Janssen txertoaren banaketa atzeratu egin dute EBn

2021eko apirilaren 14a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Oraingoz ez dute Jannsen txertorik banatuko Europako Batasunean. Hori adierazi du Johnson & Johnson konpainia ekoizleak, AEBetako osasun erakundeek txertoa jartzeari uzteko eskatu eta gero. Hain zuzen, gaitzen prebentzioaz arduratzen den CDC erakundeak eta botiken gaineko kontrola daraman FDAk eskatu dute txerto hori ez jartzeko. Adierazi dute txertoa jarri ostean odolbilduak izan dituzten sei pertsonaren berri izan dutela, kasu «arraro eta larriak» izan direla guztiak, eta geraldi bat egitea komeni dela horregatik. Dagoeneko zazpi milioi pertsonari jarri diete txerto hori AEBetan: odolbildu kasu «arraro» guztiak andrazkoetan atzeman dituzte, 18 eta 48 urte artekoak, eta bat hil egin da. Osakidetza gaur zen jasotzekoa Janssen txertoaren lehen 6.850 dosiak, gero 70-79 artekoei jartzeko asmoz.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.