«Autokritikarako» deia, Bilboko Gotzaintzatik

2015eko azaroaren 25a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gaurko aldarrikapen mezuen harira, ohar bat atera du Bilboko Gotzaintzak; «autokritikarako» deia egin du. Eliz erakundeek eta bertako ordezkariek izan dituzten portaerek, edo alboratutakoek, indarkeria matxistan eragina izan zezaketela onartu du, eta horren araberako barne gogoeta ezin saihestukotzat jo du. «Kristau komunitateak ezin dio pairamendu horri bizkarra eman», adierazi du. Arazoari era egoki batean aurre egite aldera, neskak eta mutilak berdintasunean heztea giltzarri dela oroitarazi du, eta ebanjelioak horixe bera argudiatzen duela azaldu du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.