Albistea entzun

Elhuyar hiztegiak 25 urte bete ditu, webgune eta 'app' berriarekin

Diseinu moderno eta berritzailea emateaz gain, Elhuyarrek kontsulta sistema erabilerrazagoa gehitu dio bere hiztegiari, sakelakorako bertsioan eta Internetekoan
Elhuyar hiztegi berrituaren itxura, sakelakorako aplikazioan.
Elhuyar hiztegi berrituaren itxura, sakelakorako aplikazioan. BERRIA Tamaina handiagoan ikusi

Erredakzioa -

2021eko irailak 16

Elhuyarren ikurretako batek, Elhuyar hiztegiak, 25 urte bete ditu aurten, eta, hori ospatzeko, hiztegia kontsultatzeko webgunea eta gailu mugikorretarako aplikazioa berritu ditu Elhuyar fundazioak. 1996an hasi zen euskara-gaztelania hiztegi elebiduna Euskal Herriko ikastetxe, liburutegi eta etxeetako apalategietan lekua hartzen, eta erreferente izan da geroztik, bai euskaraz lan egiten duten profesionalentzat, bai euskara ikasten eta irakasten ari direnentzat ere.

25 urteotan, papereko edizio bat baino gehiago izan du euskara-gaztelania hiztegiak, eta geroago euskara-frantsesa eta euskara-ingelesa hiztegiak gehitu zaizkio. 1999an, paperetik digitalerako saltoa egin zuen, eta, 2013tik, kontsultak hiru hiztegietan batera egin daitezke, ordenagailuen eta beste tresna mugikorren bidez.

Hiztegiak 25 urte bete dituela ospatzeko, webgunea eta gailu mugikorretarako aplikazioa berritu ditu orain Elhuyarrek; diseinu moderno eta berritzailea emateaz gain, kontsulta sistema erabilerrazagoa gehitu dio, eta hiztegiko sarrerak Interneteko adibide errealez hornitu, Dabilena web-corpusen atariari esker.

Interneten Elhuyarren hiru hiztegi elebidunak kontsulta daitezke: bilaketak euskaraz eginda hiruretako emaitzak batera ikusteko aukera eskaintzen du. Era berean, kontsultagai daude fundazioak euskaraz egoki idazten eta hitz egiten laguntzeko argitaratzen dituen gomendioak.

Halaber, gaurtik hasita, pertsona ezagunek hiztegiari buruz helarazitako mezuak plazaratuko ditu Elhuyarrek sare sozialetan. Hala, kanpainari hasiera emateko, Jon Abril Elhuyarreko koordinatzaile nagusiaren, Itziar Gastearenaren, Kike Amonarrizen, Aitziber Garmendiaren, Iñaki Alegriaren eta Ilaski Serranoren hitzak sareratu zituen atzo fundazioak.

Sareko BERRIAzalea:

Udazkenean, BERRIAlagun egiteko pausoa eman dezazun, eskaintza bat egin nahi dizu BERRIAk. Herri baten kulturaren plaza da BERRIA. Kultur egitasmo, dinamika eta ekitaldi anitzen erakustoki. Euskal kulturaren inguruko informazioaren plaza handia. Azaroan eta abenduan, Euskaraldiak, Bertsolari Txapelketa Nagusiak eta Durangoko azokak hartuko dituzte, besteak beste, BERRIAren orrietako asko, paperean eta webgunean.

Albiste asko irakurriko dituzu, segur aski webgune honetan bertan. Eta eskari bat egin nahi dizugu: har ezazu konpromisoa irakurtzen duzunarekin. Irakurleen babes ekonomikoa funtsezkoa da BERRIAren etorkizuna ziurtatzeko.

Albiste gehiago

Miel A. Elustondo Rikardo Arregi Kazetaritza saria jasotzen. ©BERRIA

Miel A. Elustondok irabazi du Rikardo Arregi Kazetaritza saria

Julen Otaegi Leonet

BERRIAn argitaratutako 'Tonban ehortzirik' elkarrizketa sortagatik jaso du saria. Hildako pertsonei egindako elkarrizketak bildu ditu, antolatzaileen arabera, «euskarazko kazetaritzan parekorik ez dutenak». Komunikazio saria 'enpresabidea.eus' webguneak irabazi du.

Ikasle bat Hernaniko Langile ikastolan sartzen, gaur goizean ©Jon Urbe / FOKU

Sindikatuen arabera, grebaren oihartzuna %60koa izan da

Irati Urdalleta Lete

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak esan du ikastetxeen %92ren datuak dituztela, eta  irakasleen %35,2k egin dutela greba. ELA, LAB eta Steilas sindikatuek deitu dituzte langileak grebara Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan, Hezkuntza Legearen aurreproiektuaren kontra egiteko.

Bortxaketa bategatik jarritako zigorra lau urtetik hirura apaldu dute Bizkaian

Bortxaketa bategatik jarritako zigorra lau urtetik hirura apaldu dute Bizkaian

Arantxa Iraola

Iragarria zuten Bizkaiko epaileek berrikusketa eskeak aztertzeko asmoa, eta lehen ebazpena eman dute

Mexikoko koral arrezifeak kaltetuta daude turismoarengatik, artxiboko irudia ©Oceanus

Frogatu dute lurraren %30 eta itsasoaren %24 kontserbatzeak eragin positiboa izanen lukeela giza ongizatean

Isabel Jaurena

Unai Pascual Ikerbasqueko ikerlariak parte hartu duen ikerketa batean, mundu osoko aktibo natural kritikoak identifikatu dituzte. Giza ongizatean eragiten duten ekosistema natural eta erdi naturalak dira aktibo horiek.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...