Noiz sortua: 2019-04-04 00:30:00

Frankismoko hobien malkoak

La2ek 'El silencio de otros' dokumentala emango du gaur. 28 sari jaso ditu, Goya bat tartean
Maria Martin, amaren hobiaren alboan, <em>El silencio de otros</em> dokumentaleko fotograma batean.
Maria Martin, amaren hobiaren alboan, El silencio de otros dokumentaleko fotograma batean. TVE Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2019ko apirilak 4

Astelehenean 80 urte bete ziren 36ko Gerra amaitu zenetik, eta TVE gaiarekin lotutako hainbat saio ari da ematen egunotan. La2 kateak El silencio de otros dokumentala estreinatuko du gaur, 22:00etan. Zinema areto komertzialetan ikusleen eta kritikaren oniritzia jaso eta jaialdietan 28 sari irabazi eta gero, telebistaz aurreneko aldiz ikusi ahalko da lana.

Almudena Carracedok eta Robert Baharrek zuzendutako dokumentalean, frankismoko biktimen alboan joango dira kamerak, Argentinako kereilaren bideak aurrera egin ahala. Jasandako krimenen ahanztura eta isiltasuna hausten dute protagonistek. Maria Servini epaileak tramitatutako kereilaren berri ematen du lanak, eta, aldi berean, hobi komunetako desagertuak, diktadurako torturatuak eta lapurtutako haurrak gogoratzen ditu.

Carracedok nabarmendu du garrantzitsua dela dokumentala telebistan ikusi ahal izatea: «Pelikulak izan duen urte bizi eta zoragarriaren ostean, telebista publikoko emankizuna aukera paregabea da familia guztiengana eta txoko guztietara iristeko. Aukera ederra da gure memoriari eta gure orainari buruzko urgentziazko elkarrizketarekin jarraitzeko ere».

El Deseo ekoizpen etxearen lanak lekukotza hunkigarriak biltzen ditu. «Zer bidegabea den bizitza... Zein bidegabeak garen gizakiak», hausnartzen du Maria Martin adineko andreak, filmaren lehen minutuetan. Haren ama Faustina Lopez 1936ko irailaren 21ean hil zuten frankistek, eta hobi komun batera bota zuten. Errepide ondoan dago, eta Martin loreak eramatera joaten da noizean behin. Trailerrean, berriz, Xabier Arzalluz zenaren ahotsa entzuten da, Espainiako Kongresuan Amnistiaren Legea onartu zen garaian. «Amnistia bat da guztientzat, ahanztura bat denentzat», esaten du Arzalluzek.

Iazko Berlinalen estreinatu zuten dokumentala, eta bi sari lortu zituen: Publikoaren Saria eta Bakearen Aldeko Zinemaren Saria. Dokumentalik onenaren Goya eta Forque sariak ere eskuratu ditu. Europako zinemaren sarietan, hautagaia izan zen dokumentalen kategorian. Berriki Brasilgo eta Frantziako zinema aretoetan estreinatu dute, eta udaberri honetan Kanadako eta AEBetako aretoetara iritsiko da.

Euskal Herrian hainbat proiekzio ere antolatu dituzte. Hurrengoa Gernika-Lumoko (Bizkaia) Lizeo antzokian izango da, hilaren 24an.

Bestalde, La2ek ostiralean Tornarem telesail laburra emango du, 22:15ean —gaztelaniara bikoiztuta ikusi ahalko da, Volveremos izenburuarekin—. TV3 katearen ekoizpen bat da, Felip Solek zuzendua. 36ko Gerra bukatu berritan, erbestean dauden errepublikano batzuen istorioa kontatzen du. Haietako batzuek II. Mundu Gerran parte hartuko dute, La Nueve konpainian.

Igandean, La conspiración telefilma emango du TVEk —ETBk ekoitzi zuen—. Mola jeneralak 36ko kolpean izan zuen garrantzia jasotzen du Pedro Oleak.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Azkeneko 24 orduetan COVID-19 gaitzak ez du inor hil du Euskal Herrian, eta hamasei positibo atzeman dituzte PCR probekin. Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Osakidetzako langile bat Txagorritxuko laborategi batean lanean. ©Gorka Rubio, Foku

Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du Osakidetzak arriskuan jarri dituela langileak

Ainhoa Larretxea Agirre

ESK sindikatuak aurkeztu zuen salaketa, eta ekainaren 16an egin zuten epaiketa. Sindikatuak Nekane Murga Osasun sailburuaren eta Osakidetzako zuzendaritzaren dimisioa eskatu du. 

Jendea paseoan, konfinamendua arintzeko lehen fasean. ©JON URBE/ FOKU

Jaurlaritzak ziurtatu du COVID-19aren agerraldiak «kontrolatuta» daudela

Irati Urdalleta Lete

Beste hamalau positibo eta hiru hildako daude. Jaurlaritzak pentsatu du neurriak areagotuko dituela jende pilaketak «mantenduz eta orokortuz» gero

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna