KATE MOTZEAN

2016ko irailaren 27a
00:00
Entzun
Aurkari bat? Olaizola II.a izan da aurkaririk gogorrena.

Kide bat? Atzelari bat? Bat ez, hiru esango dizkizut: Beloki, Begino eta Albisu.

Partida bat? Irujori 22-21 irabazi niona, 2012ko lau t'erdikoan.

Pilotaleku bat? Labrit.

Pilotak zerbait zor dizu? Ez, zerbait zor bazidan ordaindu zidan. Min hartu ondoren beste final bat jokatzeko aukera izan nuen, eta ez nuen irabazi.

Eta zuk pilotari? Nik nire onena eman diot. Bakean gaude.

Pilota profesionalak duen gauzarik onena? Giro ona dugula; guztiok takoak elkarrekin jartzen ditugu aldagelan. Lagun handiak egin ditut.

Eta txarrena? Ezin dut ezer txarrik esan pilotari buruz.

Palmaresari begiratu diozu?

Ez; egia esan, ez. Txapelen bat edukitzea gustatuko litzaidake, baina ezin izan dut irabazi.

Ba al dago dopinik pilotan?

Ez. Pilotan, gainera, ez da dopinik behar. Tanto gogor bat jokatu eta hurrengora bitartean hauspoari buelta emateko astia dago. Ez dut uste dagoenik, eta ezta egongo denik ere.

Tabernara sartu, eta «Berasaluze da» entzun duzu…

Ondo. Beti saiatu naiz gerturatu zaidan jendeari kasu egiten, adeitsua izaten. Polita da ezagutu zaitzaten, eta batez ere animoak jaso izan ditut.

Pilotari ez bazina… Ez dakit, txirrindularitza asko gustatzen zitzaidan umetan. Ikasketetarako ez nintzen ona; lehen mailako titulua atera eta gero buru-belarri hasi nintzen pilotan.

Seme edo alaba batek pilotari izan nahi badu… Ez nuke behartuko. Berak gustura hartuko balu ilusioa egingo lidake, baina nik ez nuke behartuko. Iloba bat badut hasia dena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.