FITXA. Bobby Sands. Martxa baten lehen notak
Egilea: Denis O'Hearn. Itzultzaileak: Aitzol Iriondo eta Iurgi Garitagoitia. Argitaletxea: Txalaparta.
Euskarara ekarri dute Bobby Sands parlamentari, IRAko kide eta preso izandakoaren biografia. 66 egun gose greban egin ostean hil zen, 1981ean; Ipar Irlandako gatazkaren ikonoetako bat da harrezkero. Egilearen hitzetan, haren bizitza jasotzen duen liburua mundu osoko presoentzako inspirazio iturri izan da, eta orain bi euskal presok euskaratu dute: «Espero dut liburu hau irakurtzen duzuenok aleren bat edo beste euskaldunak bahituta dauzkaten kartzeletara bidaliko duzuela».
Kinka buletina
Klima larrialdiari eta ingurumenari buruzko azken berriak zabaltzen dituen buletina.