GAKOAK

2019ko irailaren 20a
00:00
Entzun
Eusko Jaurlaritzak aurkeztu duen lege egitasmo berrian badaude zenbait neurri berri.

1. Kalte-ordainak. Kontsumobidek aukera izango du, araua hausten duten enpresei isuna jartzeaz gain, kaltetuta izan diren kontsumitzaileei ordaina eman diezaieten erabakitzeko ere. Administrazioaren gainerako jardunbideetan bezala, enpresek beti izango duteauzitara jotzeko aukera,erabakiarekin ados ez badaude.

2. Kodeak. Kontsumobidek «enpresa jardun egokien kodeak» bultzatuko ditu.

3. Adostasuna landu. Kontsumitzaileen eta enpresen arteko gatazka egotekotan, horiek ebazteko «sistema alternatiboak» bultzatuko ditu lege berriak. Adibidez, ohiko etxebizitzaren hipoteka exekuzioetan bankuen eta bezeroen arteko «bitartekaritza» lehenetsiko da.

4. Interes orokorreko zerbitzuak. Ur, elektrizitate, gas, telefono eta antzeko zerbitzu oinarrizkoetan «erabiltzaileen interesen babesa» bermatuko dute.

5. Informazioa. Lege berriak behartu egingo ditu zerbitzu enpresak informazioa ematera, mantentze lanengatik, jende ugariri erantzun behar izateagatik edo eguraldiagatik sor daitezkeen arazoen inguruan.

6. Ikuskaritzak. Lege egitasmo berriak indartu egiten du kontsumo ikuskaritza, eta baimena ematen die ikuskatzaileei ez identifikatzeko, baldin eta ikuskatzaileak bere burua halakotzat aurkezteak azterketaren xedea zapuztu ahal badu. Esan dutenez, neurri hori bat dator Europatik datozen arau eta aholkuekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.