Albistea entzun

Abdulah Arabi. Fronte Polisarioaren ordezkaria Espainian

«Deskolonizazioaz ari ote garen argitu behar du NBEk»

«Nazioartearen babespean» ezkutatzea leporatu dio Arabik Espainiari. Polisarioko kidearen esanetan, Madrilek «erantzukizun politiko eta juridikoa» du gatazkan.
ANGEL MADINA G. / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Arantxa Elizegi Egilegor -

2022ko urtarrilak 20

NBEren mandatari berezi Staffan de Misturak Magrebera egindako lehen bidaiaz, nazioarteak Mendebaldeko Saharako gatazkan duen rolaz eta Espainiaren jarreraz hitz egin du BERRIAk Fronte Polisarioko Espainiarako ordezkari Abdulah Arabirekin. Polisarioko kideak argi utzi du Maroko estu hartzea dela gatazka amaitzeko modu bakarra.

Zer iritzi duzu NBEren mandatari bereziak Magrebera egindako bidaiaz?

Eskualdea ezagutzeko egindako lehen urratsa izan da. Haren lana da Maroko eta Fronte Polisarioa gerturatzea, kontuan izanik auzian inplikatutako auzoko herrialdeen jarrera ere. Agindua NBEko Segurtasun Kontseiluarena da, baina De Misturaren bidaiak ez du zerikusirik aurreko ordezkariek egindakoekin, testuingurua erabat desberdina delako. Duela urtebete baino gehiago armada sahararra eta Marokoko indar okupatzaileak borrokan ari dira, eta horrek areagotu egin du eskualdeko bi estatu nagusien arteko krisia, Maroko eta Aljeriaren artekoa.

Zer mezu eman dio Fronte Polisarioak NBEren mandatari bereziari?

Guk jarraitzen dugula independentzia aldarrikatzen eta haren alde borrokatzen. Marokok 56 urte daramatza gure herria okupatzen, eta statu quo bat eman nahi dio okupazioari, Mendebaldeko Sahararen baliabideak ustiatuz. Hori lortu ahal izateko, xantaia egiten die gatazkan esku hartu dezaketen estatuei. Horregatik uste dugu oso egoera konplexu baten aurrean daudela nazioartea, Europako Batasuna, eta, batez ere, Espainia, ezin dutelako onartu Marokok NBEren agendan dagoen deskolonizazio auzi bat desagerraraztea, lurralde okupatu baten gainean bere subiranotasuna aldarrikatuz. Horrek oso aurrekari arriskutsua ezarriko luke.

Horregatik guztiagatik, mandatari bereziari esan diogu laguntzeko prest gaudela, eta, Marokorekin zuzeneko elkarrizketak hasi nahi baditu, gu han izango garela. Betiere, ahaztu gabe saharar herriaren izenean goazela, eta haren independentziarako eskubidea defendatzera joango garela.

Alde horretatik, Marokok ere argi utzi du bere jarrera: autonomia da, gehienez, Mendebaldeko Saharari aitortuko diona.

Espero izatekoa zen, Maroko botere okupatzailea baita, eta, beraz, aukera hori eskaintzen du irtenbide gisa; guk, berriz, independentzia defendatzen dugu. Baina bada indarrean den egitasmo bat: NBEren bake plana, nahiz eta hautsita dagoen 2020tik. Bide orri horrek jasotzen du saharar herriak erabaki behar duela Marokoren eta gure proposamenaren artean. Hori da guk eskatzen dugun autodeterminazio eskubidea. Beste kontu bat da Marokok galtzeko beldurra duela, eta ez duela galdeketarik egin nahi. Hor NBEri dagokio esku hartzea; bitartekaritza haren lana da. NBEk, Segurtasun Kontseiluak eta nazioarteak beren lana egiten ez duten bitartean, nazioarteko legea urratzen ari dira, Marokoren okupazioa babesten dutelako.

Zer urrats egin behar lituzke NBEk gatazka bideratzeko?

Onartu behar du, behin betiko, testuinguru berri batean gaudela, eta saharar herriak egina duela azken 29 urtean erakutsi duen bakearen aldeko apustua, baina Marokok apustu hori baliatu duela lurraldea okupatzen jarraitzeko, erreferenduma antolatzea xede zuen NBEren misioaren rola ezeztatzeko —okupazio horren bermatzaile bilakatu baita—, eta, bien bitartean, natur baliabideak lapurtzen jarraitzeko, eta horiek nazioarteari presio egiteko baliatzeko, haren politikei aurre egiten dien edonor isilaraziz.

