Albistea entzun

Ikergaztek euskarazko ikerketa erakutsi eta sustatuko du Baionan

Ia 130 ikerlari elkartuko dira Baionan, astelehenetik asteazkenera, UEUk antolatutako kongresuan. Egitasmoak ikerketa lanak ikusarazi nahi ditu, eta ikerlarien trukea indartu
2017an, Ikergazte kongresuak 180 ikertzaile inguru elkartu zituen Iruñean.
2017an, Ikergazte kongresuak 180 ikertzaile inguru elkartu zituen Iruñean. UEU Tamaina handiagoan ikusi

Julen Aperribai -

2019ko maiatzak 24

Udako Euskal Unibertsitateak antolatutako Ikergazte kongresuak hainbat arlotako euskarazko ikerkuntza ikusarazi eta arlo horien arteko gurutzaketa bultzatuko du, heldu den astelehenetik asteazkenera. Hirugarrenez egingo dute kongresua, eta antolatzaileek espero dute 170 lagun inguru elkartzea Paueko eta Aturrialdeko unibertsitateko Errobiko campusean. Hiru egunez, hitzaldiak, ahozko aurkezpenak eta tailerrak egingo dituzte, eta 104 ikerketa lan erakutsiko dituzte jendaurrean.

Egitasmoa duela hiru urte sortu zen, euskaraz garatzen den nazioarteko ikerketari bultzada emateko asmoz. Hiru helburu izan ditu hasieratik, Ainhoa Latatu Ikergazteko antolatzaile taldeko kidearen arabera: «Ikertzaile horiek egiten duten lanari ikusgaitasuna ematea, haien arteko elkarlana sustatzea eta euskarazko ikerlanen produkzioa indartzea». Ekoizpenak gora egin arren, Latatuk uste du jakintza alorraren arabera hizkuntzaren hautua asko aldatzen dela: «Hizkuntzak rol desberdina du alorraren arabera; harremanak, lankideak eta eragin eremua aldatzen dira». Hori ikusita, kongresuak euren ikerketa taldetik atera nahi ditu ikerlariak, eta bestelako joerak ezagutzen lagundu.

Alorrez alor euskararen presentzia aldatu egiten da, baina Latatuk ikerketa lanen dibulgazioan jarri du fokua. Fase horri, «pilatutako jakintza gizartera itzultzen den momentuari», bereziki erreparatzearen garrantzia nabarmendu du. Izan ere, euskarazko jakintza sortu ahala, metatu egiten da, eta ondorengo ikertzaileentzako oinarri ere bihurtzen da, haren ustez. «Gero eta ohituago gaude gure aldizkarietan edozein gai zientifiko topatzera, izan artikuluen bidez, izan bestelako erreferentzien bidez», azaldu du. Elhuyarrek eta gisako erakundeek urteetan egindako lana azpimarratu du, alde horretatik. Era berean, jakintza euskaraz zabaltzeko nahia bi norabidetan hedatu da, dioenez: «Nik uste dut bi gauza gertatu direla; batetik, ikertzaileak inguruko jendarteari begira jarri direla, eta bestetik gizarteak ere eskatu duela jakintza hori jasotzea».

Dibulgazio lan horri garrantzia berezia emango zaio kongresuan. Parte hartu ahal izateko, parte hartzaileek artikulu zientifiko bat idatzi behar izan dute euskaraz, eta artikulu horiek ebaluatu egiten dira. Batzuetan, «ikertzaileek inoiz publikatu duten lehen artikulua» izaten da, Latatuk dioenez, eta «laguntzen du ikertzailea horretan trebatzen». Horrez gain, uste du «terminologia bat garatzen eta hainbat gairen inguruko corpus batzuk eratzen» ere laguntzen duela. Bost jakintza arlotan banatu dituzte jasotako artikuluak. UEUk digitalki bilduko ditu guztiak, eta eskuragarri jarriko ditu, liburuxka digitalen bidez.

