Albistea entzun

8.000 eurotik gora eskatu dituzte Ttattola gaztetxe ohiko kidearen kontra

2021eko agorrilean Hazparneko etxe huts bat okupatu zuten herriko etxeari lokal bat eskatzeko. Defentsak alegatu du ezin zaiola kide bakarrari ekintza kolektiboa egotzi
Jende andana bildu da Baionan, Ttattolako kideei sostengua adierazteko.
Jende andana bildu da Baionan, Ttattolako kideei sostengua adierazteko. GUILLAUME FAUVEAU Tamaina handiagoan ikusi

Ekhi Erremundegi Beloki -

2023ko maiatzak 26 - Baiona

Ttattola Hazparneko (Lapurdi) gaztetxe ohiko kide bat epaitu dute Baionako auzitegian, 2021eko agorrilean etxe huts bat legez kanpo okupatzea leporatuta. Prokuradoreak 600 euroko isuna eskatu du gibelapenarekin, eta etxeko jabearen abokatuak 8.000 euro ingururen kalte ordainak. Defentsako abokatuak errugabetzat jotzeko eskatu du. Ekainaren 22an emanen dute erabakia.

Hazparneko Davidenia etxea okupatu zuten gaztetxekoek, Ttattola zenaren falta adierazteko —urte bereko urtarrilean berreskuratu zuen jabeak aurreko egoitza— eta Hazparneko etxe hutsen kopurua salatzeko. Egoitza berriko jabeak hala galdeturik, astebetera jaso zuten kanporatze agindua. Hilabete inguru iraun zuten bertan, jendarmeek kanporatu arte.

Etxebizitza okupatuan «indarrez eta mehatxuz» sartu izana leporatu diote auzipetuari, baina epailearen galderei erantzunez akusatuak erran du ez dakiela gazteak nola sartu ziren eraikinera. «Ni iritsi nintzenean atea irekia zen». Larunbatean sartu ziren gazteak, eta auzipetua denak erran du bera igandean iritsi zela. «Banekien etxe okupatua zela, eta gazteen helburua zela presio egitea herriko etxearengandik gaztetxe bat lortzea».

Gaztetxea kudeatzen duen elkartearen izenean elektrizitate eta ur kontratuak egin zituzten, «ez genuen jabea lapurtu nahi», eta baratzean oilo batzuk jarri zituzten arrautzak izateko. «Momentu bakar batean ere ez genuen eraikina andeatu; alderantziz, entretenitu genuen. Gure helburua zen herriko etxeari dei egitea. Jabearekin harremanetan ematen entseatu ginen, baina ez genuen lortu», adierazi du.

Christophe Deprez parte zibileko abokatuak erran du «harriduraz eta suminduraz» hartu zuela ekintza etxeko jabeak. Adineko emazte bat da, zaintza bereziak dituena. «Ez zen leku abandonatu bat, tarteka joaten zen. Bere etxean indarrez sartzen zirela sentitu zuen, lapurtua zela». Sarraila hautsia izan zela erran du. «Ezin dugu onartu, kausa edozein izanik ere beste baten jabetzan indarrez sartzea».

Yolanda Molina defentsako abokatuak auzitan eman du okupazioa pertsona bakarrari leporatu nahi izatea. «Ez da elkartearen ordezkari legala; ezin duzue beregain eman ekintzaren ardura». Etxea erabat hutsa zela azaldu du: «Argazkiek erakusten dute: erabat abandonatua zen». Okupazioa ekintza sinbolikotzat jo du, eraikina herriko etxe aitzinean baitago. Izan ere, azpimarratu du Hazparneko herriko bozetan hautagai batek baino gehiagok hitzeman zuela Ttattolari egoitza ematea. Gehiegizkotzat jo ditu eskatutako kalte ordainak.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Cintruenigoko planta horretan piztu da sutea eta ke toxikoa. ©Guardia Zibila

Birziklatze lantoki batean piztutako suak ke toxikoa eragin du Cintruenigon

Joxerra Senar

Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuak etxean egoteko gomendatu die herritarrei, «segurtasun arrazoiengatik».

Espekulazioaren aurkako elkarretaratzea Senpereko herriko etxe aurrean ©Patxi Beltzaiz

Senperen 1,3 milioi eurotako jabetzaren salmenta hilabete bateko gogoetan

Garazi Aduriz Zuñeda

Saferrak prezioaren estimazio berri bat egingo du datorren asterako. Ekainaren 9an berriz ere denak bilduko dira eztabaidari segida emateko.

Ramon Gonzalo errektorea eta Maria Txibite lehendakaria, gaur, NUPen eginiko ekitaldian. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

«Unibertsitate lege berri bat» galdegin du NUPeko errektore Ramon Gonzalok, kargua hartzeko ekitaldian

Ion Orzaiz

Honakoa bigarren agintaldia izanen du Gonzalok, martxoaren 30eko hauteskundeetara aurkeztutako hautagai bakarra izan ostean

'Sorionekuak' manifestuaren aurkezpena, urtarrilean, Iruñean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Sorionekuek «ongietorri erraldoia» eginen diote euskarari ekainaren 10ean Iruñean

Ion Orzaiz

Euskararen aldeko manifestazioaz gainera, egun osoko egitaraua prestatu dute plataforma osatzen duten eragileek

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...