Albistea entzun

Koronabirusa

Kezka immunitatea denean

Pandemiaren kudeaketak auzi etikoak piztu ditu: immunitatearekin loturiko gaiak nola uztartu eskubideekin, esaterako. IkerBasquek hori jorratu du solasaldi batean.
Erizain bat COVID-19aren aurkako txerto bat prestatzen.
Erizain bat COVID-19aren aurkako txerto bat prestatzen. JUAN IGNACIO RONCORONI / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Maria Ortega Zubiate -

2021eko otsailak 25

Koronabirusak eragindako osasun krisia Euskal Herrian urtea betetzear den honetan, zalantzak inguratzen du izurriaren etorkizuna. Zenbait herrialdetan txertaketa kanpainak abian, taldeko immunitatea nola ziurtatu, eta immunitatea garatu ez dutenak ere kutsatu ez daitezen egin beharrekoak dira egun eztabaidagai bioetikan. Horiez eta beste hainbat gairen inguruan egin zuten berba herenegun IkerBasquek antolatutako webinarrean: Auzi etikoak COVID-19aren pandemiaren aurrean: txertaketa eta osasun pasaporteak. Bertan aritu ziren hizlari Federico De Montalvo Espainiako Bioetika Batzordeko lehendakaria eta Iñigo De Miguel IkerBasqueko kide eta bioetikan aditua.

Txertaketa derrigortzearen aurka agertu dira. Baina ñabardura bat egin du De Montalvok: txertaketa ez dela derrigorrezkoa defendatu behar da, borondatezkoa dela defendatu beharrean. Bi termino horien arteko desberdintasuna handia dela dio: «Txertaketa borondatezkoa dela badiot, esaten ari naiz etikoki eta legalki berdin dela txertatzea edo ez txertatzea. Baina derrigorrezkoa ez dela badiot, nik esan dezaket ez txertatzea legalki onargarria bada ere etikoki ez dela hain zuzena. Eta horrek justifikatzen du txertatzen ez direnek, isunik jasoko ez badute ere, tratu bera ez jasotzea. Horregatik du zentzua ziurtagiria txertatu denari emateak».

Immunitatea frogatzen duten ziurtagiriek «zalantzak» sorrarazten dizkiotela aitortu du. Txertaketa unibertsala ez denez, uste du txertaketa plangintzan lehenetsi ez duten jendeari immunitatea frogatzeko eskatzea «zigor bikoitza» dela, baina onartu du egoera aldakorra dela, eta txertaketa biztanleria osora hedatu ahala aukera hori «planteatu» ahal izango dela.

Immunitate agiriak

Txartel horien aldeko jarrera erakutsi du De Miguelek. «Gobernuak ezin du kontrolatu jendea bere etxetik ez irtetea, baina kontrolatu dezake ziurtagiri hori ez duen jendea leku batzuetan ez sartzea». Txertoa derrigorrezkoa ez denez, gaitza transmititzeko arriskurik eza test bitartez egiaztatu ahalko lukete, adibidez, herritarrek. Pasaporte horiek oinarrizko eskubideen urraketa ekarriko luketen galdetuta, uste du «justifikatu ezin den eskubiderik» ez dutela urratzen: «Beti bilatu behar dugu eskubideak gutxien urratzen dituen aukera. Nire ustez, oreka kontua da: inork eskubide urraketa oso bortitzik izan ez dezan denok egiten ditugun sakrifizio txikiak dira. Elkartasun ideiatik dator hori, eta horretan oinarritu behar da gizartea».

Baina, De Montalvok bezala, De Miguelek ere biztanleria orokorraren txertaketan du begirada jarria. Argi du neurriak leuntzea immunizatu gabe daudenen kalterako izango dela, eta orduan izango direla batez ere erabilgarriak pasaporteak: «Biztanleriaren zati handi bat txertatuta dagoenean, uste dut baliabide oso eraginkorra litzatekeela immunitaterik ez dutenen oinarrizko eskubideak errespetatzeko. Gaiari buelta eman diezaiokegu eta ondorioztatu gutxiengo zaurgarrien eskubideak babesteko tresna izan daitezkeela».

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Albiste gehiago

Aro beltzerako liburu zuria

Gotzon Hermosilla

Zenbait arlotako 40 ikerlarik baino gehiagok 'COVID-19aren Liburu Zuria' aurkeztu dute. Jakintza arlo askotatik aztertu nahi izan dute pandemiak ekarritako egoera. 175 proposamen zehatz egin dituzte, «datuetan oinarrituta»
Nerabe talde bat maskara jantzita, aire zabalean. ©JAGOBA MANTEROLA / FOKU

Nafarroako gazte gehienek pandemiaren eragin emozionala igarri dute

Maria Ortega Zubiate

Ongizatean kaltea igarri badute ere, osasun emozional egokia dutela uste dute gehienek. Nafarroako Gobernuak ikerketa bat egin du
Hego Euskal Herriko ostalariek aukera izanen dute 22:00ak arte irekitzeko. ©IÑIGO URIZ / FOKU

Euskal Herri osoa arintze fasean izanen da bihartik aurrera

Ion Orzaiz - Mikel P. Ansa - Paulo Ostolaza

Jaurlaritzak neurri murriztaile gehienak arindu ditu, epaileen irizpideei men eginda. Hegoalde osoan libre izanen dira joan-etorriak. Txibitek ostalaritza irekitzeko plana aurkeztu du
Iñigo Urkullu Eusko Jaurlaritzako lehendakaria, Labiren bileran. / ©Jon Usual, EFE

Jaurlaritzak helegitea aurkeztuko dio EAEko Auzitegi Nagusiaren erabakiari

Paulo Ostolaza - Jon Ordoñez Garmendia

Goizean epaileek ebatzi dute Jaurlaritzak ez duela eskumenik herritarren joan-etorriak mugatzeko behin alarma egoeraren legea indargabetu eta gero. Etxeratze agindua ezartzeko modurik ez duela ere zehaztu du, eta bilkurak lau lagunetara mugatzeko debekua ere atzera bota du.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna