Albistea entzun

Eraso sexistagatik salatu zuten irakaslea, «telelanera» behartua

EHUk espedientea ireki dio irakasleari, baina eskolak ematen segituko du, «telematikoki» bada ere. Emakume batek hainbat gizonen artean jipoitu dutela salatu du Gasteizen

Ion Orzaiz -

2021eko urriak 26

Eraso sexista batengatik salatutako irakasleari espedientea ireki dio EHU Euskal Herriko Unibertsitateak, eta aurrez aurreko eskolak ematea galaraziko diote, behin-behineko neurri gisa. Urriaren 4an izan zen erasoa, EHUren Ibaetako campuseko Arrakala emakume taldeak eta UIBk azaldu zutenez. Ikasleei zakila «bortizki» erakutsi ziela esan zuten, eta gaineratu zuten ez dela irakasle horrek ikasleei antzeko erasoak egiten dizkien lehen aldia. BERRIAk jakin ahal izan duenez, EHUko eraikinetik kanpo gertatu zen erasoa.

Hala, EHUk ohar bat argitaratu zuen atzo, «hilabete honetako gertakari desatseginak direla eta». Unibertsitateak baieztatu zuen iragan asteko ostiralean espedientea zabaldu ziola irakasle horri, «gertatutakoa argitzeko eta konponbide egokiena emateko xedez». Espediente horren barruan, eta behin-behineko neurri gisara, aurrez aurreko eskolak ematea debekatu diote salatutako irakasleari. Hala ere, eskolak «telematikoki» eman ahalko ditu aurrerantzean ere. Presentzialki egin beharreko jarduerei dagokienez, berriz, unibertsitateak ebatzi du «behar diren neurriak» hartuko dituztela «ikasleek aurrez aurreko eskolak jasotzeko duten eskubidea bermatzeko, baina baita formakuntza integrala jasotzeko dutena ere».

Hain zuzen, dozenaka ikaslek elkarretaratzea egin zuten atzo eguerdian EHUko Arkitektura Fakultatearen aurrean, UIBk eta Arrakala emakume taldeak deituta, erasoa salatzeko. 14:30ean egin zuten protesta, Eraso sexisten aurrean, ekin antolakuntzari! lelopean. Aurretik, EHUren jarrera salatu izan dute sare sozialetan: «Unibertsitatearen irudia ez zikintzearren, ezkutatu egin dute larritasun handiko eraso hau», jakinarazi zuten bideo batean. «EHUren organoen eta haren berdintasun politiken itxurakeria» ere salatu zuten.

Erasoa Gasteizen

Bestalde, asteburuan Gasteizen gertatutako eraso matxista bat ikertzen ari da Ertzaintza. Emakume batek salatu duenez, hainbat gizonek jipoitu egin zuten etxerako bidean. Igande goizaldean gertatu zen, eta emakumeak ospitalera joan behar izan zuen. Han dago oraindik. Salaketa jarri du, eta, adierazi duenaren arabera, gizon horiek segika ari zitzaizkion jipoitu aurretik. Alde egiten saiatu zen, baina aldentzen hasi zenean joan ziren harengana.

Gorka Urtaran Gasteizko alkateak eraso matxista salatu zuen atzo, Radio Euskadi irratian. Biktimari elkartasuna adierazteaz gain, azpimarratu zuen erasotzaileak «hirian sobran» daudela. Halaber, adierazi zuen batzuek delituak immigrazioarekin lotzeko baliatzen dituztela horrelako gertakariak, eta deitoratu egin zuen jarrera hori ere. Erasoa salatzeko elkarretaratzea egin zuten atzo Batango pasealekuan.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Euskaraz ikasteko eskubidea aldarrikatu zuten atzo NUPeko Euskara Taldeko kideek. ©NUP-EKO EUSKARA TALDEA

Euskararen eguna: Txibiteren agendan ageri ez den ospakizuna

Ion Orzaiz

Euskararen Nazioarteko Eguna «ospatzera» deitu du Ana Ollo kontseilariak (Geroa Bai), baina gobernuak ez du ekitaldi ofizialik prestatu

Urkullu Labiren bilera batera sartzen, artxiboko irudi batean. ©J.FONTANEDA / FOKU

Datuen goraldia apaltzen ahalegintzeko jarraibideak onartuko ditu gaur Labik

Arantxa Iraola

Osasun larrialdia berriz ezarri du Urkulluk, pandemia hasi zenetik hirugarren aldiz. 16:30erako deitu du Labi bilerara

<b>Mahai ingurua.</b> Ezkerretik, Lander Muñagorri, Ihintza Ostolaza eta Joseba Ibarretxe. ©ARITZ LOIOLA / FOKU

Bolumena igo, ertzetan ere entzun dadin

Gotzon Hermosilla

Eremu erdaldunetako gazteei euskararen eta euskal kulturaren transmisioa nola bermatu aztertu dute jardunaldi batean. Zenbait adituk esan dute periferia, arazoa baino gehiago, «irtenbidea» izan daitekeela
<em>Batuz aldatu</em>-ren aurkezpena, aurtengo ekainean. ©JON URBE / FOKU

Hizkuntza politiketan eragiteko prest

Berria

Ia urte erdia pasatu da eremu askotako ia ehun eragilek adostutako 'Batuz aldatu' dokumentua aurkeztu zutenetik. Euskara eroso erabiltzeko baldintzak sortzea du helburu egitasmoak. Arloz arloko lanketari ekingo diote 2022an.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.