Albistea entzun

ARDOXKA

Alvar de Dios

Roberto Sarriugarte -

2022ko maiatzak 7

Alvar de Diosek 2008an abiatu zuen mahastizaintzan eta ardogintzan ibilbidea. Haren hitzetan, oinarria hau da: lurrarekiko errespetua eta maitasuna, naturarekiko konpromisoa eta tradizioarekin berriz elkartzea. Artean, Aitona Donacianoren ehun urteko mahastiaren ardura hartu zuen, El Pego herrian (Zamora, Espainia); hondar kuaternarioa oinarri zuten lurretan landatutako mahastiak dira, alegia, Toro jatorri izena dauden lurretan.

Handik sortu zen Aciano ardo beltza, eta urtebete geroago etorri zen Vagüera zuria, El Maderal (Zamora, Espainia) herriko mahasti txikitxo eta historiko batetik sortua, El Rapadal lursailetik, hain zuzen ere. Lursail horretan hamabi mahats motatik gora daude landatuta, denak zuriak.

Urtebete geroago, eta marka berarekin, baina beste lursail bateko mahastitik, Las Mansas sortu zen, malvasiaz eginiko beste ardo zuri bat.

2014an upategi propioa eratu zuen, eta urtebete geroago, Arribes del Duero parajean ere lan egiten hasi zen. Inguru haiek ezezagunagoak ziren ardogintzari zegokionez, baina izugarrizko aukerak eta potentzialtasuna eskaintzen zituzten. Inguru horietakoak dira Camino de los Arrieros, Las Vidres eta Yavallo ardoak. Mahasti ñimiñoetan dute jatorria ardo horiek, ehun urtetik gorakoak, asko eta asko zapaldetan landatutakoak, eta ibai gaineko malkartegietan, arbel zuri eta piritaz osatutako lurretan.

Lehen aipatu dugun El Pego herria Toro jatorri izenean dago, baina haren ezaugarriek eta ematen dituen ardoek ez dute zerikusirik Toro jatorri izena babesten dituen ardoekin, horregatik erabaki zuen Alvar de Diosek bere ardoak sor-marka horretatik kanpo aterako zituela.

Herri horretatik bi ardo ateratzen dira: Tio Uco eta lehen aipatutako Aciano. Lehenengoa hiru partzela desberdinetan jasotako mahatsekin egiten dute, eta mahasti zaharrak zein gazteak nahasten ditu. Bigarrena partzela soil bateko mahatsez egina dago, eta bertako tinta de Toro (tempranilloa) mahatsaren indarra erakutsi nahi du, mahats hori lur hareatsuetan hazten denean eta mahastia zaharra denean.

Ardo zuriak egiteko asmoak El Maderal (Zamora, Espainia) herrira eraman zuen Alvar, eta han Vaguera lursaila aurkitu zuen. 1920an landatutako mahastia, artelatzen artean kokatua, doña blanca mahatsez osatua.

Villadeperan ere egiten du lan Alvarrek. Arribes del Duero jatorri izeneko iparralderen dagoen herria da Villadepera. Han hiru ardo egiten ditu De Diosek: bata herriko hogei bat mikropartzeletako mahatsak nahasiz, eta beste bi ardo partzelarioak: Yavallo eta Las Vidres.

Ekologikoan eta biodinamikaren legeei jarraituz egiten dute lan upategi horretan. Ardo zintzoak, benetakoak, bikainak.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Patxi Angulo. ©Gorka Rubio, Foku

«Badauzkat 5.000 urte dauzkaten jokoak»

Unai Zubeldia, Gipuzkoako Hitza

Irakaslea da ofizioz Patxi Angulo, baina munduko joko klasikoak biltzea du afizio. Londresera egindako bidaia batean hasi zen ideia gorpuzten, eta Jokoenea, munduko jokoen museoa sortu zuen 2018an. Bost urte bete ditu.

Iruñeko San Fermin Txikiko umeak, gozokien esperoan. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Bestak kalea berenganatuz

Itsaso Jauregi

Udalbatza txikiak txupinazoa botata hasi dira Iruñeko San Fermin Txiki bestak. Jendetza bildu da Alde Zaharreko kaleetan, eta gazteenak gozokien bila aritu dira.
Aitor Etxeandia Otalarreako teknikaria, sagastiko sagarrak eskuetan dituela. ©GORKA RUBIO / FOKU

Sagarrak badu garrantzia

Amaia Jimenez Larrea

Villabonako Otalarrea sagasti esperimentalean sagargileentzako baliagarriak izan daitezkeen tekniken eta elementuen inguruan ikertzen dute. Gainera, Euskal Herriko ia sagar mota guztien sagarrondoak dituzte, haien bilduma bat egiten ari baitira.

Salda da <em>ramen</em> zoparen lehengai garrantzitsuena, eta askotarikoa izan daiteke. ©CC0

Ramen: zapore eta tradizio zopa

Unai Etxenausia

Japoniako plater tradizionaletako bat da 'ramen' zopa, eta mundura zabaldu da. Txinako sukaldaritzatik heredatu, eta moldatu egin zuten, duela ehun urte inguru.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...