BESTE KASU BATZUK

2017ko urtarrilaren 12a
00:00
Entzun
Elizgizonak tarteko izan dituzten sexu-abusu kasu gehiago ere salatu dituzte azken urteetan. Hona hemen nagusiak:

Hiriburu. Hiriburuko (Lapurdi) apaiz bat, Jean-François Sarramagnan, hiru abusuz akusatu zuten: ilobari eta beste bi ahizpari erasotzeaz. Baionako prokuradoreak ikerketa hasi zuen iaz, eta iragarri zuen lekukotasuna hartuko diola Baionako Elizbarrutiko gotzainari.

Gasteiz. 2010ean salaketa bat jaso zuen Gasteizko Elizbarrutiak, iaz zabaldu zenez: 1983an fraide batek abusatu egin zuela salatu zuen gizon batek. Kasua artxibatu egin zuten.

Txile. Jose Angel Arregi apaiz gasteiztarra zigortu zuten Txilen 2010ean, haur pornografiagatik. Basaurin eta Gasteizen grabatu zituen ikertu zuten

Leioa. Gaztelueta eskola erlijiosoko irakasle bat auzipetu egin zuten iaz, 12 urteko ikasle batez abusatzea egotzita.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.