Maite Gurrutxaga. Ilustratzailea

«Nire bihurtu dut 'Habiak'-en istorioa, eta lan handia egin behar izan dut»

mikel lizarralde
Donostia
2014ko urriaren 30a
00:00
Entzun
Maite Gurrutxagak (Amezketa, 1983) aurrenekoz eskuratu du ilustrazio alorreko Euskadi saria.

Dejabu Panpin Laborategiaren proposamen bat izan da Habiak. Zerk erakarri zintuen?

Dejabukoek antzezlan gisa taularatu zuten testua [Gizona ez da txoria izenburuarekin], eta taula gaineko bizitza amaituta, pentsatu zuten papereratu zitekeela, eta formatua komikia izan zitekeela. Proposatu zidaten zerbait egitea, ondo jakin gabe gero nola emango genuen. Beraiek oso eskuzabalak izan ziren, utzi zidatelako istorioa neure egiten eta neure erara papereratzen. Baina elkartu egiten ginen, eta ikusten genuen proiektua tamaina handia hartzen ari zela. Eta hor sartu zen Txalaparta.

Antzezlana ikusi zenuen liburua egiteko?

Ez, bueno, DVDan ikusi nuen, antzezlana 2009ean estreinatu zenean kanpoan nintzelako. Eta gehienbat gidoiari egin nion kasu.

Ze zailtasun izan ditu gidoia komiki bihurtzeak?

Niretzat, garrantzitsuena da istorioa ondo garatzea eta story-board-ean forma hartzea. Zirriborroak egitea eta... Gainera, akuarelaz eginda daude marrazki guztiak, uste nuelako istorioari hori zetorkiola ondo, baina horrek asko luzatu du lana. Bi urteko lana izan da.

Zure lanik konplikatuena izan da?

Komikiak inplikazio handia eskatzen du, marrazki asko egin behar direlako. Gainera, nire bihurtu dut Habiak-en istorioa, eta hor lan handia egin behar izan dut.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.