Albistea entzun

Donostiako 81. Musika Hamabostaldia

Gertukoari babesa emanez

Gipuzkoako hiru dantza konpainia bilduko dira Musika Hamabostaldiko 'Dantza km 0' zikloan. Hiru emanaldi egingo dituzte Donostian, Tabakalerako patioan, eta emakumeen ahalduntzea izango da ildo nagusia
Ezkerretik eskuinera, Iratxe Arantzibia, Edu Muruamendiaraz, Patrick Alfaya, Iker Murillo eta Aiert Beobide, atzo, Donostian, prentsaurrekoa eman aurretik.
Ezkerretik eskuinera, Iratxe Arantzibia, Edu Muruamendiaraz, Patrick Alfaya, Iker Murillo eta Aiert Beobide, atzo, Donostian, prentsaurrekoa eman aurretik. GORKA RUBIO / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Joanes Marquet -

2020ko abuztuak 4 - Donostia

Dantza km 0 izena du aurtengo Musika Hamabostaldiko dantza zikloak. Hiru emanaldi izango dira denera, eta Euskal Herriko dantzari eta koreografoek izango dute protagonismoa bertan. Orain arte, dantza ikuskizunak Kursaalean egin izan dira, baina aurtengo edizioan Tabakalerako patioan egingo dituzte. Lengoaia neoklasikoa, garaikidea eta euskal dantza berrituak jorratzen dituzten Gipuzkoako hiru dantza konpainia bilduko ditu zikloak, eta ildo nagusia emakumeen ahalduntzea izango da.

«Jaialdia sortu zen urtetik [1939] izan du dantzak bere tokia jaialdian, baina egia da, urteak joan ahala, garrantzia galdu duela. Dena den, espresio kultural eta artistiko hau kontuan hartzea garrantzitsua dela iruditzen zaigu. Indar artistiko handia duen komunitate batean bizi gara, eta etxeko artistekin ikuskizunak antolatzeko aukera izatea zorte handia da guretzat», adierazi du Patrick Alfaya Musika Hamabostaldiko zuzendariak.

Lehenengo ikuskizuna bihar izango da. Iker Murillo eta Vitali Safronkine dantzariek jardungo dute, Aiert Beobidek zuzendutako Haatik konpainiaren laguntzarekin. Safronkinek sortutako estilo neoklasikoko bi koreografia taularatuko dituzte: Continuo eta Matching Thoughts. «Continuo oso berezia da Vitali eta biontzat; izan ere, duela urte batzuk hildako senide bat du oinarri obrak; hari egiten diogun omenaldia da. Matching Thoughts koreografiak, berriz, Zurichen elkar ezagutu genueneko istorioa kontatzen du. Gure ibilbidearen hasierako momentuak eta gure arteko konexioa islatzen ditu. Pieza desberdinak dira», azaldu du Murillok.

Programa osatzeko, Lau eme obra interpretatuko du Pasaiako Haatik konpainiak. 2018an estreinatu zen lau emakume protagonista dituen lan hori, eta emakumeak historian izan duen ahalduntzea ikusaraztea du argudio. «Historiaren garai batean eta bestean emakumeei nola jazarri zaizkien islatzen du. Gaur egun, berdintasunean bizi garela ematen du, baina gauza asko aldatzeko daude», adierazi du Beobidek. « Pieza garaikidea da, eta, mugimendu aldetik, bilaketa sakon bat egon da pasarte guztietan emozioak adierazteko modua aurkitzeko. Emozionalki oso bizia eta indartsua da». Jaialdian egoteagatik oso pozik azaldu da zuzendaria, baita Murillo eta Safronkinekin agertokia konpartitzeagatik ere. 2014an egin zuten lehenengoz lan elkarrekin, eta, harrezkero, kolaborazio asko egin dituzte.

Bestalde, kulturaren garrantzia aldarrikatu nahi izan du Beobidek osasun krisi honetan. «Kultura segurua da; ez dago kultura baino esparru seguruagorik», azpimarratu du.

Abuztuaren 12an izango da bigarren emanaldia, Judith Argomaniz koreografo donostiarra buru duen Lasala taldearen eskutik. Hiru koreografia interpretatuko dituzte: I U duoarekin hasiko dute ikuskizuna; emakumeek izango dute protagonismoa Female koreografian; eta Fight piezarekin amaituko dute emanaldia.

Azkeneko ikuskizuna Aukeran dantza konpainiak eskainiko du, abuztuaren 18an. Maurizia naz izeneko obra estreinatuko dute zikloan. Maurizia Aldeiturriaga pandero jole bizkaitarra oinarri hartuta, emakumeei omenaldia egiten die obrak. Panderoa eta emakumeak ditu ardatz. «Kale ikuskizun bat da. 2016an estreinatu genuen Maurizia du abiapuntu. Hiru urtez aritu gara Euskal Herriko antzokietan lan horrekin; arrakasta handia izan du, eta antzokietatik kalera ateratzeko ordua zela uste genuen. Dantza tradizionala jorratzen duten koreografiak dira, baina beti sartzen ditugu gauza garaikideagoak eta beste zenbait estilo», nabarmendu du Edu Muruamendiaraz ikuskizunaren zuzendariak.

Koronabirusa dela eta, emanaldia egokitu behar izan dute Aukeran-ekoek: koreografiak eta dantzari kopurua aldatu dituzte. Hasieran 11 dantzari baziren ere, Musika Hamabostaldirako emanaldian bost izango dira.

Artisten hitzaldiak

Dantza emanaldiez gain, Iratxe Arantzibia kazetari eta kritikariak gidatutako hiru hitzaldi antolatu ditu jaialdiak. Hala, Iker Murillo eta Vitali Safronkine hizketan aritu ziren atzo Tabakaleran, 19:00etan. Leku berean, datorren astelehenean, Judith Argomaniz Lasala konpainiaren koreografo eta zuzendariaren txanda izango da. Hirugarren, berriz, Aukeran konpainiako Muruamendiarazena izango da, abuztuaren 17an.

«Hitzaldi hauen helburua jaialdian aurkeztuko dituzten obren nondik norakoak ezagutzea da, baita protagonistok dantzaren munduan egindako ibilbidea ezagutzea ere», adierazi du Arantzibiak. Era berean, dantzari bakoitzaren estilo eta ezaugarri propioak hobeto ezagutzeko parada emango dute hitzaldiek. Artiston ibilbide osoa ondo ezagutzen du kazetariak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Plateruena: berriz zabalduko ditu ateak

Durangoko Plateruena Kafe Antzokiak berriz irekiko ditu ateak

Iñigo Astiz - Paulo Ostolaza

Udalarena izango da, baina kudeaketa publiko eta komunitarioa izango du; kultur mahai batek gidatuko du. Gune berriak hiru erpin izango dituela azaldu dute: euskara, kultura eta sorkuntza.

Karmele Mitxelena eta Iñaki Cid Larrea, beren lan argitaratu berriak eskuetan, Donostian. ©GORKA RUBIO / FOKU

Karmele Mitxelenaren eta Iñaki Ciden lanak argitaratu dituzte

Itziar Ugarte Irizar

'Haragizko mamuak' du izenburu Mitxelenaren lehen narrazio liburuak, eta 'Behin batean Loiolan' antzerkiaren alorreko Ciden lanak. Donostia Hiriko Kutxa Literatura sariak irabazi dituzte biek, eta Elkarrek eman ditu lanok argitara.

 ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Aurtengo Durangoko Azokak argitu dezakeen argazkia

Itziar Ugarte Irizar

Digitalizazioaren aroak galdera ikur handiak ezarri ditu musikagintzaren sektorean. Nabarmen aldatu da musika banatzeko era, eta Durangoko Azokan ere gero eta begi-bistakoagoa da hori. Eredu bat agortzear sumatu arren, formatu fisikoaren aldeko jarrerari eusten diote gehienek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Hitzen, ekintzen eta errimen eztanda. Herri bat BERRIAren kulturaren plazan. Baliatu udazkenean BERRIAlagun egiteko eskaintza.