Albistea entzun

Familien gastuen jaitsierak %0,5 txikitu dute Nafarroako ekonomia

Bigarren hiruhilekorako baikorrago dago gobernua, herritarren konfiantza indizea gora doalako martxoaz geroztik. Eurogunea atzeraldi teknikoan sartu da, neguko olatuen aurkako neurriengatik
Iruñeko alde zaharreko ostatu bat, bezerorik gabe barruan, iragan urtarrilean.
Iruñeko alde zaharreko ostatu bat, bezerorik gabe barruan, iragan urtarrilean. JESUS DIGES / EFE Tamaina handiagoan ikusi

Irune Lasa - Iker Aranburu -

2021eko maiatzak 1

Pandemiaren azken olatuari aurre egiteko neurriek eten egin dute Nafarroako ekonomiaren hazkundea. Urteko lehen hiruhilekoan %0,5 apaldu zen 2020ko azkenekoarekin alderatuta. Kontsumoa izan da beheraldi horren arrazoi nagusia, Elma Saiz Nafarroako Ekonomia kontseilariak azaldu duenez: ez da soilik itxieren eta mugen ondorioz ostalaritzan gutxiago gastatu dutela, baizik eta beste gastuak ere mugatu dituztela COVID-19 kutsatzeak gehitu ahala.

Urte arteko tasak ere negatiboan jarraitzen du, baina ez hainbeste: -%5,9 izan zen aurreko bi hiruhilekoetan, eta -%2,2 azkenekoan. Erorialdi apalago horren atzean, Nastat Nafarroako Estatistika Institutuaren ustez, eraikuntzaren eta industriaren leheneratze mailakatua dago batez ere, eta gutxiago zerbitzuen alorrarena.

Edonola ere, Nastatek ohartarazi du atzo jakinarazitako emaitzak behin-behinekoa direla, eta aldaketak izan ditzaketela ekainaren 24an zabalduko dituen datu osotuagoekin. Izan ere, behin-behineko kalkulua egin dute martxoko zenbait datu iritsi gabe zeudela —besteak beste, industriaren ekoizpenaren indizea, eta zerbitzuen eta kanpo merkataritzaren ekarpena—.

Hain zuzen ere, martxoko behin betiko datuekin itxaropena azaldu du Saizek, txertaketak aurrera egin ahala familien konfiantza indizeak hamasei puntu gora egin duelako, eta horrek jarduera handitu duelako. «Une erabakigarrian gaude, eta horrek itxaropena ematen digu 2021aren gainontzekoan susperraldia izango dela». Edonola ere, hazkunde sendoena urtearen bigarren erdialderako espero du Iruñeko gobernuak, herritarren multzo bat txertatuta dagoenerako. Gogorarazi duenez, familien aurrezkia inoizko handiena da, eta horrek pentsarazten die haien gastuak gorakada handia izango duela COVID-19a kontrolatzeko neurriak arintzen direnean.

Gora doa enpresen konfiantza indizea ere, nahiz eta industriak hornikuntza arazo batzuk izan dituen azken asteetan, Suezko kanala blokeatuta egon zelako hainbat egunez, eta zenbait lehengairen eskasia dagoelako.

Euroguneak, okerrera

Nafarroako datua ez dator bat Eustatek iragan astean Araba, Bizkai eta Gipuzkoarako emandakoarekin, haren arabera BPGa %0,2 handitu baitzen hiru lurralde horietan. Urte arteko tasa, berriz, Nafarroakoa baino okerragoa da (-%2,9). Ipar Euskal Herriko daturik ez dago, baina Frantziakoak erreferentzia gisa balioko balu, hazkunde apal baina positiboa izango luke (+%0,4), nahiz eta hainbat sektore erabat geldirik egon ziren.

Nafarroaren joerari jarraitu diote, berriz, Espainiak (-%0,5) eta euroguneak (-%0,6). Azken hori, gainera, atzeraldi teknikoan sartu da berriro, BPGa bi hiruhileko segidan uzkurtu delako (-%0,7 2020ko laugarrenean). Datu txar horretan eragin handia izan du bertako ekonomiarik handienak, Alemaniak, %1,7 erori izanak. Neurri batean, aldi baterako faktoreek ekarri dute uzkurdura —BEZaren behin-behineko apaltzea amaitu izana, eguraldi txarra, eta industria askok biltegiak jada bete zituztela brexit-a gertatu aurretik—. Hala, analisi baikorra egin du Philip Lanek, EBZko ekonomisten buruak: «Suspertze ona ikusten dugu hemendik aurrera».

Atzeraldiaren arrastorik ez dago, berriz, beste bi ekonomiarik handienetan: AEBetako ekonomia %1,6 hazi zen, eta Txinakoa, berriz, %0,6.

Asko balio du irakurri duzun albiste/artikulu honek. Talde baten lanaren emaitza da.

Albiste hau zuri helarazteko eta talde honek bere lana baldintza egokietan egin dezan, BERRIAk ezinbestekoa du zure sostengua.

Zure babes ekonomikoarekin, aldi hau kontatzeko funtzioa betetzen jarraitu nahi dugu: kazetaritza konprometitu, kalitatezko eta independentea egiten.

Albiste gehiago

Whatsapp mezuak, lan harremanen erdigunean
 ©BERRIA

AURPEGIRIK GABEKO UGAZABA

Imanol Magro Eizmendi

Langileen datuekin elikaturiko algoritmoak eta adimen artifiziala bete-betean sartu dira lan harremanetan. Zein langile hartu, zein kaleratu eta halako erabakiak programa informatiko baten ondorioen menpe egon daitezke. Ikerlariek diote haien ustezko objektibotasuna ez dela erreala.
Langile bat eskuak aurpegian dituela, atsekabe keinua egiten, ordenagailuaren aurrean. ©CCO

Ostikada digitalaz kaleratuak

Iñaut Matauko Rada

Mezularitza tresna berrien bidezko kaleratzeak ugaritzen ari dira azkenaldian, eta sindikatuetako zerbitzu juridikoek nabarmendu dute modu hori ez dela legezkoa.
 ©CCO

Deskonexio digitala, langileen eskubidea

Iñaut Matauko Rada

Mundu hiperkonektatu honetan, gero eta zailagoa da etengabeko interakziotik ihes egitea. Hegoaldean, 2018ko eskubide digitalen lege organikoak dio langileek eskubidea dutela lanetik kanpoko deiei eta mezuei ez erantzuteko.

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoari esker, gure funtzioa betetzen jarraituko dugu egunero:
jendearen galdera eta kezkekin bat egingo duen kazetaritza bat egiten.