ERRESISTENTZIA KUTXA (XXIII)
Hutsuneak bete

1.- Egia esango dizut, oihartzunak.......
itzuliko dizulakoan.
2.- Ez dut lortzen isildutakoekin bakean elkarbizitzerik. Bizirik dirauten urruneko heriotzek etengabe gogorarazten didate gure hildakoek lurrazalean dautzatela. Ametsetan....... epaitu dut neure burua.
3.- Kitatu gabeko zor bati itsatsita
heriotzara jauzi eginez
ikusten zaitut.
Hamaika solairuko abiadura horrek
bisaiaz patxadaz ohartzea eragozten dit
ezin dizut....... leidu
ezin dizut....... antzeman
ezin dizut....... ulertu.
Uste dut ez dela eraikinagatik
Edo igogailuak tona laurdenari eusteko
gaitasunagatik
ezta itzultzerik ez duzun dirutzagatik.
4.- Nahi zenuke zure mina nire.......
baina zure mina ez da nirea.
Nahi zenuke zure hitzez.......
baina zure hitzak ez dira nireak.
Nahi zenuke zure gorrotoz.......
baina zure gorrotoa ez da nirea.
Nahi zenuke neure burua.......
baina zure zigorra ez da nirea.
Nahi zenuke zure kartzelan.......
baina zure kartzela ez da nirea.
Nahi zenuke zure egia buruz.......
baina zure egia ez da nirea.
5.- Sakon, lokartu sakon
lokartu sakon lo
horren sakon ezen
iluntasunak ametsak ere....... dizkigun
Soka batek gerritik lerrokatzen gaitu
oinak berez doaz
....... ozen diote bat, bi, bat bi, bat bi, bat bi
Ziria sartu digute
belarritik.......
....... ez du oztoporik
alderik alde dabil
hegotik agindua
iparretik.......
mendebaldetik izua
ekialdetik.......
aldean daroa
haizeak, bere alde
ahotik belarrira
logalea
belarritik ahora
.......
Bidegurutzean
....... ez badago
non dago ezkerbidea?
Behatz lodiak erdikoa igurtzi du
....... behar dugu iluntasunean
behatzen karraskada eta esnatu
....... hotsak datoz poltsikoetatik
igitaiak soka askatuta lerrotik atera.......
Galbahea dakar amamak eskuetan
buruan jantzi digu jakinik
ez dagoela....... halako urregorririk
Galbahea azalera itsatsi zaigu
garondotik behatzetaraino
galbahea gara
badakigu....... eta....... bereizi
6.- Bide-ertzean jesarlekuak aiduru
minez ditu....... bidaiariak
aulkiek berezko dituzte atsedenaren sariak
besaulkiak etxegabetu ezinik
eman du amore..........
Bidearen hegietan zain dago kadira
bidaiaria limurtzea du xede
eskaintzen dizkio lizun bezain trebe
ez dezan egin berriz ahaleginik,
altzo, epel, bake eta.......
Bide bazterrak bizkarroiez mukuru
pausoa neurtzen dabil bidaztia
aulkiak aholku «erdu, hartuizu astia»
nekearen izerdiz gogoa baduzu husturik
beteko zaizu berriz nire magalean.......
Liluragarria da zinez aulkien dirdira
orok merezi du lanaren osteko atsedena
kasu, ostera, sakona da loaren eztena
esertzen bazara aginduetara makurturik
heriok ohartu orduko jango dizu.......
7.- Marmokek ez dute borondaterik
ezta min emateko ere.
Korronteak nora (hara) doaz,
behin eskuinetara, behin ezkerretara.
Marmoka ez direnak dituzu laket,
marmoka ez direnetakoa izan gura duzu,
dabilen....... bidaide.
Pago bat duzu alde zaharreko etxeko
balkoian,
ezlekuan biziagatik, udaberriro ernetzen
dena.
Igerilekura zoaz, itsaso txatal exiliatu
horretara,
ezlekuan egonagatik, hiritarrak.......
dituena.
Kexu zara kutxazain automatikoetako kiratsak
aztoratzen dituelako auzokideak
eta ez eskalearen.......
Gogoratzen duzu lehengusina drogazalea
autoak zapaldutako katu azala.......,
eta ostondu egiten zeniola haren.......
izekoari.
Besteen lekuan bizitzeko
eskatzen diguzu, une batez bederen,
egin dezagun....... ahalegina,
besteen lekutik kantatzeak inpotentzia
baretuko digulakoan,
besteen lekutik kantatzeak koldarra
ausartuko digulakoan.
Badakigu gure lekutik
besteen lekuari.......
une batez baino ez digula
azkura.......
Gero, berehala,
berriz kantatu beharko diogula
gure ezintasunari.
8.- Atzamar bustian igarriko dugu
iparraldetik zatozen
teilatu gaineko haize-orratzean
hegoaldetik zatozen
zatozen bidetik zatozela
....... atean
gaituzu.......
bihotzeko mapan markatuko dugu
mendebaldetik zatozen
oroitzapenetako bide-seinaleetan
....... zatozen
zatozen bidetik zatozela
....... atean
gaituzu.......
9.- ....... hartu genuen, .......emateko
Umetako bisaia desitxuratu arte
etengabe jipoitutako....... hartu genuen
sendatuko dugula hitzemateko
Esteka bat luzatu genion ....... ri
gure eskuetara kateaturik
ikarari ihes egin diezaion
pausoa luzatzean ez dakizkion
hankak hormatu
ez dezan egin ez duenaren errurik senti
....... hartu dugu
elkarri....... emateko
10.- Eskubiderik ez badago....... asmatu
beharko dugu
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.