NBEk ulertu behar du egoera irauli egin dela, eta gerra bat piztu dela, eta saharar herria prest dagoela borrokan jarraitzeko bere borondatea inposatu arte. Horrek, noski, areagotu egin du eskualdeko bi estatu nagusien arteko tentsioa, eta NBEren betebeharra da esku hartzea hori geldiarazteko. Horregatik, proposamen berri bat ekarri behar du. Izan ere, nazioarteko legediaz eta oinarrizko giza eskubideez ari gara hemen. Orain, beren helburua bada alderdi ahulena, alegia, gu, behartzea nazioarteko zuzenbidea urratzen duen zerbait onartzera, alferrik ari dira.

Baina bitarte honetan guztian egon da bide orri bat, eta ez da bete. Zer aldaketa beharko luke hurrengo proposamenak Fronte Polisarioaren baiezkoa jasotzeko?

Deskolonizazioaz eta nazioarteko zuzenbideaz ari ote garen argitu behar du NBEk. Haien asmoa bada hau barne gatazka gisa aurkeztea, eta sinetsaraztea Polisarioak Marokori bere lurren zati bat kendu nahi diola, oso oker daude. Izan ere, hori da oraintxe bertan nazioartean zabaltzen ari direna. Ez dugu ahaztu behar 84 herrialdek aitortua dutela SEAD Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoa, eta Afrikako Batasuneko kide dela. Estatu batek beste baten aurka egindako erasoaz ari gara, amaitu gabeko deskolonizazio prozesu batez, eta hori amaitzeko beharrezkoa da herriak askatasunez erabakitzea. NBEk uste badu ez dela hori gatazka ulertzeko modua, esan dezala argi.

Espainia ere bada gatazka horren zati. Zer iritzi duzu Madrilek azken urteetan egindako politikez?

Espainia gatazkaren parte da, eta irtenbidearen zati izan behar du. Baina, tamalez, ez da ezer egiten ari irtenbidea aurkitzeko. NBEren babespean ezkutatzen da, eta haren ekinbideak babesten ditu, baina, politikoki eta juridikoki duen erantzukizunagatik, eta saharar herria bere sufrimenduan abandonatu duelako, rol proaktiboagoa izan beharko luke.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Macron eta Putin, joan den otsailaren 7an, Moskun. ©EFE

Macronek eskatu du Errusiaren segurtasun bermeak aintzat hartzeko

Igor Susaeta

Frantziako presidentearen arabera, Putinek gerraren amaiera negoziatzea onartzen badu aintzat hartu behar da NATO «bere ateetaraino heltzeko duen beldurra»

Turkiaren erasoaren aurkako manifestazio bat, azaroaren 20an, Qamixlin. ©EFE

SDFk jakinarazi du eten egin dituela AEBekin egiten ari ziren operazioak

Igor Susaeta

Milizia kurduak indar nagusitzat dauzkan eta Pentagonoaren babesa duen koalizioak ohartarazia zuen Ankarak eraso bat hasiz gero horri erantzutea lehenetsiko zuela. EIren aurkako borrokari eragingo dio

Vladimir Putin Errusiako presidentea, gaur, Moskun. ©EFE

Errusiak esan du «negoziatzeko prest» dagoela, bere interesak «bermatzeko»

Mikel Elkoroberezibar Beloki

Ukrainako armadak adierazi du bere tropetako 13.000 soldadu eta 6.000 zibil hil direla gerra hasi zenetik. Haur ugariri hezkuntzarako eskubidea urratu dietela salatu du NBEko batzorde batek.

Boliviar bat Silala ibaitik ura hartzen, Txileko mugatik gertu. ©MARTIN ALIPAZ / EFE

Boliviak esan du Hagako epaiak Silala ibaiko ubide artifizialak eraisteko aukera emango diola

Mikel O. Iribar

Nazioarteko Justizia Auzitegiak ebatzi du Silala ibaia «nazioartekoa» dela, eta Txileri eta Boliviari eskatu die elkarren arteko elkarrizketak «etengabekoak» izateko. Santiagok ez dio kalte ordainik eman beharko La Pazi.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.