Albistea entzun

LEDek argitutako Nobel saria

Hiru ikertzaile japoniarri eman diete Fisikako saria, argi mota berria aurkitzen giltzarri izan direlako
Isamu Akasaki, Hiroshi Amano eta Shuji Nakamuraren argazkiak —goian—, saria iragartzeko ekitaldian.
Isamu Akasaki, Hiroshi Amano eta Shuji Nakamuraren argazkiak —goian—, saria iragartzeko ekitaldian. BERTIL ERICSON / EFE

Arantxa Iraola -

2014ko urriak 8

LED argiak —diodo argi-igorleak— erruz zabaldu dira urteotan. Beste argi mota batzuk baino energia gutxiago xahutzen dute, eta iraupen luzeagoa dute: alegia, eraginkorragoak dira. Atzo Suediako Zientzien Errege Akademiako ordezkariek nabarmendu zuten Alfred Nobel ikertzaileak, bere abizena duten sariak abian jarri zituenean, hain zuzen ere, tankera horretako asmakizunak gogoan zituela, eta horregatik erabaki dutela aurten Fisikako saria asmakuntza horretan esku hartu duten hiru ikertzaileri ematea. Japoniakoak dira: Isamu Akasaki, Hiroshi Amano eta Shuji Nakamura —hori AEB Ameriketako Estatu Batuetan bizi da— .

«Mundua argitzeko argi berri bat da». Suediako Zientzien Errege Akademiako ordezkariek nabarmendu nahi izan dute aurkikuntzaren garrantzia, gizadiarentzat abantaila oso handiak dakartzala argudiatuta. «Argi goriko bonbillek argia gin zuten XX. gizaldian; XXI. gizaldian LED lanparek egingo dute argia», arranditsu eman dituzte azalpenak. «Lanpara horiei esker, argia lortzeko iturri berriak ditugu».

Zientzialariek aurkikuntza 1990eko hamarkadan egin zutela gogorarazi dute, eta erabakigarria izan zela. Diodo argi-emaile urdina lortzea; horixe izan zen giltzarri. Gorria eta berdea ezagunak ziren 1960ko hamarkadatik, baina urdina ez, eta horixe izan da argi zuria ematen duten lanpara eraginkorragoak eskuratzeko giltza; kolore guztiak nahasteko bidea eman baitu, eta zuria lortzekoa. «Besteek kale egin zuten tokian, haiek asmatu egin zuten», esplikatu dute. LED argiak biziki ezagunak egin dira, besteak beste, eskuko telefonoetan erruz erabili direlako. Ikerketa ugari abian dira, gainera, argi horiekin egindako lanparak gero eta eraginkorragoak eta hobeak izateko.

Isamu Akasakik —1929an sortua, sarituetan zaharrena bera da— Nagoia hirian osatu zituen ikasketak, eta hango unibertsitate batean dihardu. Lehen ikerketak, hala ere, egun Fujitsu konpainia handiaren esku dagoen enpresa batean egin zituen, eta beste enpresa batzuetan ere aritua da. Aurrerago joan zen Nagoiako Unibertsitatera. Hantxe ari da Hiroshi Amano ere; gaztea da maisu zaharraren ondoan, 1960an sortua. Shuji Nakamura, berriz, 1954an sortua da. Ikasketak Japonian egin arren, atzerrirako urratsa egin zuen; Kaliforniako Unibertsitatean ari da. Aritua da hainbat enpresatan ere.

Ez etsitzeko aholkua

Isamu Akasaki izan da sariaren berri izan eta gero mintzatu denetako bat. Zientzialari gazteei mintzatu zaie, eta aholku bat eman die: «Nik beti esaten diet boladan dauden gaiei ez erreparatzeko, sinesten duten horretan jarduteko, baita emaitzak ez badira berehalakoan heltzen ere». 60 urte daramatza berak gai beraren inguruan: etsi gabe. «Askok bazterrera utzi zuten, baina nik jarraitu egin nuen». Jaso du fruitua: zientziaren arloan sona gorena duen saria. Bereak ditu Nobelaren ospea, eta 880.000 euroren herena; hiru sarituen artean banatu beharko baitute. Txit gustura hartu du: «Oso pozik nago; hauxe da jaso nezakeen saririk handiena».

1901ean eman zen lehen aldiz Fisikako Nobel saria; 199 zientzialarik jaso dute ordutik. Zinetan deigarria da zeinen emakumezko gutxi dauden sarituen artean: lehena Marie Curie izan zen, 1903an, eta bigarrena, Maria Goeppert-Mayer, 1963an. Ordutik, basamortua: bakar bat ere ez.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Ursula von der Leyen Europako Batzordeko lehendakariaren artxiboko irudi bat. ©OLIVIER HOSLET / EFE

Txertoen patenteak kentzearen gainean eztabaidatzea onartu du Europak

Maria Ortega Zubiate

Herrialde ekoizleei dei egingo diete «esportazioa baimendu eta hornikuntza kateak oztopatzen dituzten neurriak deuseztatzeko». Europako Batasuna da «munduko txerto esportatzaile nagusia». AEBek babestu egin dute txertoei patentea kentzea.

N-1 autobia. ©Xabier Martin / FOKU

Bidesarietan «Europako logikari» erantzuten dio Gipuzkoak, Olanoren esanetan

Berria

Espainiako Gobernuak iragarri du 2024rako bidesaria ezarri nahi duela autobia guztietan. Hegoaldean, hiru aldundiek eta Nafarroako Gobernuak dute errepideen gaineko eskumena

Argazkian, pasa den urtean Martin Ugalde foroan aurkeztutako ekitaldi bat. ©JUAN CARLOS RUIZ/FOKU

‘Garen hori: euskal marka, izaera eta balioak’ saioa aurkeztuko da gaur Martin Ugalde foroan

Jone Arruabarrena

Saioa ezin izango da bertatik bertara ikusi, baina BERRIAren webgunean enkontrua zuzenean jarraitzeko aukera izango da. Galderak eta ekarpenak egiteko aukera ere zabalik dago, #GarenHoriforoa traolaren bitartez.

Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, gaur, Eusko Legebiltzarrean. ©David Aguilar / Efe

Jaurlaritzak ez dio helegiterik jarriko EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari

Berria

Urkulluk esan du soilik auzitegiak onartutako neurri murriztaileak sartuko dituztela alarma egoeraren ondorenerako aterako duten dekretuan. «Bermeak» nahi ditu, eta errekurtsoa jartzeak «ziurgabetasun aldi bat» sortuko lukeela uste du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna