Albistea entzun

Donostiako 60. Zinemaldia. Kritika. Zuzendari Berriak

Mundu alua

Beñat Eizagirre Indo -

2012ko irailak 27

'Chaika'

Zuzendaria: Miguel Angel Jimenez. Herrialdeak: Espainia, Georgia, Errusia. Iraupena: 104 minutu.

Espaziora iritsi zen lehen emakumea izan zen Valentina Terexkova. 1963ko misio garrantzitsu hari emandako ezkutuko izena zen Chaika (Kaioa). Munduari emakumea iraultzaren gidaria izango zela helaraztea izan zen sobietar gobernuaren helburua. Propaganda hutsa, noski. Propaganda herritarrentzat zen; Stalinek, berriz, nahiago zuen western-ak ikusi. Eta ez zen bakarra. Hitler ere Hollywoodera begira egon ohi zen. Miguel Angel Jimenezek bere bigarren filma aurkeztu du Donostian. Sobietar gobernuaren menpe egon ziren lurraldera bidaiatu du Ahysaren istorioa kontatzeko. Urte askotxo igaro dira Terexkova espaziora ailegatu zenetik, baina gauzek bere horretan diraute, emakume askori pertsona izaera ukatzen baitzaie oraindik. Emakumeen kontrako jazarpen egoera salatu nahi izan du, baina ezin da inolaz ere zinema soziala edota politikoa kontsideratu; ez da konbentzionala, intimista baizik. Istorio lazgarri eta xalo honen bitartez jendearen emozioetan eragin nahi du. Beharrezkoak diren hitzak soilik erabiltzen ditu, baina horrek ez du esan nahi narrazioak aurrera egiten ez duenik. Informazioa oso pixkanaka ematen du, eta horrek istorioarekiko interesa areagotzea lortzen du. Ahysaren iragana misterio bat dela esaten zaigu, baina, pantailan ikusitakoa ikusita, ez da zaila imajinatzea orainaldia bezain tristea izan zela. Mundu alu honetan zulo bat besterik ez dela onartuta dauka aspaldidanik. Siberia eta Kazakhstango lurralde galduetan filmatuko irudiek bakardade sentsazioa indartzen dute. Iraultzak ez du arrakastarik izango harik eta emakumeen duintasuna errespetatzen ez bada. Ekintzek ez dute propagandaren beharrik.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Igor Legarreta zuzendaria, ta Josean Bengoetxea, Haizea Carneros eta Itziar Ituño aktoreak, ilmaren aurkezpenean ©Monika del Valle/ Foku

Bihar estreinatuko dute ‘Ilargi guztiak’ filma, Bilbon

Amaia Igartua Aristondo

Fant zinemaldiaren hasierako ekitaldian emango dute Igor Legarretaren pelikula. Heriotzak eragiten duen beldurraz dihardu ekoizpenak, eta Haizea Carneros, Itziar Ituño eta Josean Bengoetxea aktoreek hartu dute parte

Silvia Perez Cruz izango da jaialdiko izen handienetako bat. ©Kiko Huesca / EFE

Brad Mehldau, Bill Frisell, Silvia Perez Cruz eta Kenny Barron izango dira Donostiako 56. Jazzaldian

Mikel Lizarralde

Musika jaialdia uztailaren 21etik 25era egingo da, eta bertan parte hartuko dute, era berean, Cecile McLoron Salvantek, Noak, Mulatu Astatkek eta Gonzalo Rubacabak

Iñaki Segurolak atzo aurkeztu zuen liburua, Donostian. ©JON URBE / FOKU

Pandemiaren zurrunbilotik

Mikel Lizarralde

Iñaki Segurolak 'Koiteretzia' argitaratu du, azken hilabeteetan bizi izandako egoeretan ardaztutako eleberri bat. Narratzailerik gabe, hiru pertsonaiaren arteko elkarrizketen bidez eman du nobela

 ©JON URBE / @FOKU

«Despolitizatu egiten da kultura»

Gorka Arrese

Kulturaren eta artearen arloak ikuspegi sozialistatik lantzeko egitasmoa da Ekida. 'Manifestua' ikuskizunaren lau emanaldi eskainiko dituzte maiatzean eta ekainean. Lehen editoriala argitaratu dute webgunean.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna