Emakumeak bake prozesuetan. Mahai-ingurua

Noren bakea eta norekin?

Emakumeek gatazka egoeretan bizi duten indarkeria eta bake prozesuetan duten presentzia aztertu dute nazioarteko lau adituk Ahotsak-ek antolatutako solasaldian.
Euskal Herriko hainbat alderdi politikotako ordezkari emakumeak izan ziren atzo, Donostiako Kursaalean egindako jardunaldian.
Euskal Herriko hainbat alderdi politikotako ordezkari emakumeak izan ziren atzo, Donostiako Kursaalean egindako jardunaldian. JUAN CARLOS RUIZ / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maider Galardi F. Agirre -

2020ko abenduak 3

Hamabost urte dira Ahotsak sortu zenetik, baina lehenago izan zen bake eta gatazka egoeren azterketan genero ikuspegia txertatzeko egitasmo aitzindari bat: NBE Nazio Batuen Erakundeak duela hogei urte onartu zuen 1.325. adierazpena. Itun horrek gatazka egoeran zeuden herri eta estatuei agindua eman zien bake prozesuetan andreak eta haien bizi esperientziak txertatzeko, eta berariaz aztertzeko gerrak emakume eta haurrengan izandako inpaktua. Ordutik bi hamarkada pasatuta, hainbat izan dira bake bidean jarritako prozesuak, eta indarrean da adierazpena gaur egun ere. Gatazken konponbiderako prozesu askotan, ordea, ez da ikuspegi hori bermatu, eta, egun ere, ez da aintzat hartzen. Emakume horiek jasandakoa eta izan duten parte hartzea ezezaguna da sarri, baina ez du esan nahi egon ez direnik: gerran eta bake egoeretara ailegatzeko lanean badira emakumeak. Hori ikusarazteko, nazioarteko lau aditu gonbidatu zituen Ahotsak plataformak, atzo, Donostiako Kursaalean egindako solasaldira.

Hogei urte atzera onartu zen ituna, baina oraindik ere badira bizirik diren gatazka politikoak, eta genero ikuspegitik aztertu beharrekoak ere bai. Gaurkotasuna dutenetako bat da Mendebaldeko Saharan azken asteetan berpiztutakoa. Maima Abdeslam Fronte Polisarioaren Genevako (Suitza) ordezkariak hartu du hitza aurrena: «Orain gerrara itzuli gara, eta badakizue nor dagoen lehen lerroan? Emakumeak». Azaldu du andreak direla atzeragoardia prestatzen ari direnak, beren senitarteko gizonezkoak gerrara bidaltzen dituztenak, egunero Marokoko soldaduek beren etxeak bortxaz hartzea jasan behar dutenak, torturatuak direnak: «Bakearen aldeko herri bat gara, baina gerrara itzuli gara bakearen bila. Mendebaldeko Saharan emakumeek eskubide sozial asko ditugu, eta bakerik ez egoteak ukatzen dizkigu horiek guztiak».

Abdeslamen arabera, gainera, aspaldikoa da emakumeek Mendebaldeko Sahararen auzian izandako inplikazioa: «1977an Mauritania eta Maroko sartu ziren gure lurraldean. Ondoren ihes egin behar izan zuten Saharako basamortura. Aljeriari eskatu genion han geratu ahal izateko lurra, eta emakumeak izan ziren ospitaleak, eskolak eta herriak sortu zituztenak. Ez dut ezagutzen haurrik galdu ez duen emakume sahararrik». Halakoa izan zen inplikazioa, ezen belaunaldi berriak «sortzeko lana» ere hartu baitzuten andreek, Abdeslamek esan duenez: «Ezkondu ere egiten ziren ondorengoak izan eta frontean galdutako gizonak errekuperatzeko». Bakea sinatu ostean, ordea, aitortu du andreek bigarren planoan gelditu zirela.

