Albistea entzun

Agur duin bat asteburuan Bidasoan hildako migratzaileari

Harrera taldeek antolatuta, jende andana elkartu da Irun eta Hendaia arteko Santiago zubian. Erakunde publikoei esku hartzeko eskatu diete, muga zeharkatzea errazteko
Santiago zubian eginiko mobilizazioa, atzo.
Santiago zubian eginiko mobilizazioa, atzo. JAGOBA MANTEROLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Iosu Alberdi -

2021eko azaroak 23 - Irun

Kandelak eskuan hartuta, herritar ugarik egin zuten bat Irun (Gipuzkoa) eta Hendaia (Lapurdi) batzen dituen Santiago zubian, atzo iluntzean. Irungo Harrera Sareak eta Ipar Euskal Herriko harrera taldeek deituta, asteburuan Bidasoa ibaia gurutzatu nahian hildako migratzailearen heriotza salatu zuten, eta hari «agur duin bat» eman. «Esan genuen ezbehar hau gerta zitekeela berriz ere», adierazi zuten antolatzaileek. Izan ere, muga zeharkatzen hil den zazpigarren migratzailea da aurten: ibai horretan edo haren inguruan lau hil dira, eta beste hiru trenak harrapatuta hil ziren urrian, Ziburun (Lapurdi).

«Hegoaldean, Bidasoak du hiltzen; iparraldean, burdinbideak». Hartara, mugaren bi aldeetako erakunde publikoei eskatu zieten neurriak hartzeko, «bederen», Baionarainoko bidea segurtasunez egin dezaten. Ipar Euskal Herriko harrera taldeek Euskal Elkargoko lehendakariari eta migratzaileek zeharkatzen dituzten herrietako hautetsiei eginzieten mobilizatzeko deia. Irungo Harrera Saretik, berriz, etorkinei harrera duin bat eskaintzeko exijitu zieten hegoaldeko erakundeei. Izan ere, salatu zutenez, azken astean hamar lagun artatu gabe utzi zituen Gurutze Gorriak, eta etxe partikularretan hartu behar izan zituzten.

Denek ere bat egin zuten mugetako kontrolak gogortu izanaren aurka. Salatu zuten, «arrisku terroristaren» aurkako neurritzat saldu arren, «pertsona migratzaileen mugimendua oztopatzeko» egin dela. Hala, heriotzen «arduraren zati bat» izatea leporatu zieten erakunde publikoei, «beharrezkoak ez diren arriskuak hartzera» bultzatzen dituztelako migratzaileak.

Mobilizatzeko deialdiarekin bat egin zuen EH Baik ere. Koalizio abertzalearen esanetan, asteburuko heriotza ez zen «istripu baten» ondorio izan, «Europak eta estatuek aplikatzen dituzten politika kriminalen» emaitza baizik. Hala, ekidin zitekeela uste dute, «harrera hobea eskainiz gero, edota mugak kudeatzeko politikan jarrera hexagonala errotik aldatuko balitz».

Larunbat goizean aurkitu zuten 38 urteko gizonezkoaren gorpua, Endarlatsa inguruan, Irunen. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, Boli Kostatik zetorren gizona, eta El Ejidoko (Espainia) anbulatorioan COVID-19aren kontrako txertoa hartu izanaren dokumentua zeraman gainean. Ikertzaileek uste dute sasoikako langilea zela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Maiaren adierazpenen aurkako protesta egin zuten ostegunean, SOS Arrazakeriak deituta. Irudian, manifestari bat, alkatearen aurkako afixa batekin. ©JESUS DIGES / EFE

Maia, datuek gezurtatua: delituen %0,3 dagozkie migratzaile adingabeei

Ion Orzaiz

Adingabeen Fiskaltzak 522 espediente ireki zituen iaz Nafarroan, eta soilik 99 izan ziren migratzaileei egotzitakoak. Iruñeko alkateak dioenaren kontrara, delitu horien ehunekoa apaldu egin da 2019tik
Frantziako Polizia osasun ziurtagiria eskatzen, Miarritzeko ostatu batean. ©GUILLAUME FAUVEAU

Txertatze ziurtagiriaren alde egin du Konstituzio Kontseiluak

Oihana Teyseyre Koskarat

Astelehenetik goiti beharrezkoa izanen da Ipar Euskal Herriko hainbat leku publikotara sartzeko. Kontseiluak atzera bota du ekitaldi politikoetan parte hartzeko agiria eskatzea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.