Albistea entzun

Elkargoaren udaberria, abian

200 hautetsi bildu dira Kanbon, Ipar Euskal Herriko elkargoari buruzko azken xehetasunak argitzeko.

Maiatzaren bukaerara arte dute herriek bozkatzeko aukera.

Ortzegunean bozkatuko dute Baionan
Hautetsien Kontseiluak deituta, berrehun hautetsi inguru bildu ziren atzo Kanbon (Lapurdi) egindako biltzar nagusian.
Hautetsien Kontseiluak deituta, berrehun hautetsi inguru bildu ziren atzo Kanbon (Lapurdi) egindako biltzar nagusian. ISABELLE MIQUELESTORENA

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2016ko martxoak 20 - Kanbo

Karta guziak mahai gainean daude: aldekoen zein kontrakoen argudioak, ikerketak, kanpainak, udazkenean herriek emandako lehen iritziak... Hautetsien Kontseiluak ere eman du eman zezakeen guzia. Gobernantzaz, zerga sistemaz eta eskumenez egindako ikerketak txosten batean plazaratu, eta Ipar Euskal Herriko 158 herrietako hautetsiei helarazi die ondorioen liburuxka. Azken xehetasunak eta galderak argitzeko biltzar nagusia ere egin zuten atzo, Kanbon (Lapurdi). Jendetsua izan zen, eta baita luzea ere: goizeko bederatzietatik eguerdiko ordu bata arte eztabaidan aritu ziren berrehun hautetsi inguru; aldeko zein kontrakoak, parlamentari zein zinegotziak, denak elkarrekin.

Hemendik landa, beraz, herriko etxeen bozketen zain egotea bertzerik ez da falta. Joan den asteartetik aitzina dute herriek bozkatzeko aukera, baina, oraingoz, ez du herri batek berak ere bozkatu. Baionak iragarria du eguna: ortzegunean bozkatuko dute. Bertzeentzat, luzea izan daiteke itxaronaldia. Izan ere, ia udaberri osoa dute herriek elkargoaren aldeko ala kontrako bozak zenbatzeko. Maiatzaren bukaerarako bilduko du prefetak emaitza, eta, baiezkoa bada, heldu den urteko urtarrilaren lehenetik ezarriko dute martxan Ipar Euskal Herriko hirigune elkargo bakarra.

Joan den udazkenean egindako bozketan bezala, honetan ere biztanleriaren erdia ordezkatzen duten herrien erdiek eman beharko diote baiezkoa proposamenari. Abendu bukaeran bildu zuten lehen bozketaren emaitza, eta aldekoa izan zen, argiki: herrien %72k eman zioten baiezkoa elkargo bakarrari —biztanleriaren %66 ordezkatzen zuten herri horiek—. Ikusi beharko da baiezko joera horri eusten dioten orain.

Zirkularrak ere bai

Elkargo berriaren ezaugarri nagusiek ez dute jada zalantza handirik sortzen hautetsien artean. 232 kidek osatutako elkargo kontseilu batek gidatuko du instituzioa, 69 kideko batzorde iraunkorrari esker gauzatuko dute han erabakitakoa, eta horietatik hogei hautetsik zuzenduko dute. Herriekiko hurbiltasuna segurtatzeko, gainera, lurralde poloak eta Sivom sindikatuak ezarriko dituzte. Eskumen hauek izanen ditu elkargoak, bertzalde: lurralde antolaketa, garraioak eta mugikortasuna, ingurumena, kultura eta hizkuntz politika, ekonomia eta pertsonekiko zerbitzuak.

Horiek guziak zehazturik daude atzo Kanbon hautetsi guziei banatu zieten txostenean. Oraindik ere zalantzak dituztenentzat, halere, Pierre Andre Durand Pirinio Atlantikoetako prefetak gaikako zirkularrak sortu ditu, eta herriko etxeetara bidali. Gaur egun kostaldeko herriek soilik ordaintzen duten garraio zergari buruzkoa da horietako bat. Elkargo bakarraren kontrakoek argudio gisa erabili dute azken asteotan, barnealdeko herriek alferrik ordaindu beharko dutela erranez. Prefetak eman zien atzo erantzuna: «Gobernuak agindu du zerga horri dagokion legea aldatuko duela, eta, dena den, bortz urtez ez dute ordaindu beharko. Gainera, gaur egun Ipar Euskal Herriko enpresen %2ri soilik dagokie garraio zerga». Maider Behotegi Bidaxuneko herri elkargoko presidenteak azaldu zuen, halaber, elkargo berriko hautetsiek erabakitzen ahalko dutela zerga horri esker barnealdeko garraio zerbitzua hobetzea.

Gai horiek eta bertze batzuk gizarteratzeko mahai inguru bat antolatu dute biharko Ipar Euskal Herriko Euskal Hedabideek, Hazparnen (Lapurdi). Zuzenean ere ikusten ahalko da Berria.eus eta Iparraldekohitza.eus webguneetan, 20:00etan.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Donostiako Renferen geltokia. ©GORKA RUBIO / FOKU

Beste geltoki bat aldiriko trenen transferentziaren lokarria askatzeko

Xabier Martin

Laster egingo dute Gasteizek eta Madrilek aldiriko trenen eskuduntza gerturatuko lukeen bilera

Beatriz Artolazabal eta Ramiro Gonzalez, gaur, Gasteizen ©L. Rico / Efe

Gasteizerako proiektu «kontinuista eta berritzailea» gidatuko duela esan du Artolazabalek

Edurne Begiristain

EAJren Arabako Lurralde Batzarrak Arabako hiru barrutietarako hautagaiak berretsi ditu gaur. EH Bilduk oniritzia eman die Arabako zortzi udalerrietako zerrendaburuei, eta Ahal Dugu-k hiriburuetako hautagaiak aurkeztu ditu.

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Senpereko herriko etxeko oposizioak ere dimititu egin du

Arantxa Iraola

Urrian hautetsi hainbatek utzi zuten kargua, auzapezaren kudeaketa ereduarekin kritiko

 ©MARISCAL / EFE

«EAJk 40 urtez egin duen politikan dabil EH Bildu orain»

Xabier Martin

Kupoaren bost urterako akordioa da EAJren legegintzaldiko mugarri nagusietako bat, Sagastizabalen arabera. Nafarroako trafiko eskuduntzari ongietorria egin dio.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...