Noiz sortua: 2020-04-17 00:30:00

Etxeko hizkuntz ohiturak aldatzeko dinamika bat abiatu du Euskaraldiak

Heldu den astelehenetik maiatzaren 3ra eginen dute Etxealditik Euskaraldira. Etxeko hizkuntz ohiturez «hausnartzeko eta ekiteko» eginen dute, azaroko eta abenduko Euskaraldiaren atariko
2018ko Euskaraldiko txapak, artxiboko irudi batean.
2018ko Euskaraldiko txapak, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU Tamaina handiagoan ikusi

Maddi Ane Txoperena Iribarren -

2020ko apirilak 17

Etxean itxita egonagatik, hizkuntzen erabilera ez dago geldi konfinamenduan, eta Etxealditik Euskaraldira dinamika prestatu du Euskaraldiak, etxe barnean zein etxetik kanpoko mugimendu apurretan egindako hizkuntzen erabileran eragiteko. 2018ko azaroko eta abenduko lehen saioaren ondotik, aurtengo azaroaren 20tik abenduaren 4ra eginen dute berriz Euskaraldia, eta, hura prestatzeko, Etxealditik Euskaraldira baliagarria izanen da, antolatzaileen ustez. Apirilaren 20tik maiatzaren 3ra eginen dute dinamika, etxean eta sare sozialen bitartez, eta etxeko hizkuntz ohiturez «hausnartzeko» eta «ekiteko» baliatu nahiko lukete aukera.

«Egoera ezohiko honetan zerbait baldin badaukagu, elkarrekin hitz egiteko aukera, gogoa eta nahia da hori», azaldu du Rita Aldabaldetreku Euskaraldiko koordinatzaileak. Izan ere, konfinamenduko harremanak hurbilekoekin izaten direla jakitun, etxekoekin eta etxetik kanpo herritarrek dituzten hizkuntza ohiturei buruzko gogoeta eragin nahi dute Etxealditik Euskaraldira dinamikaren bitartez. Norbere ingurune hurbileko hizkuntza ohiturez gogoetatzeko gonbidapena egin ez ezik, ariketa sorta bat ere proposatuko dute hizkuntza ohiturak aldatzeko. Horretarako, dinamikak irauten duen artean, parte hartzeko jarraibideak emanen dituzte goizero, Euskaraldiko sare sozialetara eta Euskaraldiaren webgunera bideoak igota.

Zehaztu dutenez, proposatuko dituzten ariketak aukerazkoak izanen dira. «Herritarren aukera izango da denak egitea edo batzuk aukeratu eta gauzatzea. Bakoitzak bere nahi eta erritmoetara egokitzea da asmoa; ez dugu inor estutu nahi», azaldu du Aldabaldetrekuk.Euskaraldiko herrietako batzordeek ere parte hartuko dute edukien zabalpenean, eta, bertzeak bertze, Facebook, Instagram eta Twitter sare sozialak eta Telegrameko Ahobizi eta Belarriprest kanalak erabiliko dituzte horretarako, baita herrietako Whatsapp zabalkunde taldeak ere .

Aldabaldetrekuren erranetan, etxeko hizkuntza ohiturek eragina izan dezakete ondotik kanporako urratsa egiterakoan: «Etxeko konfiantza giroan aldaketak egiten baditugu edo ditugun ohiturak finkatzen baditugu, errazagoa izango da, gerora, etxetik kanpo ditugun ohiturak aldatuz joatea».

Lau fase izanen ditu dinamikak: aurkezpena heldu den astelehenean eginen dute, hilaren 20an, eta, ondotik, hausnarketa faseari ekinen diote, hilaren 21etik 23ra. «Norekin eta nola hitz egiten dugun eta zer aldatu edo zer mantendu nahi dugun ikusteko, ariketa erraz bezain interesgarri bat proposatuko diegu herritarrei», Aldabaldetrekuren hitzetan. Hilaren 24tik 30era, berriz, hizkuntza ohiturak aldatzeko ariketa proposamenenak eginen dituzte, eta maiatzaren 3an emanen diote akabera ekinaldiari, ekitaldi batekin —apirilaren 30ean jakinaraziko dute nolakoa izanen den zehazki bukaera—.

