Albistea entzun

Brebeta zuzentzeari uko egin zioten irakasleen zigorra berretsi dute

Seaskako irakasleek iazko uztailean erabaki zuten brebeta ez zuzentzea, salatzeko ikasleen hizkuntza eskubideak ez zirela errespetatu. Elkarretaratze bat egin dute zigortu dituzten irakasleen sostenguz
Seaskako irakasleen elkarretaratzea Baionan Areetan, ikuskaritzaren egoitzaren aitzinean.
Seaskako irakasleen elkarretaratzea Baionan Areetan, ikuskaritzaren egoitzaren aitzinean. PATXI BETLZAIZ Tamaina handiagoan ikusi

Garazi Aduriz Zuñeda -

2023ko apirilak 6 - Baiona

Seaskako irakasleek brebeta zuzentzeari uko egin zioten iazko uztailean, ikasleek azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea zutela aldarrikatzeko. Otsailean, Bordeleko Akademia Errektoretzaren zigorra iritsi zitzaien: erran zieten lansariaren zati bat kenduko zietela. Irakasleek helegitea jarri bazuten ere, eta, martxoan brebeta euskaraz egingo dela erabaki bada ere, zigorra berresten duen gutuna jaso dute azken egunetan. Seaskak elkarretaratze bat egin zuen atzo Baionako Areetan, ikuskaritzaren egoitzaren aitzinean, irakasleen sostenguz. Gainera, azterketa guztiak euskaraz izatea eskubidea dela adierazi zuten, eta Ipar Euskal Herriko euskalgintzak apirilaren 22an egingo duen manifestaziora deitu.

«2022ko brebetako probetan, 250 ikaslek desobedientziari ekin zioten debekuen gainetik, eta zientzietako azterketak euskaraz egin zituzten», azaldu zuen Ainara Orbezua Xalbador kolegioko irakasleak. Hainbat irakaslek, Seaskaren deiari erantzunez, desobeditzea erabaki zuten ikasleei elkartasuna adierazteko, eta irakasle horietarik bat zen Orbezua: «Gure ikasleen kopiak ez zituzten zuzendu nahi; beraz, gu zerendako joango ginen bi egunez besteen kopien zuzentzera?». Frantziako Hezkuntza Ministerioak martxoan adierazi bezala, aurten brebeta euskaraz pasatu ahal izango dute Seaskako ikasleek. «Gogotik joango gara zuzenketetara gure ikasleen kopiak zuzentzen badituzte».

Errektoretzak iazko uztaileko zuzenketa egunetara ez bertaratu izana leporatzen die irakasleei. Horregatik, soldaten hogeita hamarren bat «ebatsiko» diete zuzenketa egun bakoitzeko, hau da, bi eguneko soldata gutxi gorabehera. «Alta, egun horietan azterketa zentroetara joan ginen, han elkarretaratu ginen ikasleen eskubideen alde; gure elkartasun ekintza zigortu ordez, errektoretzak sariztatu behar gintuzke ekintza zibiko horretan parte hartzeagatik», deitoratu zuten. Brebeta euskaraz egitea onartuz Hezkuntza Ministerioak desobedientzia zilegitzat jo zuela erran zuten irakasleek, eta horregatik, zigorrak bertan behera utz ditzatela eskatu zuten, baita gainontzeko azterketak euskaraz pasatzeko eskubidea berma dezatela ere.

Urteetako lanaren emaitza

«Azken urteetako borrokaren emaitza da aurten brebeta euskaraz pasatu ahal izatea», adierazi zuen Ainara Orbezuak atzo egin zuten protestan. Izan ere, Seaskako ikasleen aldarri historikoa izan da azterketak euskaraz pasatzearena. 2018tik, kolegioko ikasleek euskaraz erantzuten zuten azterketa desobedientzia moduan. 2021ean, irakasleak batu zitzaizkien, azterketak zuzentzeari uko eginez lehen aldiz.

Urte hartan ere zigor abisua bidali zien errektoretzak, baina azkenean ez zen aplikatu. Ondoko urtean, Pirinio Atlantikoetako Akademia Ikuskaritzaren egoitza okupatu zuten «bost gau eta egun», eta Frantziako Polizia Seaskako kideei oldartu zitzaien. Urte hartan bertan, euskarazko azterketen zuzenketa sinboliko bat antolatu zuten Euskal Elkargoarekin batera. Eta, besteak beste, Bordelen izan dira behin baino gehiagotan, Hezkuntza errektoreari haien aldarriak entzunarazi nahian.

Hala eta guztiz ere, Peio Jorajuria Seaskako lehendakariak adierazi zuen aldaketak ez direla aski: «Eskubide guztiak lortu arte borrokatuko gara, hala nola baxoa euskaraz lortu arte; hori aldarrikatzeko lehen urratsa apirilaren 22ko manifestazioan dugu». Brebetarekin egin bezala, «behar diren baliabideak» erabiltzeko prest agertu da lehendakaria euskarazko baxoa lortzeko bidean.

VII. Inkesta Soziolinguistikoaren emaitzak ere izan zituen aipagai atzoko protestan: «Euskaraz ikasten delarik eta azterketetan euskaraz idaztea debekatua delarik, nola ulertarazi gazte horiei gure hizkuntzak besteek bezainbat balio duela?».

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Nafarroako Unibersitate Ospitalea, artxiboko irudi batean. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Kontuen Ganberak ebatzi duenez, «Osasunbidea ez da betetzen ari pazienteak artatzeko epeak»

Ion Orzaiz - Mikel Elkoroberezibar Beloki

Itxaron zerrendei buruzko txostena argitaratu du Nafarroako Kontuen Ganberak. Ondorioztatu du %29 handitu zirela 2018 eta 2022 bitartean.

Abuztuan izandako beroaldiaren irudi bat, Bilbon. ©JAVIER ZORRILLA / EFE

'El Niño', eta tenperaturak goia jo duen urtea

Iñaki Petxarroman

Munduko Meteorologia Erakundeak uztailean eman zuen hasitzat 'El Niño' fenomenoa. Jatorria Ozeano Barean du, baina eragin ohi duen tenperatura igoerak mundu osoa astindu du, inoizko udarik beroena izan baita. Alabaina, neguan izan ohi du indar handiena, eta uste dute 2024an nabarituko direla horren ondorioak.

 ©JAZKI FONTANEDA / FOKU

«Klima krisiari 'El Niño' gehituta, hurrengo urteak oso-oso beroak izango dira»

Nagore Arin - Iñaki Petxarroman

'El Niño' fenomenoak Euskal Herrian dituen ondorioak ikertu ditu, besteak beste, Tecnaliako ikertzaile eta Euskalmeteko meteorologoak.

EH Bilduko Ikoitz Arrese, artxioko irudi batean. ©Raul Bogajo / Foku

Hezkuntza Akordioarekin «leial» jokatuko duela iragarri du EH Bilduk

Gotzon Hermosilla

Gainerako alderdiei «zorroztasuna» eskatu die asteartean irekiko den eztabaida fasean «lege on bat» erdietsi ahal izateko

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.