Albistea entzun

Enplegua. Protestak Aiaraldean

Larrialdi dei ozen eta bateratua

Aiaraldeko eskualdearen etorkizuna bermatu dadila eskatu dute milaka lagunek Laudion. Herritarren eta eragileen aldarriak aintzat hartzea galdegin diete erakundeei
Jendetza batu zen Laudioko manifestazioan atzo, Aiaraldearen etorkizuna bermatu dadila eskatzeko.
Jendetza batu zen Laudioko manifestazioan atzo, Aiaraldearen etorkizuna bermatu dadila eskatzeko. ARITZ LOIOLA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Aitor Biain -

2021eko ekainak 3 - Laudio

«SOS Aiaraldea» zioen pankartaren atzean, eta larrialdiko laguntza eskatzeko mezuaren siglak erabiliz, Aiaraldeko eskualdea pairatzen ari den egoera sozioekonomiko «kezkagarriaz» ohartarazi zuten milaka lagunek, beste behin, Laudion (Araba) atzo egindako protesta jendetsuan. Eskualdeko hainbat gizarte eragilek eta euskal gehiengo sindikalak deituta, lanuzteak eta mobilizazioak egin zituzten eskualdearen «etorkizuna bermatu» dadin. Mezu ozen eta bateratu bat igorri zuten, egoera salatzeko arrangura.

Bat eginda, eskualde gisa erantzun nahi izan zioten, eta sektore guztiei egin zieten deia protestara batzeko; izan ere, Tubacexentzat ez ezik, garai zailak baitira beste askorentzat ere. Bada, deialdiarekin bat egin zuten eskualdeko enpresa askotako langileek eta langile batzordeek —Tubacex, Tubos Reunidos, Artiach, Envases, Guardian...—; pentsiodunen elkarteek; osasungintza, zaintza eta garbiketa sektoreetako beharginek; hezkuntza alorreko langileek —horien artean ziren Amurrioko Zabaleko eskola ez ixtea eskatzen dutenak—; mugimendu feministako kideek eta gazteek... Hiru zutabetan banatuta, nor bere pankarta eta aldarriarekin batu zen manifestaziora.

Goizean goiz hasi zituzten mobilizazioak. Lau orduko lanuzteak egin zituzten, 10:00etatik 14:00etara, merkataritzan eta ostalaritzan ez beste sektore guztietan. Horiek, halere, pertsianak jaitsi eta afixak jarri zituzten erakusleihoetan, manifestazioaren orduan, elkartasuna adierazteko. Izan ere, saltoki eta ostatu askoren egoera «muturrekoa» dela nabarmendu zuten protestaren deitzaileek.

Manifestazio jendetsua Laudioko herriko plazatik abiatu zen, 11:00ak aldera. SOS Aiaraldea leloaren albora batu ziren milaka lagun, eskualdean duintasunez ikasi, lan egin eta bizitzeko eskubidea aldarrikatzeko. Etengabeko sirena hotsekin eta «Aiaraldea defenda dezagun!», «Kaleratzerik ez!» edota «Tubacexen inor ez dago soberan!» oihuekin, herriko kaleak zeharkatu zituzten, ordubetez, eta berriz ere herriko plazan bukatu zuten gero.

Eskaera erakundeei

«Borrokak markatutako eskualde batean bizi gara. Kolpeka kendu nahi dizkiguten eskubideen alde borrokatzen ohituta dagoen eskualde bat gara», adierazi zuten deitzaileek manifestazioaren amaierako irakurraldian. Eta zera salatu zuten: «Nazkatuta gaude belaunaldi berriek duela berrogei urteko eskubide berberen alde borrokan jarraitzen dutela ikusteaz. Zer aldatu da? Ezer ere ez».

Bada, Eusko Jaurlaritzari eta gainerako tokiko erakundeei galdegin zieten herritarren eta gizarte eragileen aldarrikapenei bide ematea eta erantzukizunak hartzea. «Beharrezkoak diren politika eta ekinbideak artikulatu ditzaten exijitzen diegu, bizitzak erdigunean jarri arte». Eta ohartarazi zuten egoera bideratu artean protestan, kaleak hartzen jarraituko dutela. «Ez dugu onartuko beste behin ere gure eskualdea eta bertako bizilagun eta langileak albo batera uztea».

Arratsaldean, beste manifestazio bat egin zuten, Amurrioko kaleetan barrena, 19:00etan. Orduan ere, ostatuek eta dendek ordubetez itxi zuten, elkartasun keinu eta protesta gisa.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Jeff Bezosek Amazoneko buruzagitza utzi du; besteak beste, Blue Origin espazio bidaien enpresari denbora emateko. ©Blue Origin / EFE

Enperadore modernoa

Iker Aranburu

Amazonen eskutik, Bezosek patrikak bete ditu, baina, batez ere, iraultza eragin du merkataritzan, eta kaleko erakusleihoetatik etxeko ordenagailuetara eraman du. 1,6 milioi langileko inperio erraldoia bigarren mailan uzten ari da Bezos.

Jeff Bezosek Amazoneko buruzagitza utzi du; besteak beste, Blue Origin espazio bidaien enpresari denbora emateko. ©BLUE ORIGIN / EFE

Enperadore modernoa

Iker Aranburu

Amazonen eskutik, Bezosek patrikak bete ditu, baina, batez ere, iraultza eragin du merkataritzan, eta kaleko erakusleihoetatik etxeko ordenagailuetara eraman du. 1,6 milioi langileko inperio erraldoia bigarren mailan uzten ari da Bezos.
Jeff Bezosek Amazoneko buruzagitza utzi du; besteak beste, Blue Origin espazio bidaien enpresari denbora emateko. ©Blue Origin / EFE

Enperadore modernoa

Iker Aranburu

Amazonen eskutik, Bezosek patrikak bete ditu, baina, batez ere, iraultza eragin du merkataritzan, eta kaleko erakusleihoetatik etxeko ordenagailuetara eraman du. 1,6 milioi langileko inperio erraldoia bigarren mailan uzten ari da Bezos.

Arantxa Tapia Ekonomiaren Garapenerako sailburua, atzo. ©IREKIA

Jaurlaritzak «masiboki» bultzatu nahi du energia berriztagarria

Julen Otaegi Leonet

Energia berriztagarrietarako trantsizioa bizkortu behar dela uste du Jaurlaritzak, eta hala eskatu dio Espainiako Gobernuari Industriaren energia kontsumoak murrizteko, ezinbestekotzat jotzen du Madrilek bat egitea eskakizun horrekin.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...