Donostiako 53. Jazzaldia
Velosok eta hiru semeek tropikoa ekarri dute Donostiako Kursaalera

Caetano Veloso musikari brasildarrak eta haren hiru semeek—Moreno, Zeca eta Tom— eman zieten hasiera atzo Kursaaleko kontzertuei, Donostiako 53. Jazzaldiaren barruan. Ofertorio izeneko emanaldia eskaini zuten velosotarrek, zeinak Caetanok bere amari idatzitako izen bereko abestia duen abiapuntu.
Tropikalismoaren barruan, Brasilgo bossa nova herrikoia rockarekin, poparekin, soularekin eta bestelakoekin uztartzeagatik da ezaguna, besteak beste, Velosoren musika.
Gaiak
Astekaria
Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.