Albistea entzun

ARDOXKA

Basondoa, aparra amets

Roberto Sarriugarte -

2022ko urtarrilak 8

Euskal Herrian hainbat ardo apardun egiten dira. Nafarroako, Errioxako, Bizkaiko zein Getariako txakolinaren babespean egiten dira. Ez dira asko, baina batzuk benetan ederrak dira. Gaur, Nafarroako Basondoa aparduna dakarkizuet hona, bikaina bezain bakana.

Basondoa Ibañez familiaren ametsa dela esan daiteke, XX. mende hasieran, 1908an hain zuzen, mahats beltzekin apardun zuria egiten hasi zirenetik (blanc de noirs).

XX. mende hasieran, beste hainbat tokitan gertatu zen moduan, Nafarroan ere filoxerak izugarrizko triskantza eragin zuen. Garai hartan, Jose Maria Ibañez Alcalde gazteak beka bat jaso zuen Nafarroako erakundeetatik, Champagnen (Frantzia) ardo apardunak egiten ikasteko, eta hiru urte eman zituen inguru haietan, xanpainaren sekretuak ikasten. 1908tik bertoko mahats barietateak erabiltzeko apustua egin zuen, eta merkatuek harrera bikaina egin zioten, berton zein esportazioan; besteak beste, Argentinara eta Uruguaira saldu zuen. Jose Maria Ibañez Euskal Herriko lehen ardo apardunaren egilea izan zela esan daiteke, zalantzarik gabe.

Bitxikeria moduan esan behar da Nafarroako erakundeek ere haien ospakizun eta bisitaldi ospetsuetan (Niceto Alcala Zamora, Alfonso XIII), apardun bikaina eskaintzen omen zutela, eta izugarrizko harrera izan omen zuela. Ardo bikain hura egiteko prozesuaren ezagutza belaunaldiz belaunaldi transmititzea bermatu zuen, gaur egun, Mitxel Ibañezek jaso du ezagutza, jakituria. Martxan dago, beraz, orduko filosofiari jarraiki, «aparra amets».

Bitxikeria moduan, sanferminetan, Mitxelen aitak turista frantziarrei berak eginiko aparduna eskaintzen omen zien, eta haiek harriturik, hain bikaina zenez, xanpaina behar zuela esaten omen zioten.

Mahastiak Irunberri aldean daude, eta ekologikoan lantzen dira, aukeraketa zehatz baten ondorio. Garnatxa mahatsa lantzen dute, berantiarra eta indartsua, fruta bikaina eskaintzen duena, eta gero ardoan hain bikain islatzen dena. Mahats bilketa eskuz egiten da, mahats mordoen osasun ezin hobea bermatzeko.

Basondoa toponimoa da, zortzi kontzeju biltzen dituena; besteak beste, Oloritz. Eta han, Oloritzen, ireki zuen Mitxelek upategia, eta hortik izena ardoari.

Eta ardoa? Ardoak berrogeita zortzi hilabete ematen ditu botilan ontzen. Ekoizpen txikikoa da; 2016. uztaldian, 7.600 botila baino ez zituzten egin. Ardoa bikaina da, bitxia, bakana, izaera handikoa. Nire uste apalean, garnatxak eskaintzen duen frutak nortasun handia ematen du, batetik; eta bestetik, ontze luzearen ondorioz, autolisia eta legamien lanaren ukitua ukaezina da. Urte berri on!

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Urmugako antolatzaileak, babesleak eta musikariak, atzo Donostian egindako aurkezpenean. ©GORKA RUBIO / FOKU

Urmuga, haria blaitzeko prest

Ane Insausti Barandiaran

Uztailaren 12tik 30era egingo dute Urmuga mendi ibilbide musikatua. Gutxi gorabehera, 50 musikarik eta taldek parte hartuko dute. BERRIAk babestuko du, eta modu berezian jorratuko du.
Erle beltza, <em>Apis mellifera mellifera nigrotorax</em>. ©BERRIA

Nekazaritzatik aldenduta, hobeki

Iker Tubia

Gune naturaletako erlauntzen eta beren erleen mikrobiota hobea da nekazaritza eremuetakoa baino, EHUko ikerlari batzuek argitu dutenez. Erleei kalte handia egiten dien barroari aurre egiteko ikerketa abiatu dute.
Ioar Aizpurua, Ataun irratiaren sortzailea, irratiko estudioan. ©IOAR AIZPURUA

Handituz joan den irratia

Amaia Jimenez Larrea

Hamar urte bete ditu Ataun irratiak. Gaztetxo batek sortu zuen irratia 11 urte zituela, bere bi zaletasun batuz: irratigintza eta informatika. Gaur egun hamar bat pertsonako lantaldea du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...