Leioako ustezko sexu erasotzailea aske, karguekin

2016ko azaroaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Epaileak karguekin aske utzi du herenegun Leioan (Bizkaia) atxilotutako gizonezkoa, adingabe baten aurkako sexu erasoa leporatuta. Erasoa jasan zuen neskak 14 urte ditu, eta indarkeria kasua gertatu eta berehala salatu zuen gertatutakoa Ertzaintzaren aurrean.

Leioako Udalak elkarretaratze bat egin zuen atzo, 19:30ean, gertatutakoa salatzeko. Emakumeen aurkako indarkeriaren inguruan «isilik ez geratzeko» eskatu die herritarrei, udal talde guztiek onartutako testu batean. Emakundek ere «irmo» gaitzetsi du erasoa.

Bestetik, Gasteizko Udaltzaingoak 31 urteko gizonezko bat atxilotu hartu zuen astelehenean, emazteari eraso egiteagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.