Zubietari energia sortzeko baimena eman dio Jaurlaritzak

Industria Sailak ukatu eta bost egunera, behin-behineko baimena jaso duela iragarri du GHE-k. EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak erraustegia geratzeko eskatu dute

Zubietako erraustegia. GORKA RUBIO/ FOKU.
Edurne Begiristain.
2020ko abenduaren 5a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzako Industria Sailak argindarra sortzeko instalazioa martxan jartzeko behin-behineko akta eman dio Zubietako erraustegiari, baimen hori ukatu eta bost egunera. Atzo arratsaldean eman zion baimen hori, Jose Ignacio Asensio Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen Diputatuak eta GHK Gipuzkoako Hondakinen Kudeaketako presidenteak ohar bidez jakitera eman zuenez. Joan den azaroaren 15ean, erraustegia martxan jartzeko behin-behineko aktaren epea amaitu zenean, Ekondakin enpresak (Urbaser buru duen enpresa emakidadunak) baimen hori luzatzeko eskatu zion Jaurlaritzaren Industria Sailari, baina hark ukatu egin zion. Erabakia jakin ostean, Gurasos elkarteak Industria Sailari galdegin zion bertan behera uzteko instalazioaren jarduera, eta atzo bertan EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak ere erraustegia gelditzeko eskatu zuten.

Jaurlaritzaren baimena ezagutu ostean, Asensiok oposizioaren aurka egiteko baliatu zuen komunikabideetara igorritako oharra. Kritikatu zuen batzuek «manipulatu» egin dutela Zubietako erraustegiaren egoera administratiboa, eta atzean «izapide administratibo hutsa» baino ez dela egon. Asensioren ustez, benetan garrantzia duena da Gipuzkoak «lehen mailako azpiegitura» bat duela eta hondakinen kudeaketaren arazoa konponduta duela.

Behin-behineko baimena emateko Jaurlaritzak atzo kaleratutako ebazpenak dio joan den azaroaren 15ean amaitu zela erraustegia martxan jartzeko abuztuan emandako aktaren epea, eta gero hura luzatzeari uko egin ziola, transformadore nagusia konpondu artean. Gogoratu behar da transformadore nagusia Alemaniara bidali dutela kopontzeko, eta hura ordezkatzeko, hiru itsas edukiontzi jarri dituztela, bina transformadore dutenak.Horri lotuta, Jaurlaritzakebazpenean dio «arrazoitutako salbuespenak kenduta, behin behineko edozein instalazio gehienez sei hilabeteko epean kendu behar dela eta horren berri eman behar zaiola agintaritzari.

Jaurlaritzak behin-behineko baimena eman aurretik, EH Bilduk eta Elkarrekin Gipuzkoak erraustegiaren jarduera bertan behera uzteko eskatu zuten, baita enpresari ordainketak eteteko ere, egoera argitu bitartean. Salatu zuten hondakinen kudeaketa pribatizatu izanak kontrol publikoa eragozten duela, eta agerian uzten duela ez dagoela «ardura politikorik» jarraipena egiteko.

Haiei erantzun zien Asensiok gero, agerraldi batean. Esan zuenZubietako erraustegiak «normaltasun osoz» jarraitu behar zuela lanean,ingurumen eta industria jarduerarekin lotutako lizentziak behin betikoak direla, eta baimen guztiak dituela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.