Parlamentuak aho batez erabaki du Jordi Pujol ikertzea

2014ko urriaren 3a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Generalitateko presidente ohi Jordi Pujolen ezkutuko ondareari buruzko ikerketa batzordea eratzea onartu du Kataluniako Parlamentuak. Aho batez hartu du erabakia: ERC, CUP eta ICV-EUiAren proposamena babestu dute indar politiko guztiek, baita CiUk ere. Pujolek aitortu ondoren 30 urtez deklaratu gabeko dirua legez kanpo gorde duela atzerrian, talde politikoek azalpenak emateko eskatu zioten «berehala». Pujol joan den astean izan zen parlamentuan, baina argibide askirik eman ez zuela iritzita, parlamentuko alderdiek ontzat jo dute haren jarduna ikertzen hastea.

UPDk, bestalde, salaketa jarri du Generalitateko egungo presidente Artur Masen kontra, Pujolen enpresekin zerikusia duelakoan. Atzerrian 500.000 euro edukitzea leporatu dio UPDk.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.