Albistea entzun

Elizaren 575 futbol zelaiak

Nafarroako Gobernuak jakinarazi du Elizak 2.952 higiezin immatrikulatu dituela herrialdean. Bereganatutako ondasunen artean daude tenpluak, etxebizitzak eta nekazaritzako lurrak
Iruñeko Alde Zaharraren panoramika bat, katedraletik aterata.
Iruñeko Alde Zaharraren panoramika bat, katedraletik aterata. VILLAR LOPEZ / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Ion Orzaiz -

2021eko azaroak 24 - Iruñea

Urteetan, higiezinen agentzia baten gisara jokatu du Eliza katolikoak Nafarroan. Hasieran uste ziren baino askoz gehiago dira Artzapezpikutzak herrialdean bereganatutako ondasunak. Otsailean, Espainiako Gobernuak jakinarazi zuen Elizak 1.034 ondasun erregistratu zituela bere izenean 1998. urteaz geroztik. Benetako kopurua, baina, hori halako hiru da. Immatrikulatutako lursail eta higiezin guztiak bata bestearen ondoan jarrita, 4.107.000 metro koadro hartuko lituzkete: Iruñeko eremu osoaren %20, Burlatako eremua halako bi edo Sadarren tamainako 575 futbol zelaik izanen luketen luze-zabalera, alegia.

Nafarroako Migrazio Politikako eta Justiziako kontseilari Eduardo Santosek atzo azaldu zuenez, Elizak «gutxienez» 2.952 higiezin bereganatu ditu XX. eta XXI. mendeetan. Nafarroako Parlamentuan aurkeztu zituen ikerketaren emaitzak, eta baita salerosketa eta immatrikulazio operazio horien erregistroak ere. Nafarroako Ondarearen Defentsarako Plataformak 2019an ohartarazi zuen Elizaren immatrikulazioak «hasieran uste baino dezente gehiago» izan zitezkeela. Estimazio horiek guztiak, baina, motz gelditu dira.

Izan ere, orain arte, ezagunak ziren 1998tik aurrerako datuak bakarrik; Espainiako Gobernuak, Jose Maria Aznar presidente zela, lege frankista bat moldatu eta Elizari edozein eraikin mota bere izenean erregistratzeko aukera eman zionetik, alegia. Ikerketa «xeheagoa» egin du orain Nafarroako Gobernuak, eta 1900. urtetik aurrerako guztiak zenbatu dituzte. «Nafarroan, immatrikulazioak era masiboan egin zituzten, baina datuak zatika genituen. Argazki osoa falta genuen», azaldu zuen Santosek.

Orain zenbatu dituztenak immatrikulazioak dira, baina baita immatrikulazioetan oinarritutako salerosketa kontratuak ere: «Udal erregistroetan azaldu digute operazio hauek guztiek immatrikulazioetan dutela jatorria. Batzuetan, Elizak bere izenean erregistratzen zituen lursail edo higiezin batzuk, eta gero saldu egiten zituen». Kontseilariak gaineratu zuen halako operazioek arazoak ekarri dituztela zenbait udalerritan: «Auzitara jo izan dute zenbait udalek, adibidez, Elizak lursail bat bere izenean jarri eta norbanako bati saldu ziolako, hortik bide publiko bat igarotzen zela aipatu gabe».

Higiezinen ezaugarriei dagokienez, Artzapezpikutzak immatrikulatutako ondasun gehienak tenpluak dira —ondasun guztien %33—, eta horien artean dira bi katedral, ehunka eliza, erretore etxeak eta baselizak, besteak beste. Lursail asko ere bereganatu dituzte —nekazaritzako lurrak, baratzeak, olibondoak, mahastiak, lehorreko lurrak, zereal lursailak, basoak...—, eta baita 187 etxebizitza, 101 finka, 36 etxabe eta zazpi eraikin oso ere. Ezohiko higiezinak ere bere izenean jarri ditu Elizak hamarkada hauetan guztietan; besteak beste, dozenaka hilerri, frontoiak, museoak, parkeak, zahar etxe bat eta erretiratuen elkarte bat. «Guztira, 4.107.000 metro koadro bereganatu ditu Elizak».

Immatrikulazioen olatuak

Santosen arabera, Artzapezpikutzak ez zituen ondasunak bere izenean erregistratu «era homogeneo» batean. Alde handiak daude garai batzuen eta besteen artean: «Hiru olde nagusi identifikatu ditugu: 1931. urtetik aurrera, Espainiako II. Errepublika aldarrikatu eta berehala, Eliza abiada bizian hasi zen higiezinak bere izenean jartzen; bigarren olatu nagusia 1975. urtetik aurrera heldu zen, Espainiak Vatikanoarekin konkordatua sinatu ostean; eta hirugarrena, 1999 eta 2004 bitartean, Espainiako Gobernuak Hipoteka Legearen 206. artikulua aldatu eta tenpluak immatrikulatzeko baimena eman zuenean».

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Herritar batzuk osasun zentrora bidean, Donostian ©Maialen Andres / FOKU

Astebetean %52 handitu da positibo kopurua Hego Euskal Herrian

Irati Urdalleta Lete

27 herritar hil dira COVID-19ak jota, iragan astean baino hiru gehiago. Orotara, 445 gaixo daude Hego Euskal Herriko ospitaleetan.

Moderna txertoaren bi bial. ©Guillaume Fauveau

Moderna txertoa baizik ez dute jarriko Iparraldeko txertaketa guneetan

Oihana Teyseyre Koskarat

Eskualdeko Osasun Agentziak erran du «dosien kontserbazioagatik» hartu duela erabakia. Pfizer txertoaren dosi bat jarri behar dutenek eta 30 urtetik beherako herritarrek osasun langile independenteengana jo beharko dute hemendik aitzina.

Ziburun hildako hiru migranteen heriotzak salatzeko protesta ©Guillaume Fauveau

Ziburun trenak harrapatuta zaurituriko etorkinak eta hiru elkartek salaketa jarri dute

Oihana Teyseyre Koskarat

Nahi gabeko hilketagatik, bizia arriskuan jartzeagatik, nahi gabeko zauriengatik, eta pozoitzeagatik jarri dute salaketa Cimade, Anafe, eta Gisti elkarteek, istriputik zauriturik atera zen etorkinarekin batera.

Ikasleak maskara jantzita, Mauleko kolegioan, iragan irailean. ©Guillaume Fauveau

Ikastetxeetako protokoloa zorroztuko dute Ipar Euskal Herrian

Oihana Teyseyre Koskarat

Hirugarren arrisku maila aplikatu beharko dute hezkuntza egoitzetan: maskara derrigorrezkoa izanen da beti, taldeak ez nahasten ahalegindu beharko dira, eta, tokiko egoeraren arabera, lizeoetan klaseen erdia etxetik egiten ahalko dute.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.