Prekaritatearen gurpilean

Askotan, ikerkuntzan aritzen direnak laguntza faltaz eta prekarizazioaz kexatu ohi dira. Egoera horretatik ezin da euskarazko ikerkuntzarena erauzi; Latatuk lotuta ikusten ditu biak. Haren arabera, lan baldintza eskasek zuzenean ahultzen dute euskarazko ikerkuntza: «Ikerkuntza alorrean laguntza gehiago eskatzen dituzte ikerlariek, baina orokorra da eskari hori; jakina lagundu behar dela, baina zentzu askotan. Prekarizazioa dela eta, ikertzaile askok kanpora jo behar izaten dute, eta euskara ez den beste hizkuntza batean garatzen dute ikerketa».

Ordea, Ikergazten erakutsiko du nazioarteko ikerketa nazioartera joan gabe ere egin daitekeela. Hirugarren aldia izango du Baionakoa, Durangokoaren eta Iruñekoaren ondotik. Muga administratibo eta mentalez gaindi, antolatzaileek erakutsi nahi dute egon badaudela elkarlanerako aukerak. «Baionan Iker zentroa dago, baina ikerketaren alorrean lan handia egiten du Paueko eta Aturrialdeko unibertsitateak ere. Hor ere badira euskaldunak; askotan, Hegoaldeko unibertsitateekin elkarlanean. Beste errealitate bat da, eta mugek ere hor diraute, baina aukerak ere badira», azaldu du.

Aukera horiek bistaratuko dituzte hiru egunez. Lau saio mota egingo dituzte, programa akademikoari dagokionez: hitzaldi orokorrak, ahozko komunikazioak, posterren aurkezpenak eta tailerrak. Horrez gain, egitarau akademikotik kanpoko espazio informalagoak ere izango dira, ikerlarien arteko harremanak eta trukea errazteko.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Askotariko ostadarrekin egin zuten manifestazioa atzo Bilbon. ©MARISOL RAMIREZ / FOKU

Transfobiaren aurka irten dira kalera, harrotasuna aldarrikatuz

Uxue Rey Gorraiz Javi West Larrañaga

LGTBI Komunitatearen Nazioarteko Egunean, mobilizazio jendetsuak izan dira hainbat lekutan. LGTBIfobiaren aurkako eta sexu eta genero askatasunaren aldeko aldarriek hartu dituzte karrikak
 ©BERRIA

«Pertsona asko ez dira intersexual gisa identifikatzen»

Jone Arruabarrena

Gomezek azaldu du intersexualitatearen inguruko ezjakintasunak eta arau binariora egokitu beharrak patologizatu egiten dutela kolektibo hori: «Protokolo normalizatzaileak aplikatzen zaizkie».
Transfobiaren aurkako protesta, LGTBI Komunitatearen Eguneko manifestazioan, Gasteizen. ©JAIZKI FONTANEDA / FOKU

Argi-ilunak transen eskubideen aitortzan

Ion Orzaiz

Hego Euskal Herriko trans kolektibo eta eragileen arabera, Espainiako Ministroen Kontseiluak herenegun onartutako lege proposamena «pauso bat» da despatologizazioaren bidean, baina gabezia handiak ditu, batez ere adingabeen alorrean.
Yasmine Khris Labako kidea, Mikel Azkarate Lau Haizetarakoa eta Iban Arantzabal Tokikomeko lehendakaria, atzo, Donostiako Miramarren. ©ANDONI CANELLADA / FOKU

Aldarrikatu bainoago, egin

Julen Aperribai

Herrigintzan eta balio eraldatzaileetan sustraitutako euskalgintza baten alde egin dute Donostian, adibidetzat hartuta Laba espazioa, Lau Haizetara euskara elkartea eta Tokikom hedabideen sarea

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Julen Aperribai

Informazio osagarria

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.