatuak soldatak igotzeko eskatu du, baita erretirorako baldintzak hobetzeko ere
<em>The New York Times</em> egunkariko langileak protestan, herenegun, greba egunean.
The New York Times egunkariko langileak protestan, herenegun, greba egunean. JUSTIN LANE / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2022ko abenduak 10

Munduko egunkaririk prestigiotsuena da The New York Times, erreferentziazko kazeta prentsaren sektorean. Baina dena ez da urre; ez beti, behintzat. Ostegunean, 1.100 langilek baino gehiagok 24 orduko lanuztea egin zuten, NewsGuild sindikatuaren deialdiarekin bat eginez. Ehunka langile elkartu ziren Zortzigarren Etorbideko egoitza nagusiaren aurrean, Scabby arratoiaren konpainian —sindikatuaren borroken sinbolo bilakatu da Scabby—. Langileen ehuneko handi batek webgunean albisterik ez idaztea erabaki zuen ostegunean, eta ohi baino berri gutxiago zeuden irakurgai kazetaren atari digitalean. Paperean ohiko moduan argitaratu zen atzo egunkaria.

1981. urtetik ez zen halako lanuzterik The New York Times-en. Azken hogei hilabeteetan negoziazioetan aritu dira NewsGuild sindikatuko ordezkariak eta enpresako zuzendaritza, eta langileen ordezkariek iragarri zuten grebara joko zutela akordiorik ixten ez bazen. Sindikatuak kritikatu du azkenaldian enpresak milioi euro ugari gastatu dituela negozio berrietan eta akzioetan, baina langileentzat hobekuntzak ez direla inflazioaren araberakoak izan; 2020tik soldatak ez direla igo ohartarazi dute, eta, bitartean, inflazioak markak hautsi dituela. Langileen ordezkariek diote badela garaia kudeatzaileek kazetarien balioa aintzat hartuko duen eskaintza egiteko. Enpresak %2,8ko soldata igoera eskaini du, eta langileek lau urtean batez beste igoera %5,25 izatea nahi dute. Oinarrizko soldata urtean 61.680 eurokoa izatea eskatu du sindikatuak —gaur egungoa urtean 42.700 eurokoa da—.

Grebaren arrazoiak ez dira soilik soldatengatik izan. Telelanean aritzeko politika egokiagoak eskatu dituzte langileek, eta ebaluazio sisteman arrazakeriarik ez egotea. Baina bada beste puntu garrantzitsu bat: erretiro sariak. Zuzendaritzak egindako proposamenak erretiro sariaren baldintzak asko okertzen zituela salatu zuen sindikatuak duela egun batzuk. Osasun arretarako funtsean ere izan dituzte desadostasunak langileek eta zuzendaritzak. Kontuan hartu behar da AEBetan osasun zerbitzuak eta pentsioak esku pribatuetan daudela.

Joe Kahn The New York Times-eko editore zuzendariak esan du desilusioa eragin diola sindikatuaren erabakiak: «Grebak gertatzen dira elkarrizketak gotortu egiten direnean. Baina, egun, ez gaude egoera horretan. Zuzendaritza eta NewsGuild sindikatua proposamenak trukatzen ari gara, akordioaren bidean».

Lan gatazka gehiago

AEBetako beste komunikabide batzuetan, bestalde, erabaki murriztaileak ari dira hartzen azkeneko asteetan. CNN taldeak ehunka langile kaleratzeko plan bat abiatu berri du; BuzzFeed hedabideak langileen %12 kaleratu ditu; The Washington Post egunkariak igandeko astekaria itxiko du urtarrilean; eta tokiko hedabide txikiago batzuetan lanuzteak egiten ari dira azken asteotan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Hilarri bakoitza mundu bat da orain»

Iker Tubia

Etxeko lanari segida ematea erabaki zuenetik, hargin eta ehorzketa lanetan aritzen da Soule. Droneak bestelako ikuspegia ematen dio, baita lanak ere: «Heriotzaz gehiago solastatu behar dela uste dut».
Ogirik gabe jateak gosea ez asetzea eragiten die batzuei, antropologia sozialak dioenez. ©BERRIA

Gosearen memoria kolektiboa

Naroa Torralba Rodriguez

Espainiako gerraren ondorengo gose garaiak ditu ikergai Gloria Romanek. Elkarrizketa saio batzuk egin zituen gerraostean haur izan zirenekin, eta artikulu bat idatzi du ogiak eta gozoek haien memoria indibidualean duten garrantziari buruz. Laburpena egin du Twitterren, eta erantzun ugari jaso du.

Aron Piper aktorea <em>El Silencio</em> telesailean. Fikzioa Bilbon girotuta dago. ©LANDER LARRAÑAGA / NETFLIX

'El Silencio': munduan gehien ikusitako telesailetan hirugarrena Netflixen

Urtzi Urkizu

Fikzioa 80 herrialdetan dago lehen hamarren artean. Ingelesezkoak ez direnetan, lehena da

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.