Albistea entzun

Emakume garbitzaileek sua piztu dute «ezberdintasuna erretzeko»

ELA sindikatua «gustura» dago Gipuzkoan deitutako grebari garbitzaileek emandako «erantzun zabalarekin». Hainbat enpresa, banku eta eraikin publikotan izan du eragina
Grebalariak manifestazioan atzo, Donostian, ELAk deiturik.
Grebalariak manifestazioan atzo, Donostian, ELAk deiturik. ANDONI CANELLADA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Xabier Martin -

2019ko abenduak 18 - Donostia

Eraikin eta lokaletako garbitzaileek «sektoreko desberdintasunak erretzeko sua» piztu zuten atzo, Donostiako Konstituzio plazan. Beharginek —%80 emakumeak— kale garbiketan aritzen diren gizonekiko %28ko soldata arrakala amaiarazteko eskatu zuten grebaren bidez. Esparru pribatuan eta publikoan izan zuen eragina lanuzteak, ELAko ordezkari Ana Alberdik esan zuenez. Ohartarazi zuen mobilizatzen jarraituko dutela «patronalak negoziazioa blokeatzen jarraitzen badu». Sindikatu horrek %54ko ordezkaritza du sektorean.

Grebalariak manifestazioan joan ziren Donostiako Parte Zaharrean barna, eta, Konstituzio plazara iristean, su bat piztu zuten pairatzen duten tratu desberdintasuna «erretzeko». Alberdik azaldu zuen «oso atomizatua» dagoela sektorea, eta ez dela batere erraza bakarrik jarduten duten langileak elkartu eta mobilizatzea. Hala ere, lanuzteak eragina izan zuen: esaterako, Ulman, Fagor Automationen, BMn, Zara Homen, Oyshon, La Caixan eta Laboral Kutxan. Esparru publikoan ere beste hainbat aipatu zituen ELAko ordezkariak: Zumarraga, Eibar eta Soraluzeko udalak eta Oñatiko Unibertsitatea.

«Atariak garbitzen dituzten langile askok ere greba egin dute, eta halako beharginak mobilizatzea oso zaila da», erantsi zuen Alberdik. Sektore feminizatua da eraikin eta lokalen garbiketa lanena, eta oso ohikoa da langileek kontratu bi eta hiru edukitzea lanaldi oso bat lortzeko. Kale garbitzaileen artean, aldiz, lanaldi osoko kontratuak dira gehienak: %80 hain zuzen.

Eraikin eta lokalen lan hitzarmenaren negoziazioa geldirik dago Gipuzkoan, «patronalak ez duelako soldata arrakala aitortu nahi». ELAko kideak azaldu zuen Aspel Espainiako patronalak ez diela jaramonik egin sindikatuek mahairatutako proposamenei.

LABen protesta

LAB sindikatuak ez zuen atzo bat egin greba deialdiarekin, baina elkarretaratze bat egin zuen Bretxako merkatuaren alboan, Parte Zaharrean, eta, ekintza horretan, kale garbitzaileen babesa jaso zuten. Haizea Solagurenbeaskoa sindikatu abertzalearen ordezkariak esan zuen 5.100 eurokoa dela kale garbitzaileen eta eraikin garbitzaileen arteko aldea urtero; «prekaritatea izugarria da, enplegu gehiena partziala delako». Solagurenbeaskoaren arabera, «luzea eta zaila» izango da sektoreak soldata arrakalari aurre egiteko egin beharko duen borroka, eta «sindikatuen batasuna» eskatu zuen egoera zail horri aurre egiteko.

6.700 behargin aritzen dira Gipuzkoako garbiketa lanetan, baina horietatik 1.500ek baino gehiagok enpresa itun bat dute, eta ELAk egindako greba deialdiak 5.000ri baino gehiagori eragin zien. ELA, LAB, CCOO, UGT eta ESK bidaide izan dira sektoreko lan hitzarmena berritzeko erreibindikazioan, baina greba deialdiaren urratsa ELAk baino ez du egin.

Sareko BERRIAzalea:

Irakurri berri duzun edukia eta antzekoak zure interesekoak badira, eskari bat egin nahi dizugu: Berria diruz babestea.

Zuk eta zure gisako sareko milaka irakurlek egindako ekarpenarekin, eduki gehiago eta hobeak sortuko ditugu. Eta, zuekin osatutako komunitateari esker, publizitateak eta erakundeen laguntzek bermatzen ez diguten bideragarritasuna lortuko dugu.

Euskarazko kazetaritza libre, ireki eta konprometitua eskaini nahi dizugu egunero; bizi zaren munduaren eta garaiaren berri ematen segitu.

Albiste gehiago

Langileen batzordeko Alfredo Morales, Raul Portillo, Carlos Zalduendo, Igor Peñalver eta Oscar Añorbe. ©JESUS DIGES / EFE

Sindikatuek azaldu dute 600 lanpostu «jokoan» direla VWen

Joxerra Senar

Taldeko zuzendaritzarekin bildu nahi dute azal dezan zergatik jarri nahi duen bateriak muntatzeko fabrika Iruñetik at
Elma Saiz Nafarroako Ogasun kontseilaria. ©Jagoba Manterola / Foku
Pedro Azpiazu sailburua eta aldundietako Ogasun diputatuak, Espainiako Kongresuan. ©Fernando Villar / Efe

Euskal erakundeak zorra apaltzen hasi dira

Iker Aranburu

Eusko Jaurlaritzak, Nafarroako Gobernuak eta aldundiek 17.264 milioi euro zor zituzten 2022. amaieran, urtebete lehenago baino 419 milioi gutxiago. Nafarroak superabita izan zuen 2022an, eta Jaurlaritzak, defizit txikia.

Elikagaien inflazioak gora egiten jarraitzen du. ©SEM VAN DER WAL / Efe

Eurogunean ere asko jaitsi da inflazioa, %6,9ra

Iker Aranburu

Gora egin dute, ordea, elikagaien inflazioak (%15,4) eta azpiko inflazioak (%5,7).

Astekaria

Asteko gai hautatuekin osatutako albiste buletina. Astelehenero, ezinbesteko erreportajeak, elkarrizketak, iritziak eta kronikak zure posta elektronikoan.

Iruzkinak kargatzen...

Izan BERRIAlaguna

Zure babes ekonomikoa ezinbestekoa zaigu euskarazko kazetaritza independente eta kalitatezkoa egiten segitzeko.