Parte hartzeko deia

Dinamika «bere egitera eta haren parte aktibo izatera» gonbidatu dituzte herritarrak, fisikoki zein sare sozialen bitartez. Bigarren aukeraren alde egiten dutenei #EtxealditikEuskaraldira traola erabili eta @euskaraldia kontuari aipamena egiteko eskaera egin diete, «guztiok guztion berri izateko eta Euskaraldiari bilketa lana egiteko modua emateko». Leiho eta balkoietan, berriz, koloretako puntu bat jartzea galdegin diete herritarrei, egitasmoan parte hartzen ari direla adierazteko.

Goizeko buletina

BERRIAren papereko edizioaren gai nagusiak biltzen ditu egunero (astelehenetan salbu). Goizean goiz iristen da zure posta elektronikora.

Albiste gehiago

Covid-19 daukaten gaixoak zaintzen duten bi erizain besarkatzen 55 egun gaixo zeraman gizon bat sendatzean. ©Andoni Lubaki / Foku

Koronabirusaren azken datuak

Berria

Euskal Herrian 31.166 gaixok eman dute positibo guztira, koronabirusa atzemateko probaren bat eginda. Horietatik 2.150 hil dira. Grafikoak, albiste barruan.

Udaletako eta Eusko Jaurlaritzako ordezkariak, Zumarragan bilduta. ©/ Ordiziako Udala

Ordiziako fokuan 35 pertsona kutsatu dira oraingoz, eta alkateak «autokonfinatzeko» eskatu du

Irati Urdalleta Lete - Jon Ordoñez Garmendia

Beste hemeretzi positibo daudela jakinarazi du Osasun Sailak, eta dagoeneko mila PCR baino gehiagoren emaitzak jaso dituzte. Murgak baztertu egin du konfinamendua ezartzea, baita joan-etorriak mugatzea ere, eta gogorarazi du distantzia mantendu ezin denean maskara erabili beharra dagoela. Itxi zituzten Haka, Miami eta Kebab tabernetako zerbitzariek negatibo eman dute. Biharko azoka bertan behera utzi du Udalak, eta kiroldegia, jolas parkeak eta liburutegia itxi ditu.

Jair Bolsonaro. ©Joedson Alves / EFE

Bolsonarok positibo eman du COVID-19an

Oihane Puertas Ramirez

«Bikain» dagoela adierazi du Brasilgo presidenteak. Hura izan da COVID-19aren eragina ukatu izan duten agintarietako bat, eta horrek ekarri du Brasil herrialde kutsatuenetako bat izatea.

Irakurle agurgarria:

Honaino iritsi zarenez, eskaera bat egin nahi dizugu: irakurtzen ari zaren edukia eta egunkaria babestea, konpromiso ekonomikoa hartuz. Publizitatea eta erakundeen diru-laguntzak ez dira nahikoa BERRIAren etorkizuna bermatzeko. Sarean eskaintzen dizugun edukia irakurtzen duzuen milaka irakurleek proiektuari ekarpena eginda, urrutira iritsiko ginateke.

Kazetaritza libre, ireki eta independentea egin nahi dugu euskaldunontzat. Euskaraz informatzea delako gure eginkizuna, eta zure eskubidea.Lagun gaitzazu bide horretan. Idatzi gurekin etorkizuna. Geroa zugan.

Martxelo Otamendi
BERRIAko zuzendaria

Izan zaitez BERRIAlaguna

Izan zaitez BERRIAlaguna

BERRIAlagunei esker eskaintzen dugu balioz osatutako informazioa. Egizu ekarpena gure eginkizunarekin segi dezagun.

Izan zaitez BERRIAlaguna