Hain zuzen, bake prozesuetan andreek jokatzen duten bigarren mailako rola izan du hizpide Valeria Mosquera Kolonbiako Ruta Pacifica de las Mujeres proiektuko kideak. 2011rako bazegoen zurrumurrua gobernua eta FARC gerrilla elkarrizketetan hasi zirela, eta handik urtebetera ezagutarazi zuten negoziazio mahaia. «Ez zegoen andrerik», oroitarazi du Mosquerak. Ruta Pacifica de las Mujeres-ekoak eta beste eragile feminista batzuk hasi ziren orduan eskatzen emakumezkoak ere mahai horretan egoteko. Eta ez hori bakarrik, bake akordioetan genero ikuspegia txertatzea ere lortu zuten: «Mobilizazioaren bitartez emakumeek lortu zuten akordioetan 27 puntu sartzea, nahiz eta hamaseira jaitsi azkenean». Uste du hori dela lorpenetako bat: «Genero ikuspegia bake akordioetan sartzea».

Salatu du, ordea, 2016tik indarrean den bake akordioak ez duela aurrerapen handirik izan Kolonbian, eta lan handia dagoela oraindik egiteko. Besteak beste, elkartean ari dira Egiaren Batzordearentzako txosten gehigarri bat egiten, hain justu, andreek gatazka garaian bizi izandako indarkeria ikusarazteko.

Lan horren muina da emakumeek gatazka nola bizi izan duten jasotzea, eta eginkizun horretan aritu da Amandine Fulchiron Actoras de Cambio elkartean, Guatemalan: «Justiziaren gaia perspektiba askoz integralago eta politikoago batean landu nahi dugu». Horretarako, aurrena konfiantzazko eremuak sortzen dituzte, gatazkaren ondorioak jasan dituzten emakumeek lasai hitz egin dezaten: «Bizi izandakoa onartuta, ikusten dute beren bizitzek balioa dutela». Ondoren, kalea hartzen dute emakume horiek guztiek: «Espazio publikoa hartzen dugu memoria kolektiboa eraikitzeko. Gure tokia hori da: ezinbestekoa da gure egia aitortzeko eta gure lekua egiteko».

Ikusezintasunaren arrazoia

Bake prozesuetan tokia izatea, hori da erronka Ayse Betu Sabanci unibertsitateko (Turkia) irakaslearen ustez. Andreak egotea ezinbestekoa dela deritzo, baina aitortu du oraindik bidea dagoela egiteko, eta horretarako hautsi behar dena zerrendatu du: «Patriarkatua, estereotipoak eta joera kontserbadoreak; hezkuntzan sakondu behar da».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Manu Aierdi, iragan otsaileko prentsaurreko batean ©Iñigo Uriz / Foku

Gorenak diligentziak ireki ditu Manu Aierdi ikertzeko

Berria

Andres Palomo del Arco Goreneko magistratuak kaleratutako autoan ezartzen du haren edukia «ikertuari» bidaltzeko, eta Prozedura Kriminalaren legeko 118 artikuluaren arabera bere eskubideen berri eman diezaiotela.

'Proiektatu Iñioren aurpegia' ekimena, iaz, haren heriotzaren zortzigarren urteurrenean. ©Aritz Loiola / Foku

Cabacasen familiak NBEra joko du «justizia bila»

Maite Asensio Lozano

Espainiako Auzitegi Gorenak ez du «auziaren funtsa aztertu nahi» izan, Jone Goirizelaia abokatuak egindako balorazioaren arabera. 

Carlos Bardem aktore, gidoilari eta idazle espainiarra da sinatzaileetako bat. / ©PABLO MARTIN, EFE

Kultur eta hezkuntza munduko 30 pertsonalitatek presoen urruntzea amaitzeko eskatu dute

Edu Lartzanguren

Euskal Herriko, Herrialde Katalanetako eta Espainiako izenak daude sinatzaileen artean. «Iraganeko salbuespenezko logikak» gainditzeko eskatu dute.

Nafarroako Parlamentuko legebiltzarkide batzuk, gaur. ©Nafarroako Parlamentua

Presoak hurreratzearen alde egin du Nafarroako Parlamentuak

Berria

Geroa Baik, EH Bilduk, Ahal Dugu-k eta Ezkerrak aurkeztu dute mozioa, eta eskaera horrekin bat egin du PSNk; Navarra Sumak, berriz, kontra egin du

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna