Albistea entzun

Elkarrizketa soziala

Txibiterekin lehen bilera egin dute ELAk eta LABek, «giro onean»

Prekaritatearen aurkako neurriak proposatu dizkiote, eta iragarri dute mobilizazio gehiago izango direla erantzun ezean. Nabarmendu dute Txibitek atea irekia duela, Urkulluk ez bezala
ESK-ko Iratxe Alvarez, ELAko Imanol Pascual eta Mitxel Lakuntza, Maria Txibite lehendakaria, LABeko Garbiñe Aranburu eta Imanol Karrera.
ESK-ko Iratxe Alvarez, ELAko Imanol Pascual eta Mitxel Lakuntza, Maria Txibite lehendakaria, LABeko Garbiñe Aranburu eta Imanol Karrera. NAFARROAKO GOBERNUA Tamaina handiagoan ikusi

Joxerra Senar -

2020ko otsailak 5 - Iruñea

Iñigo Urkulluk atea itxi die oraingoz; Maria Txibitek, aldiz, ez. Atzo goizean, ELA, LAB, ESK eta Steilas sindikatuetako ordezkariak Nafarroako jauregian bildu ziren gobernuko lehendakariarekin, ordu eta laurdenez. Bilera amaituta, Mitxel Lakuntza eta Garbiñe Aranburu ELA eta LABeko idazkari nagusiek nabarmendu zuten bilkura «normaltasun politikoaren barruan» egin zutela, «giro onean». Horregatik, biltzeko prestasun hori azaldu izana aitortu zioten Txibiteri bi sindikatuetako arduradunek. Bilkuran, prekaritatearen eta pobreziaren aurkako neurriak hartzea proposatu zioten, eta erantzunik jaso ezean «mobilizazio gehiago» antolatzeko prest direla nabarmendu zuten.

09:30ean sartu ziren Nafarroako Jauregian eta 10:45ean atera. Bileran izan ziren ELAko Mitxel Lakuntza eta Imanol Pascual Nafarroako koordinatzailea, LABeko Garbiñe Aranburu eta Imanol Karrera Nafarroako koordinatzailea, Iratxe Alvarez ESK-ko Nafarroako eleduna eta Diana Bruño Steilaseko bozeramailea.

Amaieran, Garbiñe Aranburuk azaldu zuen Gutun Sozialaren berri eman ziotela: kasu, 1.080 euroraino gutxieneko pentsioak ziurtatzeko osagarriak, 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lan astea bermatzea, funtzio publikoko behin-behinekotasun tasa handia murriztea, errenta bermatua hobetzea edota alokairu soziala sustatzea.

Halaber, beste eskaera zehatz bat egin zioten. Sindikatuek lan baldintzak duintzeko akordio esparru bat proposatu diote CEN enpresaburu elkarteari, eta mahai horretan parte hartzeko eskatu zioten gobernuburuari: «Patronalari presio egin behar dio, hura baita bizi dugun prekaritate egoeraren erantzule nagusia». Txibitek ez zien erantzunik eman, eta, haren zain, Aranburuk «mobilizazio gehiago» iragarri zituen.

«LABen kontua»

Mitxel Lakuntza ELAko idazkari nagusiak beste ñabardura bat eman zion bilkura osteko balorazioari. Greba egunean, Imanol Karrerak ohartarazi zuen «udaberri beroa» izango dela, eta horri buruz galdetuta, Lakuntzak erantzun zuen iragarpen hura «LABen kontua» izan zela. Bere hitzetan, «gizartea aktibatzeko tresnarik aktiboena da greba», eta hemendik aurrera hori kudeatzea dagokie sindikatuei. Haren ustez, Gasteizko eta Iruñeko gobernuak neurri zehatzak har ditzakete, Madrilgo gobernuak lan eta pentsio erreformak indargabetu ditzake, eta patronalei akordio esparru bat proposatu diete lan baldintzak duintzeko. «Herri honetako ezkerrak zer irakurketa egiten duen ikusi behar dugu ere. Aldarriak ez dira bakarrik diskurtsoan aintzat hartu behar, bai eta praktikan ere».

Dena den, ezkor azaldu zen bileraren emaitzaz: «Formetan ongi, edukietan, gaizki». Bere irudiko, gobernuak 2020ko aurrekontu proiektuan ez du islatu du egungo egoerari aurreko egiteko neurri bakar bat ere.

Lakuntzaren arabera, «distantzia handia» dago gobernu zein patronalen eta grebara deitu zuten sindikatuen eta elkarteen artean. «Patronalari 1.200 euroko gutxieneko soldata eta 35 orduko lan asteari buruz egin dizkiogun proposamenen aurrean ezezkoa jaso dugu, eta horrek agerian uzten du zein den auziari benetan heltzeko borondatea. Gizarte elkarrizketara deitzen digutenean, patronalak akordioei betoa jartzeko eskubidea du, eta noraino hel daitekeen zehazteko aukera ere bai», kritikatu zuen.

Txibitek ez zuen adierazpenik egin bileraren ostean, baina prentsa ohar bidez azpimarratu zuen gobernuaren apustua gizarte elkarrizketa sendotzea dela.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Metalgintzako sindikatuek atzo eginiko elkarretaratzea, LHK-k Bilbon duen egoitzaren aurrean. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Bizkaiko metalgintzak grebara joko du itunaren negoziazioa luzatzen bada

Imanol Magro Ezimendi

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk bat eginda negoziatuko dute. Alde handia dago sindikatuen eskaeren eta patronalaren eskaintzen artean
Emakume bat bitcoin-ak diru gisa onartzen dituen okindegi batean, Santa Tecla hirian (El Salvador).. ©Rodrigo Sura / Efe

Kriptodiruak: birtualak ez diren galerak

Iker Aranburu

Bitcoinen eta beste diru digitalen balioa amildu egin da, eta 'luna' izenekoa, berriz, desagertu. Inbertitzaileak arrisku handiko aktiboetatik alde egiten ari dira. El Salvador arriskuan jarri du erorialdiak, bitcoinen aldeko apustua egin baitu

Irizar E-mobilityko langileek 22 egunez itxi dituzte lantegiko sarrerak ©Jon Urbe (Foku)

Irizar E-mobilityko greba bertan behera utzi dute, ituna adostu ondoren

Jokin Sagarzazu

Langile batzordeak egindako bost eskaerak sartuko dituzte hitzarmenean, eta soldata igoera izango dute. 22 egun egin dituzte greban.

Bizkaiko metalgintzako sindikatuek LHKren aurrean deituriko mobilizazioa. ©Marisol Ramirez / FOKU

Lehen greba hotsak iritsi dira Bizkaiko metalgintzara

Imanol Magro Eizmendi

ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk plataforma bateratu bat osatu dute lan hitzarmena negoziatzeko, eta patronalari jakinarazi diote ez dutela nahi negoziazioak gehiegi luza daitezen.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...