Albistea entzun

'Hau ez da niretzat' websaila gaurtik aurrera 'Ttap' eta 'Zut'-en

Umorezko fikzio bat da, bertikalean ikustekoa. Glovoko banatzaile bat da protagonista; banatzaileen prekaritatea salatzen du lanak
Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo, websailaren irudi batean.
Maialen Sorzabalbere eta Amaia Rojo, websailaren irudi batean. TTAP Tamaina handiagoan ikusi

Urtzi Urkizu -

2021eko apirilak 16

Esti emakume gazte bat da, banatzaile lanetan aritzen da, eta etxez etxe eskari xelebreak eramatea egokitzen zaio. Eskaria bezain xelebrea den egoera bat topatuko du istorio bakoitzean. Errealitatea ala fikzioa? Hori da Ez da niretzat websail berriaren abiapuntua. Ttap eta Zut aldizkari digitalek gaur estreinatuko dute websaila; aldizkariak zein websaila sakelako telefonoetan ikusteko dira. Izan ere, formatu bertikalekoa da Ez da niretzat.

Websailaren sortzaileak Unai Portilla, Gorka Alvarez de Arkaia eta Egoitz Diaz dira —duela bi urte Ixa websaila egin zuten, formatu bertikalean hori ere—. Barrexerka antzerki taldearekin elkarlanean garatu dute fikzioa. Esti protagonistaren rola Maialen Sorzabalberek jokatuko du, eta beste aktore hauek arituko dira fikzioan: Garazi Mitxelena, Mikel Irazusta, Nerea Aranburu, Amaia Rojo, Amaia Iraundegi, Peru Ansorena, Ekain Arrieta eta Graxi Arregi.

Goiena taldearen proposamena pozik hartu zutela nabarmendu du Unai Portillak. «Websaila umorez landu nahi genuenez, Barrexerka taldekoekin jarri ginen harremanetan». Egoitz Diazen arabera, «umore nahiko beltza» da Ez da niretzat lanekoa. «Egoera bat muturrera eraman, eta, horrekin, umorea erabili dugu». Hiru sortzaileek argi zuten banatzaileen gaia landu nahi zutela —kasu honetan, Glovo konpainiako banatzaile bat—. Honako hau gaineratu du Portillak: «Bertikaltasunetik abiatuta, osagai funtsezko bat aurkitu dugu: ateak. Eta atez atekoa abiapuntua izanik, kritikarako tartea egongo da, banatzaileen lan egoera prekarioak salatuko baitira». Era berean, sortzaileek uste dute Barrexerka taldekoek «umore propioa» dutela. Sei atalez osatua dago websaila.

'Ttap'-en hirugarrena

Formatu bertikalean euskarazko fikzio gutxi egin dira orain arte. Baina gazte askok kontsumitzen dituzte fikzioak sakelakoetan, eta aukera berri bat izango da Ez da niretzat. «Pertsonaiak irudikatzeko tresna polita da formatu bertikala: plano detaileak», adierazi du Portillak. «Aldiz, plano orokorrak egitea oso zaila da». Antzera mintzatu da Diaz: «Sakelako telefonoaren jolasa baliatu dugu. Sakelakoaren esperientziari indar handiagoa eman diogu». Plano batzuk zuzenean sakelakoarekin grabatu dituzte.

Ttap aldizkari digitalaren hirugarren websaila da Hau ez da niretzat. Aurretik, Ixa estreinatu zuten, 2019an; eta Gorabeherak, iaz. Bai Ttap bai Zut doan deskarga daitezke Android zein IOS gailuetan. Ixa-k euskal websail onenaren saria jaso zuen iaz Bilboko Seriesland jaialdian. Ekaineko lehen astean Alemaniako Die Seriale jaialdian lehiatuko da.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Odeguzkia edo parelioa, atzo, Donostiako Monpasetik ikusita. ©Edu Lartzanguren

'Odeguzkia' deituriko fenomenoa ikusi da euskal kostaldean

Edu Lartzanguren

Atmosferan izotz kristalak daudenean sortzen da odeguzkia edo parelioa. Miresmena eta jakin mina sortu du sare sozialetan, eta artikulu berri bat euskarazko Wikipedian.

Grabaketaren une bat, atzo ©Getxoko Udala

Elkanori buruzko telesaila grabatzen ari dira Getxon

Urtzi Urkizu

RTVEren eta Amazon Prime Videoren 'Sin límites' telesailaren grabaketak Euskal Herrian abiarazi dituzte. Simon West zinemagilea da ekoizpenaren zuzendaria.

 ©RAUL BOGAJO / FOKU

«Elkarte kultural eta artistiko bat sortu nahi dugu»

Jone Arruabarrena

Mermaid Zine proiektua sortzen ari dira Rodriguez eta Zabaleta: artea zabaltzeko baliatuko dute egitasmoa, eta jarri dute lehen erakusketa.
Australiako <em>Hardball</em> telesaila ostiraletan hasi da ematen ETB1. Gaztetxoei zuzendutako komedia bat da. ©ETB

'Hardball' Youtuben ere estreinatu du ETBk, eta bide hori baliatuko du

Urtzi Urkizu

Orain arte, ETBk geroago jarri izan ditu edukiak Youtuben; zenbait kasutan, ez ditu bertan jarri

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna