Albistea entzun

OSASUNA 1 - 0 ATHLETIC

Abdek hautsi du berdinketa lehen partidan

Zaleen bultzada baliatuta aurreratu da Osasuna Espainiako Kopako finalerdietan. Bigarren zatia hasi bezain pronto egin du neurketako gol bakarra Ez Abdek
Osasunako jokalariak Ez Abdek egindako gola ospatzen, ondoan Agirrezabala atezaina dutela.
Osasunako jokalariak Ez Abdek egindako gola ospatzen, ondoan Agirrezabala atezaina dutela. IÑIGO URIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Beñat Mujika Telleria -

2023ko martxoak 2

1-0. Ez Abdek (47.min). .

Sevillan ilusionatu zen lehen aldiz Osasuna Espainiako Koparekin, Betisi final-zortzirenetan irabazita. Atzo, berriz, Sevillara itzultzeko lehen kolpea jo zuen, oraingoan finala jokatzeko asmoz. 1-0 irabazi zion Osasunak Athletici Sadarren. Neurketa parekatuta joan zen, baina Ez Abderen golari esker aurreratu ziren etxekoak. Lehen partida irabazita gertuago du Osasunak finala, baina, San Mamesen, zuri-gorrien gotorlekuan, erabakiko da kanporaketa, apirilaren 4ean.

Neurketari erritmo altua jartzen ahalegindu zen Osasuna hasieratik. Zaleen aurrean aritzen den aldiro hala nahi izaten du Arrasateren taldeak, eta gustura aritzen da abiadura handiko neurketetan. Pase gutxi eman eta ahal bezain laster Julen Agirrezabalaren ate ingurura hurbiltzen ahalegindu ziren gorritxoak, baina zuri-gorriek ez zieten nahi zuten jokoa egiten utzi.

Ez Abde izan zen etxekoen argi izpia. Haren talentuaren bila aritu ziren taldekideak une oro, eta haren hegaletik eraman zuen arriskua etxeko taldeak. Oscar de Marcosek ez zuen lan erreza, eta behin baino gehiagotan lagundu behar izan zion Alex Berenguerrek. Osasunaren lehen zatiko aukera garbiena Marokoko hegalekoak izan zuen, baina haren jaurtiketa kornerrera joan zen, zutoinaren ondotik.

Athleticek, berriz, Iker Muniain izan zuen gidari. Jokaldi bakoitza hobetu egiten zen baloia haren oinetatik igarotakoan, eta hark izan zituen lehen zatiko aukera garbienak. Lehenengo saiakeran atzelari baten gorputzean jo zuen baloiak haren jaurtiketa batean, eta Sergio Herrerak hanka luzatu behar izan zuen baloia atepetik ateratzeko. Ordurako lharen burua lurrera botata zuen gorritxoen atezainak. Bigarren saiakeran atzelari bati izkin egin zion area barruan, baina langaz harago jaurti zuen baloia.

Hasi bezain pronto, gola

Bigarren zatia hasi eta berehala jo zuen lehen kolpea Osasunak. Athleticen atzelariak oso aurreratuta zeuden Osasunak baloia lapurtu zuenean, eta Moi Gomezek pase bikaina egin zion Abderi atzelarien artetik. Marokoarraren kontrola ez zen ona izan, baina ederki egin zion izkin Dani Viviani baloia aurrera botaz. Area barruan sartu, atera begiratu, eta ezkerrarekin egindako errematea sareetara bidali zuen zutoina jo ostean; 1-0 47. minutuan.

Handik gutxira aldaketak egin zituen Valverdek, eta zertxobait aldatu zen neurketa. Athleticek ez zuen lortu jokaldiak ontzea, baina Raul Garciarekin eta Nico Williamsekin arriskua eraman zuten une bakan batzuetan.

Azken minutuan izan zuen Athleticek aukera garbiena markagailuan berdinketa ezartzeko,, baina Raul Garciaren errematea gorputzarekin gelditu zuen Herrerak. Sendo aritu zen defentsan Osasuna, talde lanean, eta gol baten aldearekin joango da San Mamesera.Bertan erabakiko da kanporaketa, zuri-gorrien gotorlekuan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

 ©GORKA RUBIO / FOK U

«Saskibaloiaren egunerokoari heltzeko energia ematen dit umeak»

Ainara Arratibel Gascon

Urtarrilean iritsi zen Donostiara hegalekoa. 2 urteko alaba du, eta amatasuna eta saskibaloia uztartzeko leku «egokia» topatu du Donostian. «Goi mailako gero eta emakume kirolari gehiago gara ama izateko urratsa egiten ari garenak», nabarmendu du.
<b>Gorka Nieto iragan asteartean, Sportingen aurkako neurketan, jaurtiketa bat egiten.</b> ©JON URBE / FOKU

Lisboan biribildu behar

Beñat Mujika Telleria

Artalekun irabazi ostean, Bidasoa kanporaketa biribiltzen ahaleginduko da gaur, Lisboan. Hiru golen aldea daukate irundarrek
Errepausuko lepoko bide seinaleak. ©M. ARRIZABALAGA

Manttobaitatik Ainhoara

Mikel Arrizabalaga

Ibilaldi luze honek Xareta lurraldeko Sara eta Ainhoa herriak ezagutzeko aukera ematen digu.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.