Roberto Sarriugarte
ARDOXKA

Godelia

2021eko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Ikasturte honetako azkenengo Ardoxka-n Espainiako Leongo probintziako Bierzo eskualdera joango gara. Azken urteetan merezitako izena lortu du paraje horrek, batez ere mencia mahatsari esker ardo beltzetan, eta godelloari esker zurietan.

Gaur Godelia upategia ezagutuko dugu pixka bat. 2009an sortutakoa da, ardoarekiko eta mahastiarekiko pasioari erantzunez. Esan daiteke proiektua Garca Rodriguez familiak naturari dion maitasunaren ondorioz jaio zela.

Donejakue bidean kokatuta dago, bide frantsesean hain zuzen ere, eta upategiaren atetik igarotzen da. Puntu horretantxe bertan hasten dira bideko azken 200 kilometroak. Galiziara sartzeko azken tartean dago upategia.

Lehen aipatutako mencia eta godello mahatsez gain, doña blanca mahatsa ere lantzen dute. Haien esanetan, «jatorria, sentsibilitatea eta dotorezia» adierazi nahi dituzte ardoekin.

Bierzoko paraje horietako lur mota anitza eta orientazio desberdinak baldintza aproposenak dira ardo bikainak egin ahal izateko.

Iraunkortasunari oso lotuta dago proiektua, eta iraunkortasunari eusteko hainbat zutabe dituzte: Bierzo eskualdearekiko konpromisoa, mahasti zaharrak berreskuratzea, hornitzaileekin elkar harturik lan egitea, mahastizaintza iraunkorra, herbizidak eta tratamendu fitosanitario sistemikoak saihestea, landare-estalkiari eustea, lur biziak ahalbidetzea eta gaixotasunen aurkako ikerketa propioak bultzatzea.

Ingurumena zaintzea ezinbestekoa eta lehentasuna da Bodega y Viñedos Godelia upategiarentzat. Ondorioz, murriztu egin dituzte energia kontsumoa eta eguneroko lanean sortutako zaborrak. Zaborrak berrerabili eta birziklatu egiten dituzte, ahal den neurrian.

Ardoztatze lanetan izugarrizko garrantzia du ardoaren hondar finekin egiten duten lanak, batez ere ardo zurietan. Agian horixe izango da prozesu horretan upategiko ardoek jasotzen duten ezaugarririk nabarmenena.

Prozesu horrek aromen konplexutasuna nabarmentzea dakar, alde batetik, eta ahoan bolumena areagotzea, bestetik, ardoak askoz ere gastronomikoagoak bilakatuz.

Beste alde batetik, battonagea ere aipatuko nuke, hau da, ardoak ontzen ari direnean mugitzea, ligek ardo guztian egin dezaten lana.

Hiru multzotan-edo dauzkate sailkatuta ardoak. Oinarrizkoena Familia Godelia da, hiru ardoz osatua: Godelia Godello, Godelia Rose eta Godelia Mencia. Beste multzo batSelección deitzen da eta hor aurki ditzakegu Godelia Cuvee, aparduna, Godelia Seleccion Godello eta Godelia Seleccion Mencia. Azken multzoaPilgrim deitzen da eta hor daudePilgrim Godello, Pilgrim Mencia eta Pilgrim Mencia Crianza. Beste ardo bi ere badituzte, bereziak, apartekoak, Viernes eta Libamus.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.