Albistea entzun

ARDOXKA

Val do Salneseko altxorrak

Roberto Sarriugarte -

2023ko maiatzak 27

Mende bat atzera egin beharko genuke Forja de Salnesen sustraiak bilatzeko, 1912ra. Rodrigo Mendezen birraitonak orduan landatu zuen gaur egun Forjas de Salnesen lantzen duten mahastirik zaharrena.

El Torno izeneko lursail horrez gain, Jose Manuel Mendez Lazarok eta bere seme Rodrigok beste hainbat lursail lantzen dituzte. 3,5 hektarea kudeatzen dituzte jabetzan eta beste hiru alokairuan, Meaño, Sanxenxo eta Barro herrietan zehar banatuta.

Forjas de Salnes Rodrigo Mendezen eta Bierzoko (Leon, Espainia) Raul Perez ardogile bikainaren proiektua da, 2005ean Rias Baixaseko Val do Salnes (Pontevedra, Galizia) inguruan sortutakoa.

Lur horien artean daude 2001ean hil zen Francisco Mendezek landatutako hainbat mahatsondo beltz. Ez zuen hark mahatsondo horiek ardoztatzeko ametsa bete, baina Rodrigok bete du ametsa, haren omenez. Rodrigoren aitonak Forjas de Salnes enpresa sortu zuen, muskuiluak hazteko azpilak egiteko. Aitonaren omenez, izen berbera jarri zion upategiari.

Izugarrizko lana egin du Rodrigo Mendezek Rias Baixaseko mahats beltzak berreskuratzeko, ardoztatzeko eta merkaturatzeko. Loureiro, caiño eta espadeiro mahats beltzek Rias Baixaseko lurren zati handi bat hartzen zuten, baina gaur egun lur horiek guztiak albariñoz landatu dira, beltzak lurretik ateraz.

Aitonaren tradizioari jarraituz, asko eta askoren harriduraz, ardo beltzak eginez hasi zen, eta eskualdeko ardogilerik onenetarikoa bihurtu zen. Albariñoak ere egiten ditu, eta askoren inspirazio direla esango nuke.

Leirana da oinarrizko albariñoa, mahasti desberdinetako mahatsak erabiliz egina. Baina lursail bateko ardoak ere egiten dituzte, besteak beste Finca Genoveva, zuria zein beltza.

Forjas de Salnesek Rias Baixaseko albariño zein beltz bikainenetarikoak egiten ditu. Rodrigo Mendezek oso lan zehatza eta bikaina egin du mahasti aukeraketan, mahasti zaharrak bilatuz eta berreskuratuz, eta ekologikoan lan eginez.

Baina upategiko lana ere asko zaintzen dute, lurren izaera zaintzeko eta babesteko, izugarrizko sentsibilitatez eta arretaz lan eginez. Upel handiak (fudre), erabilitako upelak eta altzairu erdoilgaitza baino ez dituzte erabiltzen.

Hainbat ardo egiten dituzte, baina nabarmentzekoak dira Leirana Genoveva —albariñoz eginiko zuri bikaina— eta Finca Genoveva —caiñoz egindako beltz bikaina, harrigarria—.

Forja de Salnesek egiten dituen ardoak orekatuak dira, azidotasun nabarmenekoak baina helduak, zaporetsuak eta nortasun handikoak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskadi Irratiko mikro bat. ©Foku

Euskadi Irratiko langileek murrizketak egiteko irizpideak gaitzetsi dituzte

Urtzi Urkizu

Miramongo Euskadi Irratiko langile batzordeak eta erredakzio kontseiluak zuzendaritzari eta EITBren administrazio kontseiluari eskatu diete 24 orduko informazio zerbitzuari eusteko.

Joseba Sarrionandia <em>Kristalezko begi bat</em>-en pasarte bat irakurtzen, atzo, Bilboko Arriaga antzokian. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Meaberen 'Kristalezko begi bat' irakurri dute Bilboko Arriagan

Amaia Igartua Aristondo

Miren Agur Meaberen 'Kristalezko begi bat' eleberria irakurri dute ahots goran Bilboko Arriaga antzokian, Bilbo Zaharra euskaltegiak antolatutako XVI. Irakurraldi Jarraituan.

 ©OSKAR MATXIN EDESA / FOKU

«Kontsultaren eta laborategiaren artean zubiak eraikitzea dagokit»

Iker Tubia

Laguntza eta jakin-mina aipatzen ditu Mendibek neurologiaz hitz egitean, baita pazienteak eta talde lana ere. Esklerosi anizkoitzaren alorrean izan diren aldaketa «sekulakoak» azaldu ditu. Esan duenez, alzheimerra eta AEA dira erronka nagusiak.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.