Errusiako Munduko Kopa. H multzoa. Japonia

Jokalarien ordua heldu da

Jokalarien ordua heldu da.
Aitor Manterola Garate.
2018ko ekainaren 19a
00:00
Entzun
Futbolzaleek gogoan izango dute Aljeriak nolako txapelketa puska egin zuen duela lau urteko Munduko Kopan, eta, buruari pixka bat eragin eta gero, etorriko zaio burura zein zen entrenatzailea: Vahid Halilhodzic bosniarra. Multzoen fasean bigarren egin zuen Belgikaren atzetik, eta kalean laga zituen Errusia eta Hego Korea. Lanik deigarriena, ordea, final-zortzirenetan egin zuen; gutxi falta izan zuen gero txapeldun izango zen Alemania kanporatzeko. Luzapeneraino eraman zuen partida, eta 2-1 galdu. Halilhodzic Japoniako entrenatzailea zen duela bi hilabete arte, eta aise sailkatua zeukan taldea Munduko Kopara.

Hankaz gora edo buruz behera jarri zuen, ordea, Asiako selekzioa duela hiru urte eskaintzari baiezkoa eman zionetik. Jokoa astindu zuen, moldea, eta Japonia ez zen baloiaren baitan antolatzen saiatzen zen taldea. Defentsa eta kontraerasoa zituen helduleku,entrenatzaile bosniarrak hala nahi izan zuelako, eta aldaketa horren eraginez, ez zituen asko erabiltzen Honda eta Kagawa, esate baterako. Jokalariek ez diote barkatu, eta Federazioak pare bat lagunartekotan emaitza txarrak atera izana erabili du Halilhodzic lanetik bidaltzeko aitzakia gisa. Akiro Nishinok ordezkatu du.

Jokalarien ordua da, beraz, eta aginte makila zelaian kanpoan bezain ondo erabiltzen dakitela erakutsi beharko dute. Hor da Takeshi Inui, Eibarreko jokalari ohia eta Betisek fitxatua, Munduko Txapelketan Japoniak izango duen seigarren parte-hartzean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.