Espainiako Gobernuak Generalitateari FLA erreskate funtsak jasotzeko ezarri dizkion baldintzek Kataluniako herritarrei «diskriminazio arbitrario bat» eragiten dietela iritzita, Auzitegi Gorenean administrazioarekiko auzi prozesu bat aurkeztuko dutela jakinarazi du Andreu Mas-Colell Ekonomia kontseilariak. Espainiako Gobernuari egotzi dio aparteko FLA funtsari dagokion dirua ez diola ordaindu nahi Kataluniari.
Autonomia erkidegoen zorrak ordaintzeko bideratzen ditu Espainiako Gobernuak FLA erreskate funtsak, eta iragan ostiralean 319 milioi euroko kreditua onartu zuen Madrilek Kataluniarentzat, «baldintzak betetzen» hasi zela argudiatuta.
Mas-Colellek, ordea, «aginte gehiegikeriaz» jokatzea egotzi dio Soraya Saenz de Santamaria presidenteordeari, eta esan du Kataluniak oraindik ez dituela jaso aparteko FLAtik dagozkion 3.034 milioiak: «2015eko aparteko FLA 2014ko defizitari lotua dago, eta 2015ean ordaindu behar da, autonomia erkidegoen arteko bereizkeriarik egin gabe». Espainiako Ogasun Ministerioari aste honetan bertan 2.715 milioiko fakturak igorriko dizkio Generalitateak.
FLA funtsengatik Auzitegi Gorenera jo du Generalitateak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu